A1 eta A2 mailetako laginen azterketa

Argitaratua: ostirala, 2017(e)ko maiatzaren 26(a)n, 08:17(e)tan
HABE

HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC, 2015)  A1 (Hasierako erabiltzailea) eta A2 (Oinarrizko erabiltzailea) mailak daude zedarrituta B1, B2, C1 eta C2 mailekin batera.

A1 eta A2 gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzeko, 2016 urterako jarraibideak hiru garai zituen, HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren arabera. Lehena amaituta, hots, 2016ko ekainaren 30era bitartekoa, 2015-2016 ikasturtean hasi eta 2016 martxoaren 21etik aurrera amaitzen diren ikastaroetako ikasleak ebaluatzekoa, eskaera egin zitzaion euskaltegi-lagin bati, hainbat ikaslerekin erabilitako ebaluazio-jarduerak HABEri helarazteko (EHAA. Ebazpena, 2016ko otsailaren 22koa; 1113; HABEren zuzendari nagusiarena).

Aipatu ebazpenean, A1 eta A2 gaitasun-mailetako ziurtagiriak emateari begira, ohiko deialdiotarako Azterketa Batzordeari, berez aitortuta dituen zereginen gain, ondorengoa ere aitortzen zaio: “Garai bakoitzeko ebaluazio-jardueren laginak (tresnak, prozedurak eta emaitzak) aztertzea, egoki ikusten duenean”. Horiek horrela, honatx jasotako lagina aztertuta, azterlanaren emaitzak.