A1 eta A2 mailetako amaierako ebaluazio-jarduerak egiteko ereduak

Argitaratua: asteazkena, 17 urtarrila 2018, 8:24

Orain gutxi argitaratu da 2018ko azterketa-deialdiak egiten dituen Ebazpena (2017ko abenduaren 15ekoa). Ebazpen horretan, euskara-ikasleek HEOCaren sei gaitasun-mailei dagozkien egiaztagiriak eskuratu ahal izateko erak ezartzen dira.
Eta, besteak beste, Ebazpen honetako III. eranskinean zehazten dira ebaluazio jarraituaren hariko amaierako ebaluazio-jardueren gutxieneko ezaugarriak, eta, horrekin batera, bertan iragartzen da HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak Ebazpen hau indarrean jarri eta hamar eguneko epean esekiko dituela www.habe.euskadi.eus atarian A1, A2 eta B1 mailetako amaierako ebaluazio-jarduera egiteko proba eredugarriak.
Hori dela eta, IKASBILen dituzue azterketa-ereduak atalean aipatu amaierako ebaluazio-jarduera eredugarri horiek.

A1 Ebaluazio-jarduerak

A2 Ebaluazio-jarduerak