A1-B1 mailetan lehenaldiko kontaketa lantzeko proposamen didaktikoa

Argitaratua: ostirala, 10 iraila 2010, 3:35
hizpide 75

Gauza jakina da testuek zuzenak ez ezik egokiak ere izan behar dutela baldin eta helburu komunikatiboa erabat lortuko bada. Testu bat sortu daiteke, gramatikari dagokionez, zuzena. Baina kontuan hartzen ez bada norentzat den, zein egoeratan jasoko den, non, noiz… ez da egokia izango. Eta komunikazioa akastuna izateko arriskuan egongo da. Zenbaitetan, zuzentasun soilari begiratu izan zaio. Baina, gramatikaren ekarpena estimatu arren, hizkuntzen irakaskuntzaren alorrean diharduten askoren kezka da nola bilbatu oihal bakarrean komunikazioaren hari guztiak eta gramatika bera, ikasleek hizkuntza ahalik eta erarik emankorrenean ikas dezaten. Gramatika komunikatiboa eta gramatika didaktikoa ditugu mintzagai. Ildo horretatik, artikulugilea proposamen didaktiko bat egitera dator iraganeko kontaketa lantzeko baliabidea eskainiz. Proposamen argia, zehatza eta baliagarria.