Zutabe 6

Argitaratua: larunbata, 1984(e)ko abenduaren 15(e)an, 13:20(e)an
Zutabe 6

Zutabe 6, alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 169
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 6, alearen aurkezpena eta aurkibidea

Gure iturrietatik

Andragogia eta pedagogia aurrez aurre

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 115
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan helduaren ikaskuntza aztertzen dugu, ikaskuntza honen berezitasunak eta inplikazioak, hain zuzen ere.

Adoleszentaroaren ondoren dator helduaroa eta bizitzaren azkeneraino iristen da, heldutasuna delarik aro honen ezaugarria, alegia, umotasun fisikoa, psikologikoa eta soziala (UNESCO, 1979). Helduaroak, beraz, giza bizitzaren zati handi bat hartzen du, eta pertsonak garai horretan bere egitura biologikoan, psikologikoan eta giza harremanetan fase desberdinak igarotzen-ditu. Zenbaitek helduaroa zati artifizialetan banatzen du; baina hobea da, eta juxtuagoa, etenik ez duen prozesu bat bezala hartzea. Gure aurreko esperientziak badu gure gaurko bizitzan eraginik eta gaurkoak izango du gure geroan. Umetan azkar lortu ziren trebetasunak sendotu egiten dira garai honetan eta bete-betean erabiltzen, trebetasun eta ezagutza berriak ere eskuratzen direlarik.

Gure iturrietatik

Andragogiaren lehenengo printzipioa: helduak ikasteko gauza dira

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 124
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Knowles-en eredu andragogikoaren lehenengo printzipioa hau da: heldua ikasteko gai da. Artikulu honetan gaitasun honen bilakaera eta ikaskuntzaren aurrean helduak duen ahalmena aztertzen dira. Badira puntu honetan elkarren aurkako aburuak, artikuluan zehar lotu nahi ditugunak.

Gure iturrietatik

Andragogiaren bigarren printzipioa: ikaskuntza ikaslearen barruko prozesua da

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 120
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gure tradizioan hezkuntza informazioaren transmisio-prozesu bezala ulertzeko joera izan dugu, eta ikaskuntza informazio hori ia adimen mailan bakarrik jaso eta gordetzeko prozesu bezala hartzekoa.

Prozesu horren ezaugarririk gehienak intelektualtasunaren alorrekoak ziren. Horren azpian dagoen ustea zera da: ikaskuntza funtsean ikaslearengandik at dagoen prozesua dela, eta ikasleak ikasten duena berarengandik kanpo dauden indar batzuren ondorioa funtsean (irakaslearen gaitasuna, irakaskuntzarako materialen eta disziplina-sistemaren kalitatea).

Gure iturrietatik

Andragogiaren hirugarren printzipioa: ikaskuntz/ irakaskuntz egoera guztiak ez dira berdinak

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 119
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Denak ados daude printzipio honetan: «irakaskuntzaren helburua ikaskuntza da, edo ikaskuntza erraztea». Horretarako behar-beharrezkoa da irakaskuntz printzipioak ikaskuntzaren azterketatik, hats, ikaskuntzaren teoriatik, ateratzea.

Hau ahaztuz gero, hezkuntzaren helburua irakaskuntza izaten da eta ez ikaskuntza. Hezitzaile arori egiten zaio zail gai berriak ikaslearen ikuspuntutik ikustea. Gaia hain ezaguna izango du askatan irakasleak, ezen ikasleari sartuko zaizkian zailtasunak aurreikustea ez bait zaio erraza gertatuko. Irakaskuntza eta ikaskuntzaren arteka bereizketa argi eta garbi ikusi behar du beti irakasleak, eta ikasleek ikasten duten ala ez izango da etengabe bere buruari egingo dian galdera.

Gure iturrietatik

Andragogia eta hizkuntzen ikaskuntza

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 109
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Andragogia hizkuntzen ikaskuntzan nola aplika daitekeen adieraztea da artikulu honen helburua. Horretarako, Andragogiaren printzipioekin ondo etorri eta hizkuntzak irakasteko balio dezaketela uste dudan zenbait saio aurkeztuko ditut.

Hezkuntz proiektu askotan aplika daitezke Andragogiaren printzipioak, baina esan dezakegu ez dela horien artean bat bera ere Andragogia bere osotasunean ezarri duenik eta, are gutxiago, hori berak bakarrak egin duenik. Helduei zuzendutako hizkuntz irakaskuntzako proiektuek helduaren berezitasunak kontuan hartu eta beren prozesuetan isladatzen dituzten neurrian izango da zilegi proiektu horiek Andragogiaren ildotik dabiltzala esatea.

Gela irekia

Diktaketa bideoz

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 109
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Iazko negu beltz hartako egun argitsu batean, geure bideo berriaren edertasuna kontenplatzen ari nintzelarik, klak!, buruko interruptorea, kontzentrazio-energiak berak eraginik, posizioz aldatu zen. Aldaketa honek ohizko moldeetatik atera ninduen eta eskema nornorizatuak nahiz konpletibatuak edo erlatibizatuak hausten hasi zitzaizkidan.

Une hartan nere ahurrak masailetan jarririk eseri nintzen eta begirada urrutira joan zitzaidan, ikaslez beteriko gela batera, alegia; bertan jendeak, bururik altxa gabe, jotake ziharduen lanean eta ni irakurtzen eta telebistaren aurrean argitasunak ematen ari nintzaien.

Gela irekia

Bat, bi, hiru eta euskal atsotitzak

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 105
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

T.V.E.n hainbeste fama lortu duen «Un, dos, tres» programa hartu dugu oinarritzat joko hau antolatzerakoan. Era honetan, joko hau txapelketa edo antzeko zerbait bihurtuko da.

Lehiaketak bi zati izango ditu:

a) Galderen zatia.

b) Oparien edo Atsotitzen zatia.

Beste iturrietatik

Errealitatea eta bigarren hizkuntzeko rol-jokoak

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 95
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Duela gutxi, Shangain, ikasle helduentzako ingeles-ikasgela bateko ikasle bati zera proposatu zitzaion: autobusean bere aldamenean zeukan neskari asko maite zuela esaten ziola irudika zezala.

Rol-jokoetan eskarmentu handirik ez zuen irakasle bati bururatu zitzaion hori, bere ikasleen hizkuntz produkzioa suspertu nahian. Ondorioa zera izan zen: joko dramatikoan parte hartu zutenen artean ez zela benetako komunikaziorik sortu, barre nerbioso batzu besterik ez.

Gela irekia

Entzumena lantzeko ariketak

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 541
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Aurreko ZUTABEn, 5. zenbakian hain zuzen, «Entzumena lantzeko zenbait ohar» izeneko artikuluan, entzumenari buruzko zenbait puntu teoriko aztertu ziren.

Bi ziren, batez ere, puntuok:

- Lehenik, nolakoa den bizitza errealean entzuteko prozesua.

- Eta, bigarrenik, ikasleek entzumena lantzerakoan izaten dituzten arazoak.

Hirugarren puntu bat ere agertu zen artikuluaren sarreran, entzumena lantzeko klasean erabil daitekeen zenbait ariketa mota, hain zuzen; baina hurrengo ZUTABE batetarako uzten zen puntu hori. Hemen aztertuko dugu, bada, hirugarren puntua: «Entzumena lantzeko ariketa motak». Artikulu honetan azaltzen den ariketen sailkapena Penny Ur-en «Teaching Listening Comprehension » liburuan oinarrituta daga, eta artikuluan zehar azaltzen diren entzumen- ariketa gehienak, berriz, HABEren «Euskalduntzearen A mailarako langaiak » liburutik hartuak dira edo beste zenbait bibliografiatan azaltzen diren entzumen-ariketa liburuetatik euskarara egokitutakoak.

Beste iturrietatik

Maureen McGarvey irakasle-prestatzaileari elkarrizketa

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 111
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Maureen McGarvey, RSA Dipl. TEFLA (1); Newcastle-n (Ipar Ingalaterra) jaioa eta Donostiako Lacunza Akademiako EFL (2) irakaslea eta Lacunza-International Houseko irakasle-prestatzaile da. Bera Londreseko ITTiko (3) irakasle-prestatzaile titulatua dugu. Bereziki goi mailako ingelesaren irakaskuntzan aritzen da.

Berarengana jo dugu irakasleen prestakuntzari, irakasle-prestatzaileei eta irakasle-zentruari buruzko informazioaren bila.

Gure iturrietatik

Gure mundutxoa 6

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 178
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

• Hizkuntza Minorizatuen Soziologi Biltzarrea (Boni Urkizu)

• Euskaltzaindiaren X Biltzarraren balantzea biltzarkideen ahotan (Joxe Lizarralde)

• SAGSET erakundearen kongresua (Begoña Martinez)

• «Alfabetatzen/Euskalduntzen», euskara-ikasleentzat argibide liburuska (Pello Esnal)

• «Euskalduntzearen A mailarako langaiak. lrakaslearen liburua» (Pello Esnal)

• «Helduak alfabetatzen: Lehenengo malla» (Gurutz Larrañaga) 144

• Tolosako Udaleko Euskara-Zerbitzua (Kike Amunarriz) 147

• «Gurekin euskaraz» telesaioa lparraldean (Felix lbarqutxi) 148

• «Digui, digui. ..», katalana ikasteko ikasbide. multimedia (Pello Esnal) 149

• 1983-1984 ikasturteko subentzioak (Antton lñurritegi) 150

gure iturrietatik

lritziak iritzi, dogmakeria beti bitxi

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 116
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Eskutatik pasea nuen ale honetako monografi lanaren erdia, Euskaltegi Publiko eta Homologatuetako irakasleen prestaketa-frogetan epaimahaikide izaki, irakasleen azterketen ahozko zatian parte hartzea egokitu zitzaidanean. Hogeita hamar irakasle aztertu genituen aurrez jarritako egunean, euskalduntze eta alfabetatze lanetan dexente arituak batzu eta esperientzia handikoak beste zenbait. Egia aitortu behar badut, kezkati samar bukatu nuen eguna.

Gure iturrietatik

Xede berezietako euskara

  • Didakteka
  • Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
  • Bisitak: 127
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Pauso nabaria eman da Euskal Herrian euskararen irakaskuntzari dagokionean, azken bospasei urteotan; oinarri-oinarrizkoa den irakaslego erabat profesionala moldatzen hasteaz aparte, metodogintzako ahaleginak ere ez dira makalak izan.