Zutabe 26

Argitaratua: igandea 11 abuztua 1991, 09:40
Zutabe 26

Zutabe 26 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 11 abuztua 1991
  • Bisitak: 102
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 26 alearen aurkezpena

gela irekia

Autoikasketa euskararen kasuan

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 133
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntza bat ikasteko era ezberdin asko erabil dezakegu. Ohizkoa klaseetara joatea bada ere, honek ez du esan nahi bakarra denik.

Hona hemen autoikasketa-esperientzia bat, 1989-90 ikasturtean I.R.A.L.E.k Bidebieta-la Paz euskaltegian egina. Hirn lagun izan dira partaideak, hirurak ingelesezko irakasleak, eta esperientziaren iraupena bost hilebetekoa izan da. Txandan zehar lana antolatu-komentatu-bideratzeko bilerak izan dituzte tutore batekin (hilebete t'erdiko maiztasunaz). Bukaeran, 8. mailako azterketa egin dute, hirurek nota onez gainditu dutelarik.

Hona hemen ikasketari hauek egi ndako lana atalka. B ukaeran ikasketariek irakurritakoaren zerrendatxo bat erantsi diogu. Ikasketari hauek eskolatan aritu dira, gelan eguneroko lana bertako ikasleekin eginez, gela horretako irakasleren tutoretzapean. Bi ikasketari euskarazko klaseetara ere joan dira, beste ikasketaria erabat sartu da eskolako bizitzan, bertako ordutegia osorik betez.

gela irekia

Zer egin daiteke istorio laburrekin?

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 132
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Istorio motzak dira irakasleak ikasgelan erabil ditzakeen input-iturririk ero­soenetakoak; horretarako ez bait da asti handirik behar.

Zer egin daiteke, beraz, ikasleek istorioa irakurri edo entzun ondoren? Era asko daude material hori aspertu gabe eta motibazioa galdu gabe baliatzeko. Interesgarri eta probetxuzko, eta aldi berean atsegin, iruditzen zaizkidan batzuk azalduko ditut. Gehienen xede nagusia hiztegiaren transferentzia da eta esaldiak pasibotik aktibora itzultzea, nahiz eta bigarren mailako helburu batzuk ere lor daitezkeen, hala nola, irudimena garatu eta hitz berriak ikastea.

beste iturrietatik

Atomoa desintegratzea: Hizkuntz irakasleen trebakuntzan kontsumismoa eragozteko bide bat

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 111
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

lrakasle-trebatzaile askok irakas-iharduera berri interesgarri bat erabiltzen dute irakasleak "harrapatzeko", erakartzeko, beren lanaz gogoeta egitera bultzatzeko, eta gero teknika berriak erakusteko.

Irakasle askok konferen­tzietara joan, irakaskuntzako aldizkariak irakurri eta lagunekin hitz egiten du, "biharko egunean" bere ikasgelan proba ditzakeen ideia berriak izate­ko, hain zuzen. Bai irakasle hauen eta bai trebatzaileen motibazioa oso ulergarria da eta ezin da inola ere gaitzetsi. Badu, ordea, desabantaila bat ideia "berri"en etengabeko bilaketa eta erakusketa honek. "Berria" automa­tikoki "ona" bihurtzea da arriskua, eta "lehenago" ikusia edo entzuna den guztiaren aurrean nolabaiteko aspertu-jarrera hartzea. Hizkuntz irakas­kuntz mailako "kontsumismo" hau umorez deskribatua izan da beste leku batean (de la Motte 1985). Ekintzaz ekintza saltoka ibiltzeko joera hutsal samar hau ekiditeko bide bat azpimarratu nahi nuke nik.

beste iturrietatik

Dramatizazioa ikasgelan

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 158
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Istorio laburrak eta dramatizazio-teknikak nola erabiltzen dituzten azaltzen dute Luis Fernandez eta Ana Coll-ek, ikasleak beren gidoiak idaztera eta gelan antzeztera bultzatzeko betiere.

mintegi irakunkorra

Prestakuntzarako ihardunbideak.­ Eztabaida-piramidea

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 115
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Antzinatik aitortu zaio programari garrantzi berezia irakasleen prestakun­tzan. Eta halaxe behar du gaur ere, edukia bait da prestakuntzaren mamia, osagai funtsezkoenetarikoa. Baina garrantzizkoa da, era berean, input edo edukiak /antzeko aukeran dauzkagun moduak ahalik eta ondo­en ezagutu eta noiz edo noiz berauekin aprobak egitea. Hain zuzen ere, ZUTABEk horretarako bidea eman nahi du oraingo hau bezalako minde­gien bidez.

Gela irekia

Adierak ondorioztatzen

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 102
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

"Adierak azaltzen" deritzanekoan, izaki bizidunak eta objektuak izendatzen dituzten hitzen adierak azaltzeko bideak izan genituen aztergai; baita berauek erabiltzeko irizpideak ere. Eta gogoratuko duzunez, hitz solte edo testuingurugabekoen esparrura mugatu genuen geure lana.

Oraingoan, aldiz, hartan ez bezala, testua dugu abiapuntu eta euskarri; beroni behar bezala erreparatuz gero, bertatik hainbat eta hainbat adiera ondoriozta bait daiteke azalpenetan ibili beharrean. lkasleak, halere, testuen aurrean berekasa eroso ibili eta berauei behar bezala aurre egiteko, eragiketa hori ongi burutzen ikasi behar du. Mindegi honek, hain zuzen, ikasbideen esparrura hurbildu nahi gaitu.

euskararen kutxa

Oihanaren aditza eta aditzaren oihana

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 122
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskararen aditza ikasteko metodologia berri baterako zenbait ardatzen lanketa proposatzen da artikuluxka honetan. Hizkuntzaren fenomenolo­giaren baitatik abiatuta, umeen hizkuntz jabekuntzatik bereziki, ikasproze­suen abstrakzio praktikoak atera daitezke.

Aditz-sistemaren ardatzak aktanteak eta aspektu-denbora dira, gehi umeak epe luzera bereganatzen duen oinarri lexikoa. Elementu hauen ikasprozesua mailakakoa da, eta ez zaio erraza egiten umeari, ezta ere bigarren hizkuntza ikasten ari denari. Forma asko logikaz ikasten ditu umeak, zuzen zein oker, eta logikarik gabeko, edota logika narratseko formak, pixkanaka-pixkanaka ikasi eta bere sisteman barneratzen ditu.

Euskararen kutxa

Euskara Batua eta Ortoepia

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 113
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ortoepia fonemen ahozkuntza zuzena erabakitzen duen zientzia da (1); hau da, hizkuntza baten ahozko kodeaz arduratzen den zientzia dugu. Eta hementxe dago gakoa: euskara batuaren idatzizko kodeak, idazkerak, ale­gia, ez digu nola ahozkatu behar dugun adierazten.

"Hizkuntza komunikat­zeko da eta gehienbat ahoz komunikatzen gara. Horregatik, ba, euskara biziak iraungo badu, ahozkoa eta literaturazkoa, biak dira beharrezko bata bestearen osagarri" (2). "Ezer baino lehenago hau gogorarazi behar: hiz­kuntza berez eta funtsean ahozko kodigo bat denez gero, euskara batuaren proiektuak ere ezinbestean eman behar dituela ahozkuntz arauak; edota, fonología batua proposatu behar duela. Alegia, batuan mintzatzeko kodigo bat"

Bestelako landidetzak

"Esperantoa ikasgai" metodoa

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 104
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Labur-labur metodoaren inguruko zehaztasunak eman: izenburua; argi­taratu zen urtea; metodoaren osagaiak (zenbait liburu, zinta, beste balia­bide osagarri ... ). Esperantoa Ikasgai da metodoaren izenburua. 1990eko abenduan argitara­tu zen. Osagairik ez duen metodoa da, bakar nahiz irakaslearen laguntzaz erabil daitekeena

egilearen eskutik

Euskara Etxean Metodoa

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 104
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskara irakasteko metodogintzan eginiko bidea islatu nahi dugu hemen; euskararen irakaskuntzan ezer onik egin bada, besteak beste, tresna hauei esker izan bait da. Oraingo artikulua bilduma honetako bigarrena dugu.

Bestelako lankidetzak

Esaldietan kasu-funtzioa duten egituren ulermena euskaraz - Euskal psikolinguistikaz tesi bat

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 95
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskalgintzan, psikolinguistika gai arrotza zen orain hamabost urte. Gi­nebraldera abiatu nintzenean, elebitasunaz kezkatzen nintzen. Suiza, eta bereziki Ginebra, lurralde hizkuntzanitza izanik, han espero nuen aurki­tzea gure elebitasunarentzat azterbidea.

Egia esan, ez nuen elebitasunaz lan sakonegirik aurkitu. Aldiz, Piaget-en inguruko Psikolinguistika Eskola ospetsuarekin egin nuen topo. Bertan Sinclair, Ferreiro, Bronckart eta bes­teek garatutako ikerbideetatik euskararen jabekuntza aztertzeko aukera interesgarria eskaintzen zitzaidan, eta bide horri heldu nion.

Lau urteko lanaren ondoan, 1983an aurkeztu eta defendatu nuen tesia, "La compréhension des structures a fonction casuelle en Basque", Ginebrako Unibertsitatean. Emaitzen zabalkundeari begira, J.P. Bronckart zuzenda­riarekin, 1982an, tesiaren atal batean oinarrituz, esaldi iragankorren uler­menean hain zuzen, argitaratu nuen lan bat aldizkari espezialdu batean'. Beste atal bat, berriz, egitura iragangaitzak oraingoan, II Euskal Mundu Biltzarrean aurkeztu nuen

irudi bidez

Parasinsinpara ... sinparasinpara ...

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 111
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Parasinsinpara ... sinparasinpara ...

bestelako lankidetzak

Ume erdaldunak D ereduan: gogoetarako zenbait puntu

  • Didakteka
  • Sortua: 24 abuztua 1991
  • Bisitak: 111
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

"Zenbat eta gehiago hobe" eta "Zenbat eta lehenago hasi hizkuntza bat ikasten orduan eta errazago". Horra herriaren usteak, gurasoek beren umeentzat eskolako hizkuntz eredua aukeratzerakoan eragina izango dutenak. Eta eskolako ihardunarekin topo egin dezakete, ez bait dira beti bere osoan beteko definizio zehatzak.