Zutabe 30

Argitaratua: astelehena 14 abendua 1992, 13:00
Zutabe 30 alearen azalpena

Zutabe 30 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 14 abuztua 1992
  • Bisitak: 119
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 30 alearen aurkezpena

Gela irekia

Bingoa

  • Didakteka
  • Sortua: 29 abendua 1992
  • Bisitak: 146
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zergatik ez, berriro ere, jolasaz baliatu, ikasleei askotan hain amorragarri gertatzen zaizkien zenbait aditz-flexio erabiltzen irakasteko?, edota automatismoa lortzen laguntzeko? Hemen proposatzen den "Bingo"arekin, helburu horixe lortu nahi da: agintera, subjuntiboera eta ahalerari dagokienez.

Gela irekia

Narrazio motzak irakaskuntza komunikatiboan: ikasaio-eskema

  • Didakteka
  • Sortua: 29 abendua 1992
  • Bisitak: 119
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lehen (Zutabe 29) beste artikulu batean zirriborratutako ideia batzuk argitzea da artikulu honen xedea, horretarako narrazio motz batez baliatuz (.O)(Pitzadura bat elur izoztuan*). Artikuluaren egitura ikasaio-eskemarena izango da eta irakasleari argibide zehatzak emango zaizkio saioko une bakoitzean eginbeharrekoei buruz.

Gela irekia

Diktoglosiaren teknika eta hizkuntzen irakaskuntza

  • Didakteka
  • Sortua: 29 abendua 1992
  • Bisitak: 100
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zergatik da zaila bigarren hizkuntzan testu natural eta kohesiboak idazten irakastea? Horixe da artikulu honen gaia. Horretarako, erabili ohi den hainbat jardun-moduren akatsak nabarmentzen dira hizkuntzalaritzaren eta pedagogiaren aldetik. Akats horiek gainditu nahi dituen teknika single eta berritzaile bat deskribatzen da. Azkenik, teknika hau ikasgelan erabiltzen denean aintzakotzat hartu beharreko puntu praktiko batzuk aipatzen dira.

Beste iturrietatik

lkasgelatik teorizatzen

  • Didakteka
  • Sortua: 29 abendua 1992
  • Bisitak: 110
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Irakasleen trebakuntzan teoria eta praktika integratzeko metodologia posible bat planteatzen du artikulu honek. Irakasleen trebakuntzarako programa gehienetan aurkitzen den input teorikoaren eredua baztertuz, irakasleak -beren suposizioak artikulatu, aztertu eta berrikusteko oinarri gisa- beren praktika propioa teorizatu eta kontzeptualizatzera bultzatu behar ditugula argudiatzen du autoreak.

Artikulua saiatzen da erakusten ikasgelako datuak (klase biziak edo bideoz grabatuak, kasetean grabatuak edo k/ase-transkripzioak) baliabide apartak direla teorizatze-prozesua hasi eta jarraitzeko (1). Irakasleek gelako datuei emandako erantzun intuitibo eta subjektiboak galdera teorikoak -gero egungo arazo kontzeptualekin lot daitezkeenak- sortarazteko nola erabil daitezkeen erakutsi nahi du artikuluak. Galdera hauek iradokiko dituzte irakurri edo ikertu behar diren arloak, argitasuna eta ulerkuntza sakonagoa lortzeko. Teoriarekiko honelako planteamendua, irakasleen beren intuizioetan sustraitua eta espezifikotik orokorrera igarotzera bultzatzen dituena, badirudi esanguratsuagoa dela trebatzaileen input teorikoetan oinarritutakoa baino. Metodologia probatu zeneko irakasle-mintegi baten azalpena egiten du, eta irakasle-trebakuntzarako inplikazioak hausnartzen.

Mintegi iraunkorra

Hizkuntz ariketen hausnarrean

  • Didakteka
  • Sortua: 29 abendua 1992
  • Bisitak: 132
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Eguneroko protagonista; ikasle zein irakaslearen bidelaguna; langaia; /lantresna; gorrotatua batzuetan; maitatua bestetan: hizkuntz ariketa. Mintegi honek protagonista honen aurrez aurre jarri eta beronen nortasuna hausnartu eta berraurkitzeko egokiera eman nahi du.

Euskararen irakaskuntzan ere, beste arloetan bezala, ohitura itsuen gurpilean trabatuta geratzeko arriskua baitago, euskararen ikasprozesuaren kaltetan. Mintegi honek hizkuntz ariketak aztertu eta sortzeko bi lanabes aurkezten ditu, malgutasunez erabiliz gero zeregin horietarako lagungarri gertatuko zaizkizulakoan. Lanabesak, ez inondik inora automatikoki erantzun "zuzena" ematera gidatuko gaituzten algoritmoak

Irakasleen prestakuntza

Erreziklai barnetegi esperientzia bat

  • Didakteka
  • Sortua: 30 abendua 1992
  • Bisitak: 114
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskaltegi gehienetan gertatuko da Santurtzikoan gertatzen zaiguna: eguneroko lanak hainbat kezka, zalantza, hausnarketa-gai, sujerentzia e.a. sortarazten digula. Baina eguneroko ardurei erantzuteak (programazioak, ikasleen nolabaiteko jarraipena egiteak ...) ia ordu guztiak lapurtzen dizkigu. Horrezaz gain, txanda edo ordutegi ezberdinetan lan egitea oztopo handia da denok eta luzaro biltzeko: hilabetean behingo klaustroa, koordinazio-bilerak ... eta nahiko! Hori dela eta, ia ezinezkoa bilakatu da sortutako kezka eta galderez lasai, luze eta zabal hitz egitea eta ondorio batzuetara heltzea.

Irakasleen prestakuntza

Hizkuntz ikastaroen diseinua eta antolamendua

  • Didakteka
  • Sortua: 30 abendua 1992
  • Bisitak: 121
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lan honek, "ikaslearengan ardaztutako curriculum"ean, erreferentzi puntu nagusia ikasleen behar eta interesetan jarriz ikaskuntzarako materiala taldean prestatzeko eginbide single bat proposatzen du. Ikasleen beharrak, ikasleen nolakoak eskatzen dituen ariketak eta irakaslearen ikuspegia, honek ezagutzen baitu ongien egoera, ikastaro malgu eta etengabe hobe daitekeen batean integratzea da kuestioa.

Euskararen kutxa

Apriorismoa Hervás-en Euskal Deituren Etimologietan

  • Didakteka
  • Sortua: 30 abendua 1992
  • Bisitak: 126
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lorenzo Hervás-en Euskal Deiturei buruzko lanak garrantzi historiko berezia du, ezen eta Astarloak idatzi bide zuen liburu kasua ez bezala, inprentako argia ikusi baitzuen. J. Fr. lrigoienen Colección alfabética de apellidos bascongados (México, 1809) obraren eranskin gisa argitaratua izan zen. Hervás, aurretiko Esteban Garibai, Zaldibia, Licenciado Poza, Larramendi eta Astarloaren gisa, euskararen apologista dugu, batez ere. Harremanak eduki zituen Astarloarekin, eta haren etimologiazko aurriritzi ideologikoak (hitzen soinuei atxikiak) igarotzen dira Hervás-en idazkietara.

Ikasten iaio

lkaslearen kontzientizazioa

  • Didakteka
  • Sortua: 30 abendua 1992
  • Bisitak: 92
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ikaslearen aribide independenteak ikasteko estrategia eraginkorrak eskatzen ditu. Estrategia hauek garatu aurretik, bere ikasteko moduak nolakoak diren garbi jakin beharko du. Kontzientizazio-prozesua ikasgelako jardueraren zati bat izan daiteke.

Bestelako lankidetzak

Euskalduntze-alfabetatzea. 1981-1991.eko datuei gainbegirada

  • Didakteka
  • Sortua: 30 abendua 1992
  • Bisitak: 152
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ezin esango dugu lantxo hau HABEren sorreratik hona gertatuaren balantzea denik, ezta gutxiagorik ere; oraingo hau azaletik begiraturiko hainbat daturen bilduma baizik ez baita. Horregatik, hain zuzen, ez duzu hurrengo orrialdeotan inolako baloraziorik aurkituko. Erakunde hau, 1981.ean sortua, eta hurrengo hamar urteetan gertatua hori baino sendoagoa, sakonagoa eta garrantzitsuagoa da, noski, oraingoa bezain arin tratatua izateko. Honako laburpen txiki honek ez luke, beraz, ez galaraziko ezta ordezkatuko ere hamarkada honetan HABEk egin eta garatzen ari den lanak merezi duen azterketa sakona.

Kanpaina

Euska/Herrian zehar euskara behar -Euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina euskaltegian

  • Didakteka
  • Sortua: 30 abendua 1992
  • Bisitak: 119
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskarak ezkerraldeko herrietan orain iluna eta etorkizun beltza ditu. Gure hizkuntzak kaleetan duen presentzia oso urria da. Euskaltegiak uharte xumeak dira itsaso erdaldunaren erdian. Eta, hau gutxi balitz, beste hau ere gertatzen da: agian eguneroko bizitza erdaldunaren poderioz edo inertziez, edo euskara ikasteko motibazio praktiko hutsak eraginik, edo beste arrazoiren batengatik, ikasle askok euskaltegian bertan ere gaztelania erabiltzen dutela barra-barra. Arazo horri aurre egiteko antolatu genuen Santurtziko Udal Euskaltegian euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina.

Zutabe 30