Zutabe 34

Argitaratua: ostirala, 15 apirila 1994, 8:50
Zutabe 34

Zutabe 34 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 15 apirila 1994
  • Bisitak: 144
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 34 alearen azalpena

Antzoki ilunean zehar

  • Didakteka
  • Sortua: 5 abuztua 1994
  • Bisitak: 131
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lantxo honen bitartez "Antzoki iluna" saioez osatu diren entzungai eta irakurgaiak lantzeko, baita gozatzeko ere, aukera batzuk eskaintzea litzateke gure asmoa. Goi-urratsetako ikasleei zuzendua da, euskalduntze-prozesuan ikasitakoak sakontzeko eta hizkuntza jatortasun, bizitasun eta arintasunez janzten duten hizkuntz forma, molde eta egituren alorra ulertzeko.

Ariketak asko izan daitezke eta aukera zabala. Guk, dena dela, hiru bide zabaldu nahi genituzke. Gero bakoitzak erabakiko du unean-unean zein den egokiena. Atal bakoitza istorio konkretu batean oinarrituta egon erren, bakoitzaren esku geratzen da antzeko ariketa eta zereginak istorio berrietara egokitzea.

Hizkuntz ikasleak gutun-idazle

  • Didakteka
  • Sortua: 5 abuztua 1994
  • Bisitak: 104
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ikasleei gutun-idazketarako sarbidea emateko era humanistikoak aurkezten ditu artikuluak. Hiru zati ditu: Lehenengoaren gaia ikasleek beren gurasoekin edo irakasleekin eskutitzez dituzten harremanak izango dira. Bigarrenak ikasleak batzuek besteei idazten jarrarazteko hiru teknika aurkezten ditu; hizkuntz zailtasunak gainditzen laguntzeko era erraza eta eraginkorra ematen duen aribidea. Azkeneneko atalean ikasleek idazterakoan har ditzaketen nortasun- motak zein diren eta nola eskaini iradokitzen du. Ikasle batzuentzat, zenbait rol hartuta idaztea beren nortasun hutsetik ezin esango lituzketen gauzak esateko aukera izaten da.

Drama hizkuntzen irakaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 5 abuztua 1994
  • Bisitak: 109
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honen helburua hizkuntz irakasleak animatzea da beren ikasaiotan dramatizazio-teknikak erabil ditzaten. Dramatizazioak biziagotu egingo ditu saio horiek, eta errealitatera gehiago hurbilduko, hizkuntza, jestoa, mugimendua, etab. komunikazio-prozesu oso batean sartuz.

Eleberriaren irakaskuntza: akabo tradizioa

  • Didakteka
  • Sortua: 4 abuztua 1994
  • Bisitak: 107
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan literatura irakasten denean, bazter utzi ohi da erabat eleberria. Irakaskuntza komunikatiboan literatura, era batean edo bestean, txertatu denean, begien bistako arrazoien indarrez, narrazio motza, antzerkia eta horien antzeko jeneroak hobetsi izan dira.

Nire eskarmentuak, ordea, erakutsi dit eleberriak sakontasun handiko aukera zirraragarriak eskaintzen dituela ikaslearengan ardaztutako irakaskuntza elkarreraginezkoan. Ernest Hemingwayren eleberriei buruz goi-mailako ikasle batzuei emandako literatur ikastaro batean oinarrituta, hainbat teknika berritzaile azalduko ditut, irakasleari beste ezein baino eskurago daukan baliabide bat erabiltzeko modua ematen diotenak: ikaslea bera, alegia.

Eskema-teoria eta ESLko irakurketaren pedagogia

  • Didakteka
  • Sortua: 4 abuztua 1994
  • Bisitak: 114
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honek EFUESLko irakurketaren eredu psikolinguistikoan aurretiko ezagutzak (1) duen paper garrantzitsua aztertzen du eta EFUESLko ikasleei irakurtzen irakasteko irakurketaren eskema-teoriazko ikuspegien egokitasuna frogatzen du. (EFL : English as a Foreign Language - Ingelesa Hizkuntza Arrotz bezala; ESL: English as a Second Language - lngelesa Bigarren Hizkuntza bezala). Eskema-teoriaren arabera, irakurketa prozesu interaktiboa da testuaren eta irakurlearen aurretiko ezagutzaren artean (Adams eta Collins 1979, Rumelhat1 1980). Irakurmenak norberak munduaz duen ezagutza inplikatzen du, hau kulturalki oinarritua eta kulturalki eragina izan daitekeelarik. EFUESLko irakurketaren pedagogiarako irakurketaren eskema-teoriazko ikuspegiak ikasgelan dituen inplikazioak aztertzen dira, baita irakurleagan ardazturiko EFUESLko irakurketa eragiteko teknikak iradokitzen ere.

lkasteari buruzko jabetze- prozesua eta irakaslearen prestakuntza: egunkarien erabilera

  • Didakteka
  • Sortua: 4 abuztua 1994
  • Bisitak: 123
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honek bigarren hizkuntza ikastean izandako esperientziaren berri ematen du. lngeleseko irakasleak dira egileak eta euskara eta alemaniera ikasteko prozesua deskribatzen dute. Esperientzia hauek kurtsoan zehar idatzitako oharretan islatzen dira, egunkariak irakasprozesuari zein norberaren estrategiei buruz gogoeta egiteko tresnak izan direlarik. Ikerketa-mota honetako ezaugarriekin batera metodología azaltzen da, egileek aipatutako hizkuntzak ikasterakoan idatzitako hainbat ohar emanez. Emaitzen arabera, bigarren hizkuntzak bereganatze- prozesuan motibazioa eta faktore afektiboek duten garrantzia azpimarratu ondoren, aldagai hauen eragina baloratzen dute. Era berean, ikasleen ikaskuntzarako eta irakasleen prestakuntzarako egunkariak erabiltzearen abantailak eztabaidatzen dira.

Euskaltzaindiaren adierazpena euskara batuaz

  • Didakteka
  • Sortua: 4 abuztua 1994
  • Bisitak: 117
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskaltzaindiak, euskara batua dela eta, 1993.ko maiatzaren 28an onarturiko adierazpena.

ldazkera lantzen: aldez aurretiko erabaki bat eta zenbait ondorio

  • Didakteka
  • Sortua: 4 abuztua 1994
  • Bisitak: 133
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Idazten ikastea da alfabetatzearen lanik zailena eta nekezena. Euskaraz idazten ere ikasten du euskalduntzen ari denak. Euskaraz idazten badakiela erakutsi behar du alfabetatzen nahiz euskalduntzen aritu denak, EGA agiria lortuko badu.

EGA agiriak eskatutako gaitasun-maila lortzeko beharrezko dena, ordea, are beharrezkoago gertatzen da ondoren, oinarrizko gaitasun-maila areagotu nahi denean.

Kurrikuluaren diseinua eta hizkuntzen ikaskuntz/irakaskuntza

  • Didakteka
  • Sortua: 4 abuztua 1994
  • Bisitak: 158
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Kurrikuluaren diseinua aztergai duen artikulua dakarkizu

ZUTABEk Bestelako lankidetzak sailean. Munta haundikoa, beraz, berran

ikertzen den auzia. Insa irakasleak, kurrikuluaren helburu eta osakinez

gain, hezkuntz paradigma nagusiak aztertzen ditu; derrigorrezko

abiapuntua baita kurrikulua txertatukÓ den eta hezkuntz politika edo

filosofia jakin baten markoan erabakiak hartzeko bidea emango duen

paradigma ikertzea.