Zutabe 31

Argitaratua: asteazkena 14 apirila 1993, 13:45
Zutabe 31 alearen azalpena

Zutabe 31 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 14 apirila 1993
  • Bisitak: 114
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 31 alearen aurkezpena

Gela irekia

4 ezetz

  • Didakteka
  • Sortua: 27 apirila 1993
  • Bisitak: 108
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lan honek gazteleraz "Coloca 4" izenez argitaratuta dagoen jokoa euskarazko klaseetan zelan erabil daitekeen azaltzen du. Helburua: eduki zehatz batzuk barneratzen laguntzea.

Gela irekia

Gramatika koloreetan

  • Didakteka
  • Sortua: 27 apirila 1993
  • Bisitak: 101
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Kezka haundia dut "funtzioen lanketa", goiko urratsetan batez ere. Orain arteko programazioetan ez zen inolako funtziorik aipatu ere egiten, baina honezkero erabat baliagarri direla jakin dut. Kontua da nota txertatu funtzíoak gure programazioetan, zein funtzio aukeratu eta beste mila kontu, erantzuteko zinez zaílak dírenak

Beste iturrietatik

ltxaropen handiak: bigarren hizkuntzaren eskurapenaren ikerketa eta ikasgelako irakaslana

  • Didakteka
  • Sortua: 27 apirila 1993
  • Bisitak: 106
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honen izenburuak nolabaiteko eszeptizismoa adieraz lezake, bigarren hizkuntzaren eskurapenari buruzko ikerketen aurkikuntzak ikasgelako irakaslanean aplikatzeko posibilitateaz. Ni konbentziturik nago bigarren hizkuntzaren ikerketak epe luzera zeresan handia duela irakaslanean. Halere, nire ustez, momentu honetan ekarpen hori ez da hainbeste syllabusaren edukiaren edo irakasmetodo espezifikoen garapenaren alorrekoa; irakasleek berek eta beren ikasleek lar dezaketenarekíko duten itxaropenaren garapenean du zeresana.

Honela, bada, nire izenburuak bi motako "itxaropenak" lantzen ditu: (1) irakasle nahiz ikertzaileen itxaropenak, bigarren hizkuntzaren eskurapenaren ikerketen aurkikuntzek izango dituztela inplikazioak "zer" irakatsi eta "nola" irakatsi jakiteko; (2) irakasleen itxaropenak beren buruekiko eta beren hizkuntz ikasleekiko.

Artikulu honetan bigarren hizkuntzaren eskurapenaz nolako ikerketa egin izan den eta egiten ari den berrikusiko dut labur-labur. Gero, orain arteko ikerketatik atera litezkeen generalizazioak -nire ustez, onarpen zabalena dutenak- laburbilduko ditut. Azkenik, nire ustez, generalizazio hauek bigarren hizkuntzaren irakaskuntzari aplikatzeko egokiak diren bideak aztertuko ditut.

Beste iturrietatik

Coke-ri markoa jartzen

  • Didakteka
  • Sortua: 27 apirila 1993
  • Bisitak: 120
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

lrakurketa-klasea komiki-ariketa bihurtzea eta galde-erantzunezko tekniken alternatiba kilikagarria aurkitzea iradokítzen du Kevin Smithek, Ingalaterran, ltalian eta Grezian irakasle izan denak.

Mintegi iraunkorra

Prestakuntzarako ihardunbideak. Elkarrekin lotu

  • Didakteka
  • Sortua: 27 apirila 1993
  • Bisitak: 109
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

lrakasleen prestakuntzarako saioetan anitz dira inputa edo edukiak lantzeko eskura ditugun prozedurak. "Prestakuntzarako ihardunbideak" izenpean ZUTABE argitara ematen ari den lantxoen bidez, prozedura zenbaitekin aprobak egiteko egokiera eskaini nahi zaizu. Bildumako laugarrena da oraingoa.

Euskararen kutxa

ldazkera lantzen: bi korapilo askagai

  • Didakteka
  • Sortua: 27 apirila 1993
  • Bisitak: 115
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

ldazten ikastea da alfabetatzearen lanik zailena eta nekezena. Euskaraz idazten ere ikasten du euskalduntzen ari denak. Euskaraz idazten badakiela erakutsi behar du alfabetatzen nahiz euskalduntzen aritu denak, EGA agiria lortuko badu.

Idazten ez da egun batean ikasten: ortografía ikasi, hitzak zuzen idazten ikasi, puntuazio-markak behar bezala erabiltzen ikasi, behar diren izenak eta adjetiboak eta aditzak aukeratzen trebatu, esaldiak egoki osatzen eta taxuz josten gaitu, parrafoak txukun moldatzen eta idazlanak bere osotasunean antolatzen gaitu ...

Baina gehiago ere bada idazten ikastea: azken batean, nork bere idazkera ere lantzea bai baita. Eta zenbat eta aurrerago egin euskalduntzean eta alfabetatzean, orduan eta idazkera lantzeko premia handiagoa. Eta EGA agiriak eskatutako trebetasun-maila lortzeko beharrezko dena, hain zuzen, are beharrezkoagoa gertatzen da ondoren, oinarrizko trebetasun-maila areagotu nahi denean.

Berez zaila dena, ordea, zailago gertatzen da euskaraz. Eta agirikoa da arrazoia: euskal prosa oraindik gordin samarra egotea. Zailtasun honi ere aurre eman beharko dio, hortaz, bere idazkera landu eta hobetu nahi duenak. Euskal prosa gordin samar horrek sortutako zenbait zailtasun dugu abiapuntu honako lan honetan: prosagintzan behin eta berriro aurkitutako bi gorapilo, hain zuzen. Hurrengo bi aleetan saiatuko gara, bi maisu handi lagun, hemen begiz jotako korapiloak askatzen.

Egilearen eskutik

"Laneko euskara" arloko liburuak

  • Didakteka
  • Sortua: 27 apirila 1993
  • Bisitak: 104
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

"Laneko Euskara" Arloko liburuen nondik-norakoak azaltzea eskatu digute HABEko lagunek. Elhuyar taldean landu ditugun material hauek hasiera batean "Alfabetatze Zientifikoa" eta ondoren, orokorrean, "Laneko Euskara Ikastaroak" izenaz eman ditugun ikastaroetan dute jatorri eta funtsa. Ikastaro horien historia pixka bat egin beharko dugu, beraz, liburu horien ezaugarrien zergatia tajuz azaldu ahal izateko.

Solasean

Fred Genesee-rekin elkarrizketan

  • Didakteka
  • Sortua: 29 apirila 1993
  • Bisitak: 111
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Fred Genesee Euskal Herrian izan zen 92ko otsaileko lehen astean, Donostia eta lruñeako hainbat ekintza unibertsitariotan parte hartuz. Bisita hori aprobetxatuz, berarekin elkarrizketatu ginen.

Fred Genesee Montrealgo McGill Unibertsitatean Psikologia irakasle da, doktoretza 1974ean han bertan eskuratu ondoren. 70eko hamarkadan Neuropsikologia eta Elebitasunean aritu zen; horren lekuko dituzu "The role of intelligence in second language leaming" (1976) eta "Language processing in bilinguals" (1978) liburuak.

Solasean

Transmisio-kanpaina Eibarren

  • Didakteka
  • Sortua: 29 apirila 1993
  • Bisitak: 116
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Transmisio-kanpaina 1989. urtean Gipuzkoako zenbait udaletxetako euskara-teknikariak bildurik sorturiko kanpaina berezia izan zen. Kanpaina berezi hau umeak "B" eta "D" ereduetan zituzten guraso erdaldun eta euskaldun alfabetatugabeei zuzendua zegoen.

Egilearen eskutik

Eibarko guraso eta haurren udalekua Aulestin

  • Didakteka
  • Sortua: 29 apirila 1993
  • Bisitak: 111
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hurrengo orrialdeotan azaltzen zaizuen esperientzia Eibarko Udal Euskaltegiko transmisio-kanpainako ikasleekin eta beren seme-alabekin 1991.eko ekainean egindakoa da.

Bestelako lankidetzak

Halliday-ren gramatika funtzionalerako hurbilbidea

  • Didakteka
  • Sortua: 29 apirila 1993
  • Bisitak: 115
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Halliday-k dioenez, "funtzio" terminoa eta "erabilera" terminoa baliokideak dira. Beraz, 'hizkuntz funtzioa" diogunean, jendeak zerbait egiteko hizkuntza erabili duen moduari egiten diogu erreferentzia; izan ere, elkarrekiko komunikazioan helburu desberdinak izaten baititugu. Artikulu honek hiru hizkuntz funtzioak esplikatu nahi ditu: ideatiboa, pertsonartekoa eta testuala, eta zergatik uste duen Halliday-k funtzio testuala eta informatiboa desberdinak direla.

Zutabe 31