Zutabe 29

Argitaratua: ostirala, 1992(e)ko abuztuaren 14(e)an, 12:45(e)an
Zutabe 29

Zutabe 29 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 151
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 29 alearen aurkezpena

gela irekia

Atazak norberak sortu

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
  • Bisitak: 122
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ikasleak ikasgelako lanean bere atazak iradoki eta burutzeko jarrera aktiboa izan dezan ingurugiro egokia nola eskaini izango da artikulu honek jorratuko duen gaia. Ikasleak beren ataza propioak «diseinatzera gonbidatuz» mamitzen da eta bideragarri egiten ideia hori.

Hau da, ikasleek, ikasgelako lanaren antolaketan, berengain hartzen dute berek edo ikaskideek burutu beharko dituzten ekintza batzuk moldatzeko ardura.

Era horretan, aldatu egiten da irakaslearen eta ikasliburuaren irudi estereotipatua. Ez dira hauek izango atazak proposatzen dituzten iturri bakarrak; ikasleek ere izango dute gai horretan zer iradokirik. Hemen «ataza» diogunean, hitz honen esanahirik zabalenean esan nahi dugu eta, beraz, «ariketak» edo «ekintzak» hartzen ditu bere barnean.

bestelako lankidetzak

lrakaskuntza elebidunaren zenbait puntu berrikusiz

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
  • Bisitak: 110
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Oraingo honetan, birraztertze bidean dauden zenbait punturi buruzko erreflexioa plazaratu nahi nuke. Irakaskuntza elebidunak Euskal Komunitate Autonomoan hamar urte paseak bete dituen urte honetan, bada, ene ustez, zenbait gauza errebisatzeko garaia, beti eskueran ditugun estudioetan oinarriturik.

Izan dira azken urteotan aztergai dugun arlo honetan zenbait ikerketa, gutxi batzuk gure artean eta mordoska bat atzerrian. Horien harian, puntu «bero» interesgarri batzuk aipatu nahi nituzke, bide batez gure programa elebidunak aztertzeko asmotan.

Alde batetik, gure bi eredu (B, D) elebidunen emaitzak nahiko berriki ezagutzeko aukera izan dugu (Sierra, 0laziregi 1989 eta 1990). Azken ikerketok atzerrian egindako beste zenbaitekin konparatzeko aukera ematen digute. Ikutuko ditugun puntuak hauek izango dira: alde batetik, esposizio-denboraren garrantzia H2 baten eskuratze-prozesuan; ikusiko dugu baita ere ikasgela barruko interakzioaren papera eta, ondoren, inmertsio partzialaren ikuspegi kritiko bat. Azkenik, adinaren auziaz ere luzatuko gara piska bat.

tarteko hizkuntza

Oraindik ez dut bikoterik aurkitu

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
  • Bisitak: 120
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Idazlana: eskutitza

bestelako lankidetzak

Hizkuntz ariketak aztertzeko markoa

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
  • Bisitak: 125
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ugari dira oso eskura ditugun hizkuntz ariketak. Askotarikoak, gainera, izaeraz eta tankeraz. Artikulu honek arlo zabal bezain korapilotsu horren azterketa bideratzeko ildo edo oinarri zenbait eskaintzen ditu.

Bestelako lankidetzak

Euskaraz bizi

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
  • Bisitak: 108
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskaraz ikasten duten haurrek jolasean eta solasean erdaraz egiten dutela ikusirik, «bide bat» eskaini nahi dio «Euskaraz Bizi» proiektuak «Euskal Eskola Berriari» euskararen erabilpena indartzeko eta gauzatzeko. Euskara pasiboa aktibo bihurtu nahi duen proiektua dugu «Euskaraz Bizi». Planteamendu teorikoa liburu batean bildu dut.

Ama-hizkuntza

Alfabetatzea gaur egun

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
  • Bisitak: 134
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Durangoko 26. Euskal Liburu eta Diskoen Azokan euskal alfabetatzeari buruzko mahai-inguru bat egin zen: «Alfabetatzea gaur egun». Han jorratu ziren auzigaien ingurumariak agertzen hasi baino lehen, goazen mahaikideen berri ematera.

Hona banan-banan: Luis Mari Gonzalez Txabarri (Udal Euskaltegiak), Josu Goikoetxea (HABE), Andoni Unzalu (Aurten bai), Adolfo Arejita (Labayru), Agurtzane Ortiz de Landaluze (Elkarlan Koordinakundea), Erramun Osa (AEK) eta ni neu moderatzaile gisa. Besterik gabe, hizlariak lanean jartzeko erabili nuen txostenetik, hiru gai-ardatzen inguruko galde-puntuak aterako ditugu, horien ondorengo garapena goiko ordenari jarraituaz egin zela esanaz.

Gela irekia

Prestakuntzarako ihardunbideak. Gurutzegramak binaka

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
  • Bisitak: 126
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

lrakasleen prestakuntzarako saioetan anitz dira inputa edo edukiak lantzeko eskura ditugun prozedurak. «Prestakuntzarako ihardunbideak» izenpean ZUTABE argitara ematen ari den lantxoen bidez, hain zuzen, prozedura zenbaitekin aprobak egiteko egokiera eskaini nahi zaizu. Bildumako hirugarrena da oraingoa.

Gela irekia

ltaun taldea

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
  • Bisitak: 117
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

ltaun taldea

Beste iturrietatik

Ama-hizkuntzaren didaktika: derrigorrezko utopia baten sorrera

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
  • Bisitak: 115
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Didaktika, hala orokorra nota eskolako edozein gairena, betidanik izan da «irakaskuntz egoerari» buruz egiten den diskurtso kritikoa eta, aldi berean, proposizioak eta berrikuntzak egiteko aribidea. Gaur egun eskolako gaien didaktikak ekintzarako disziplina legez garatzen dira (teknologia legez), hezkuntzako zientzietan txertatuta.

Objetu berezi bat (sistema didaktikoa, transposizioa, progresioa, etab.) eraikitzen eta tresneria kontzeptual autonomoa lantzen dutelarik, erreferentziazko bi zientziarekin elkarloturak (kontzeptuen mailegua eta datu esanahidunen itzulera) badituzte: irakaskuntzaren edukiari dagozkionekin eta irakas-ikasprozesuei dagozkienekin, alegia. Ama-hizkuntzaren irakaskuntzako helburuen eta erreferentziazko zientzia horien izaera nabarmenaren heterogeneotasuna ekarritako ondorioak direla medio, ama-hizkuntza irakasteak oso arazo larriak dauzka aurrez aurre, eta horiexek dira aztergai gure tan honetan.

Gela irekia

Nola sartu entzute-ariketak ahozko adierazpenaren lanketan

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
  • Bisitak: 124
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Komeni da entzute-ariketak ahozko adierazpenaren lanketaren barnean sartzea, ikasle batzuek beste batzuk hizketan ari diren bitartean entzungo dutela ziurtatzeko.

Horrela, lortu nahi den komunikazio-ariketa ez bait da ikasleak irakaslearentzat egiten duen antzerki huts bilakatuko. Ataza hauek ulermena lantzeko iturri egokia dira, bereziki baliagarriak ulermena lantzeko materialak gutxi edo erdipurdikoak direnean.

Gela irekia

lstorio motzen erabilera komunikatiboa

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
  • Bisitak: 124
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honen helburua irakasleei ikasgelan narrazio motzak hustiratzeko hainbat iradokizun praktiko ematea da. Hiru zatitan banatua dago.

Lehenengoak ikasleek narrazio motzak irakurtzean aurki ditzaketen zailtasunak izango ditu aztergai eta klasean literaturaz baliatzeko modu tradizionala eta ikuspegi komunikatiboa erkatzen ditu. Bigarrenak ikuspegi komunikatiboaz baliatzeko istoriorik egokienak zeintzuk diren iradokitzen du. Eta azkenekoak horrelako narrazio motzak sartu, hustiratu eta bukatzeko egin daitekeen hainbat ihardun eta ariketa-modu aztertzen du.

gela irekia

3 aurrera 3 atzera

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 19
  • Bisitak: 140
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Beheko urratsetan - eta goragokoetan ere bai askotan - erraz barkatzen ditugu errakuntzak, ikasleak pixkanaka lortu beharko duen jariotasun horren mesedetan eskuzabaltasunez jokatu nahirik edo.

Beste batzuetan, berriz, gogorrago agertzen gara eta, fosilizaziorako bidean susmatzen ditugun hanka-sartzeak egiten dituztenean, ikasleei bidaltzen dizkiegun begiradatxoak ez dira oso gozoak izaten.

Jolasa ere izan daiteke errakuntza hauek zuzentzen laguntzeko era bat.

Gela irekia

Euskaltegiaren arbela eta barnetegitxoa

  • Didakteka
  • Sortua: 1992(e)ko abuztuak 19
  • Bisitak: 132
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ez gara hemen luzatuko kanpo-ekintzen beharrizana eta justifikazioa direla eta, guztiok argi dugulakoan bait gaude eta aldizkari honen orrietan ere luzaz aritu bait da.

Gure Euskaltegian lan egiten dugunon esperientzia eta konstatazioa da ikasgelako dinamika arrunta ez dela nahikoa, ez ikasleak euskararen erabileraz kontzientziatzeko, ez jariotasuna lortzeko. Oraingo honetan, beraz, ildo honetatik (kanpo-ekintzen ildotik, alegia) egiten ari garen pausuen berri ematera baino ez gatozkizue. Eta hasi, berez kanpo-ekintza ez den arlo batekin hasiko gara, nolabait ikasgelaren dinamika arruntetik ateratzen bait da.