Zutabe 23

Argitaratua: ostirala, 10 abuztua 1990, 1:45
Zutabe 23 alearen aurkezpena

Zutabe 23 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 10 abuztua 1990
  • Bisitak: 80
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 23 alearen aurkezpena

Ikerketak

Xede berezietarako hizkuntz irakaskuntza. Historia, joerak eta arazoak

  • Didakteka
  • Sortua: 10 abuztua 1990
  • Bisitak: 123
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honen helburua Xede Berezietarako Ingelesaren (ESP, English for Specific Purposes) arloan egindako bidearen eta haren inguruan eta baitan sortu diren eztabaida nagusien azalpena egitea da. Helduei zuzendutako bigarren hizkuntzen irakaskuntzak ingelesaren kasua du emankorrena, eta artikulu honen gai den arlo jakin horretan izugarria da ingelesaren inguruan egin den lana, beste hizkuntzekin alderatuz. Hala ere, ez da ingelesaren kasuan bakarrik gertatzen ari den joera: gero eta gehiago ari da zabaltzen xede berezietarako hizkuntz irakaskuntzaren eskaera.

Adibidez (txantxetan ari garela irudituko zaizue agian, baina halaxe da), abioi supersonikoen aerodinamikari buruzko idazki zientifikoak irakurtzeko errusiera, Senegal- en tropikoko nekazaritzan aditu-lanetan aritzeko frantsesa, elektragailuak enpresa portugaldarrei saltzeko portugesa, etab. Termino hauetan definituriko eskakizuna duten ikasleen kopurua igo egin da azken urte hauetan.

Bestelako lankidetzak

Alfabetatze Zientifiko/Teknikoa EHUn

  • Didakteka
  • Sortua: 10 abuztua 1990
  • Bisitak: 131
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

EHU/UPVko ikastetxe batzuetan, euskaldun ikasleek «Euskara Zientifikoa » izeneko asignatura hartzeko aukera dute, bertan egiten dituzten berezko ikasketen osagarri. Artikulu honetan, Unibertsitatean ematen diren ikastaro hauek ale monografiko honen gaia diren Xede Berezietarako Hizkuntz ikastaroekin (XBHI hemendik aurrera) zerikusia izan dezaketen alderdien inguruko hausnarketa egin nahi izan da.

Hala ere, gaian zuzenean sartu aurretik, historia pixka bat eginez hasi nahi dugu, prestakuntza programa sortu zenean egokitu zitzaizkion helburuak eta eduki-programa orokorrak azalduz. Honez gain, asignatura bezala Unibertsitatean eta ikaslearen curriculumean duen statusa zein den jakitea ere interesgarria da, ondorengo hausnarketa kokatuago gera dadin.

Bestelako lankidetzak

Xede berezietarako hizkuntz irakaskuntza: Laneko Euskara

  • Didakteka
  • Sortua: 10 abuztua 1990
  • Bisitak: 124
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntzen irakaskuntzaren teoria eta praktika garaian garaiko teoria linguistiko eta hizkuntzaren eskurapenari buruzko teoriei loturik eta hauen zordun ageri zaizkigu. Azken hamarkada hauetan planteamendu komunikatiboak hartu du gaina eta honen itzalak hizkuntz irakaskuntzaren alderdi desberdinak ukitu ditu.

Beste iturrietatik

Frantsesaren irakaskuntza lanaren alorrean Quebec-en

  • Didakteka
  • Sortua: 10 abuztua 1990
  • Bisitak: 75
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Quebec-eko Gobemuak 1977an Charte la langue francaise onartu zuenean hasi zen gure probintziako lantegien frantseztea. 101 Legearen aurretik, Quebec, Kanadako probintzia frankofono bakarrak (%80k baino gehiagok egiten du han frantsesez) ez zuen asmatzen frantsesez «bizitzen». Ikus ditzagun labur-labur arrazoiak.

Beste iturrietatik

Xede Berezietarako Hizkerak (XBH) Katalunyan

  • Didakteka
  • Sortua: 10 abuztua 1990
  • Bisitak: 164
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

XBH landu eta zabaltzea da gaur egun Katalunyako hizkuntzalaritza aplikatuaren ardatz nagusienetako bat. Bi dira egoera horretarako bidea eman duten faktoreak. Alde batetik, hizkuntz teorian espezializazio tekniko eta zientifikoak sortutako komunikazio eskakizunei behartuta egokitu beharra.

Bestetik, hizkuntzaren normalkuntza prozesuan murgilduta dagoen gizartean hizkera berezituak landu eta hedatzeak erreferente bat eskatzen duela ezinbestean, hizkuntzaren erabileraren normalkuntza benetan bideratzeko gauza izango dena eta bideratuko duena. Esandako bi alderdi horiek historiaren une berean gertatzeak, dudarik gabe, Katalunyako hizkuntzalaritzari egoera berezia eta oso berea ekarri dio.

Euskararen kutxa

Euskararen egoera soziolinguistikoa, hizkuntz erregistroak eta euskararen irakaskuntza

  • Didakteka
  • Sortua: 10 abuztua 1990
  • Bisitak: 78
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gauza jakina da, hizkuntzaren irakaskuntzan denbora luzez hizkuntzalariak hartu izan direla teoriko bakartzat. Eta ez gara ari antzina-antzina hizkuntzak irakasteko erabili ohi zen metodoaren (arau gramatikalak buruz ikasi, beren aplikaziorako itzulpen idatziak egin, hitz-zerrendak buruz ikasi) kasuaz bakarrik; hurbilagokoak ditugu funtsezko teorikotzat behavioristak nahiz Chomsky hartzen zituzten hizkuntz irakaskuntzaren metodologiak.

Gela irekia

lstorio-idazketaren oinarriak eta hizkuntz irakaskuntza

  • Didakteka
  • Sortua: 10 abuztua 1990
  • Bisitak: 94
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Onuragarri ote da guretzat. irakasleontzat, istorio-kontaketaren oinarriak azterketa estrukturalaren printzipio ezagunago eta tradizionalagoekin batera erabiltzea? Hizkuntzaren erabilera eta eskurapenari buruzko /au hipotesi aztertuko ditugu hemen: testualitatearen hipotesia, espektatibaren hipotesia, Krashen-en input hipotesia eta episodioaren hipotesia (Krashen-en sare-hipotesiaren oso antzerakoa). Lau hipotesi hauek hurrengo proposamen honen zutoinak izango dira: istorio-kontaketaren teknikek lagun dezaketela ikas-materialak esanguratsu, ulergarri, gogoragarri eta, azken batean, ikasgarri egiten. Hamaika printzipio zehatz izango dira aztertuak eta ereduz adieraziak.

Beste iturrietatik

Testa: Zein da zure joera metodologikoa?

  • Didakteka
  • Sortua: 10 abuztua 1990
  • Bisitak: 99
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

"Quelle est votre tendence méthodologique?", Le Francais dans le Monde (211.zenb. 1987-26,Rue des Fossés Saint Jacques 75005 Paris) aldizkarian argitaratua.

Geure iturrietatik

Ekintza osagarriak: kanpo-ekintzen hausnarketa bat

  • Didakteka
  • Sortua: 10 abuztua 1990
  • Bisitak: 139
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lan honen abiapuntua 1988ko urtarrilaren erdialdera jarri behar da. Garai hartan ebaluazio-bileren jarraipenari eskualdeka ekin zitzaion. Bilera horietako batean mahaigaineratu zen kanpo-ekintzen inguruko azterketa bat egitearen premia. Adierazpen horrekin ordura arteko ekintzetan somatzen zen nolabaiteko norabide-eza azpimarratzen zen. Zuzendarien eritzitan

beharrezkoa zen egoeraren azterketa egitea.

beste iturrietatik

Telebista ikasgelan

  • Didakteka
  • Sortua: 10 abuztua 1990
  • Bisitak: 71
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ondo jorratu dute ikasgelan bideoa erabiltzeko gaia Lonergan (1983) eta beste autore askok, eta ikastetxeetako irakasle-gela eta abarretan ere eztabaidagai izan da. Dena den, artikulu honen gaia telebista ikasgelan erabiltzea denez, ez da gehiegikeria izango hainbat idazlek emandako arrazoi nagusiak aztertzea.