Zutabe 16

Argitaratua: larunbata, 30 apirila 1988, 11:00
Zutabe 16 alearen aurkezpena

Zutabe 16 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 30 apirila 1988
  • Bisitak: 78
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 16 alearen aurkezpena

Gai monografikoa

Helduak Alfabetatzen eta Euskalduntzen 1986 - 1987

  • Argitalpenak
  • Sortua: 30 apirila 1988
  • Bisitak: 93
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ale berezia duzu ZUTABE 16.a, aurtengo lehenengoa. Berezia edukiz eta egituraz. Ohiko atal-banaketarik gabe, gai bakarrari emana dago oso-osorik: 1986- 1987ko ikasturtean Euskal Herriko Autonomi Elkarteko helduen euskara-irakaskuntzaren inguruan bildutako datuen azterketari, hain zuzen.

Lehen ere behin baino gehiagotan aztertu eta argitara eman ditu HABEk ikastaroz ikastaro jasotako datuak. Hor daude, besteak beste, 1982an argitaratutako Euskal Herria berreuskalduntzen liburua (1981-1982 ikasturteko ikasleen datuez) eta urtero-urtero ateratako memoriak; baita ZUTABEn bertan argitara emanak ere, direla datuak oro har, direla gogoetak.

Oraingo honetan, berriz, ZUTABEk parez pare zabaldu dizkio bere ateak HABEk bere eremuaz eta jardunaz egin duen azterlanik osoenari. Azterlan honek 1986-1987 ikasturteko datuak ditu oinarri eta, lehengoak ere kontuan izanik, geroaren nondik-norakoa urratzea helburu.