Zutabe 5

Argitaratua: osteguna, 16 abuztua 1984, 9:30
Zutabe 5 alearen aurkezpena

Zutabe 5 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 15 abuztua 1984
  • Bisitak: 169
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 5 alearen aurkezpena

Gai monografikoa

Ikusentzunezkoak hizkuntz irakaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 102
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Giza ezagueraren garapena eta hezkuntza prozesuak estu-estu uztartuta egon dira historian zehar. Izan ere, prozesu horien funtsezko ezaugarria jakintza gizonari hurbiltzearena da, lortu eta garatu ondoren, besterengandiko eta besterenganako harremanak eta ezaupideak hobetu eta indartzeko.

Gizakiak, jakintza eraikitzeko egiten duen bide luzean, hitza, ahozkoa edo idatzia, objektiboki eta formalki mamitutako hitza izan du garraiobide; hitzak adierazten baitzuen testuinguru zehatz batean esan nahi zena, betiere adiera egokia bilatuz.

Gure iturrietatik

Ikusentzunezko teknikak

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 108
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Irakurle guztiek dakitenez, ikus-entzunezkoaren munduak inguraturik gaude. Gero eta zailago egiten zaigu liburu eta aldizkariak irakurtzea, mezuak beste tresna batzuen bidez jasotzeko ohitura sortzen ari baita gure artean. Gure burua zentzu askoren bidez aritzen dela kontuan hartzeak eta mezu-igorketaren alorrean gertatzen ari den aldaketa sakonak ikus-entzunezkoen aldaketa ekarri dute.

Gela irekia

Bideoaren aukera zenbait hizkuntz irakaskuntzaren zerbitzura

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 114
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Orain dozena bat urte oso jende gutxik zekien bideoak eskaintzen zuen aukera zabal eta eraberritua zertan zetzan. Telesaioak egiteko erabiltzen zen oinarrizko zerbait zela jakitetik kanpo, ezer gutxi esaten zigun pantailaren honuntzaldera aritzen ginen eta garen guztioi. Azken urte hauetan, alabaina, alde guztietan ikus daiteke bideoaren eragin indartsua eta .edozein lanbide edo zereginetan kontuan hartzekoa ez ezik, utziezinezkoa ere gertatzen zaigu.

Nahiz komunikabideetan, artean, industrian, nahiz kulturaren edozein ataletan, nahi eta nahitaezko tresna bihurtu zaigu, eta dagoeneko ugariak dira eskaini dizkigun abantailak. Hala eta guztiz, oraindik ere hein handi batean esplotatzeke aurkitzen delarik, ekar ditzakeen ondorio eta emaitza asko ikuskizun daude, ahalegin luzeago eta trebatuago baten zain.

Gure iturrietatik

Marrazkia euskararen ikas-irakaskuntzan: franelografoa

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 143
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntzen irakaskuntzan elementu grafikoa errebindikatzeko joera aspaldikoa da. Gaur egun joera hori indarberritu egin da eta hizkuntz irakaskuntzarako grafiko ugari argitaratu da.

Beste iturrietatik

Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 116
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Irakasleak, bere argazki-bildumari ale berria eranstean, zera galdetu behar dio bere buruari: «lkasleei argazki hau erakusten diedanean erantzun bizkorra jasoko al dut haiengandik?»

Gure iturrietatik

Entzumena lantzeko zenbait ohar

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 98
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ikasten ari den hizkuntza berriaren forma mintzatua ulertzea da ikasleak daukan zeregin zailenetariko bat. Hala ere, geure klaseetan trebetasunik ahaztuena edo gutxien landu izan duguna horixe izan da. Zergatik? Batez ere, entzumen prozesua ondo ezagutzen ez dugulako eta, jakina, honek eragin handia du entzumena lantzeko ariketetan ikasleei zer eta nola irakatsi behar diegun erabakitzeko orduan.

Beste iturrietatik

Hizkuntz laborategiak

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 150
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntz laborategiak aspaldi honetan gero eta zabalduago daudenez gero, jakintzat eman da glotodidaktikan horien rola, arras nabarmena eta ezaguna izango balitz bezala. Era berean, eta ingelesaren inguruan batez ere, zenbait liburu eta metodo aurki daiteke teknologia berriaren eskaintza eta ahalmen guztiak nolerebait berekin eta berengan agortu direla oihukatuz, edota hizkuntza irakasteko printzipioei erantzun zehatz eta konkretua eman zaiela adieraziz.

Beste iturrietatik

Ordenadorea hizkuntzen irakaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 102
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntzen irakaskuntza gauza zaila eta konplexua dela edonork daki. Baita mailaka daitekeen bilakaera edo prozesu baten barnean ulertu behar den zerbait dela ere. Nolanahi ere, txosten honen helburua ez da hizkuntz irakaskuntzari buruzko teorizapena eta irakaskuntza honetan aurkitzen diren akatsak nola zuzen daitezkeen aztertzea, prozesu horretan ordenagailuak bete ditzakeen hutsunez mintzatzea baizik. Beraz, hemen azalduko ditugun iritziak batez ere gure praktikan oinarritzen dira, eta azken hilabeteotan ordenagailuan lan eginez ikusi ditugun abantailez eta hutsuneez mintzatuko gara.

Hala ere, gure esperientzia arlo honetan oso motza dela aldez aurretik argi eta garbi adierazi nahi dugu. Honenbestez, hemen azalduko ditugun iritziak erabat subjektiboak, erdi-inprobisatuak, behin-behinekoak eta eztabaidagarriak gerta daitezkeela esan behar dugu. Eta, besterik gabe, ondoren irakaskuntzarekin zerikusi handia duten hiru puntu nagusi azalduko ditugu.

Beste iturrietatik

"Follow me": multimediazko ikastaldia

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 110
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

«Follow me» (jarrai iezadazu) ingelesezko multimedia ikastaldia da, erdal hizkuntzak ikasteko aukerarik izan ez duten helduei zuzendurik dagoena. Ikastaldiak honako bi metodo hauek hartu ditu oinarritzat: Alemaniako Errepublika Federaleko Herri Unibertsitateko Institutu Pedagogikoak sortu zuen «Grundbaustein Englisch» (1) deitua eta Europako Kontseiluaren «Threshold-Level for English » (2) izenekoa. «Follow me» ikastaldiaren helburua, era askotariko heziketa jaso duen pertsona multzo bati ingelesari dagozkion komunikazio-teknikak eskuraraztea da, horretarako media desberdinen konbinazio malguaz baliatuz.

Ikastaldia multimedia integratuz egina da eta honako elementu hauek osatzen dute: irrati eta telebistako programak, material inprimatua eta grabatua, gelako ikaskuntza helduen heziketan ari diren ikastetxeetan eta zenbait material lana beren kontura egin nahi duten entzule eta ikasleentzat.

Gela irekia

ETBko programen erabilera euskararen irakaskuntzarako

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 126
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

1983-84.ikasturtean gai honi buruzko nire esperientzia azaltzeko eskatu didatenez gero, amore emango dut, niretzat berria izan den esperientzia honek alde askotatik dauzkan mugak begien bistan izanik ere. Euskararen irakaskuntzan sartuta gaudenontzat baliagarri izango delakoan eskaintzen dut.

Gure iturrietatik

HABE-ren ikus-entzunezko material didaktikoaren erabilera euskalduntzearen lehenengo bi urratsetan

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 134
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Burutzen ari garen ikasturtearen hasieran HABEk argitara zuen «Helduen Euskalduntzea Programatzen - 84» liburuaren bigarren eranskinean (1) eman zen HABEk berak sortutako material didaktikoaren berri, hiru arlotan berezia (HABE aldizkarikoa, HABEKO MIKekoa eta audiobisualetakoa) eta lau mailatan banatua (euskalduntzearen 1. eta 2. urratsekoa, 3. eta 4. urratsekoa, 5. eta 6. urratsekoa, eta goi-mailetakoa.

gure iturrietatik

Nola ebaluatu mintzamena?

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 211
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Bi joera nagusi aurki ditzakegu bigarren hizkuntzen irakaskuntzaren arloan ebaluazioaz mintzatzerakoan: bata froga objektiboen aldekoa; bestea, berriz, subjektiboena. Froga objektiboen osagai isolatuez osaturiko frogak dira, eta froga subjektiboak, berriz, integratiboak.

Bestelako lankidetzak

Sei galdera L1/L2 dikotomiaren balioari buruz

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 85
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Joan den hogeita hamar urteotan, etengabe ari dira gehitzen lehenengo hizkuntza (L1) eta bigarren hizkuntzaren (L2) arteko erlazioei buruzko bilaketak. Halako neurrian gehitu dira, non hizkuntzen irakaskuntzak aurre egin behar baitio askotan kontraesanezkoak diren iritzi desberdineko aukera ikaragarriari. Zein ondorio atera beharko dugu psikologoek, soziologoek eta hizkuntzalariek sortu duten literatura ugari horretatik? Nori egin kasu?

Solasean

Mario Saltarelli

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 98
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lerro hauek argitaratzen direnerako, jo eta ke arituko da lanean Illinoiseko Unibertsitatean Linguistikako sailean irakasle den eta gure artean egon berria den Mario Saltarelli jauna. Jakina denez, bada zenbait unibertsitatetan «urte sabatiko » deritzanaren aukera. Epe horretan, ohizko zereginetatik at, nork bere ikerketa eta ikasketa lanak aurrera eramateko abagunea izaten du eta horixe izan da, hain zuzen ere. Mario Euskal Herrira etortzearen arrazoia.

Gure iturrietatik

Gure mundutxoa 5

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 171
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskal txokoak

Artifizialtasuna

Elizbarrutiko Irakasle Eskolako íkastaroak

Itzulpen saila: liburuxka sorta berría

Egilearen eskutik

Iritziak 5

  • Didakteka
  • Sortua: 16 abuztua 1984
  • Bisitak: 98
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Iritziak 5