Zutabe 4

Argitaratua: larunbata, 21 apirila 1984, 9:45
Zutabe 4 alearen aurkezpena

Zutabe 4 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 20 apirila 1984
  • Bisitak: 151
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 4 alearen aurkezpena

Gai monografikoa

Hebraieraren berbizkundea

  • Didakteka
  • Sortua: 20 apirila 1984
  • Bisitak: 105
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Sarritan, eta beste kasuetan ez bezala (Kanadan, Finlandian, Galesen, etab.), «miran» hitza erabili izan dugu euskaldunok hebraieraren berpizkundeaz aritu garenean. Jakin-mina eta zaletasun berezia sortu dute gure artean lsraelgo hizkuntzaren inguruko gertaerek. «Mirari» honen gakoa zertan zetzan jakitera joan dira maiz aski euskaldunak lsraelera; eta hain zuzen ere, bidaia horietako batetik sortu zen monografiko honen asmoa.

Gai monografikoa

Hebraieraren berbizkundearen historia laburra

  • Didakteka
  • Sortua: 20 apirila 1984
  • Bisitak: 99
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hebraiera zen Israelgo herriaren zibilizazio hizkuntza aro biblikoan, 1250-200 K.a., eta Jakintsuen aroan, gure aroko 200era arte. la mila eta bostehun urtez hebraiera izan zen herriaren hizkuntza. Bi aro handi izan zituen literaturari dagokionez: biblikoa eta rabinikoa, bakoitza bere literatur hizkera bereziarekin. Hizkera biblikoa Testamentu Zaharraren bidez bakarrik dugu ezagun. la 300.000 hitz arrunt dituen liburua baita, 8.000 bat hitz jaso dizkigu segur aski oso aberatsa izango zen hizkuntzatik hartutakoak.

Hizkera rabinikoari dagokionez, altxorra askoz handiagoa da eta hiztegia zabalagoa, batez ere literatura honen gaia eguneroko bizitza zelako: nekazaritza eta beste lanbideak. Iturri honetatik baditugu 14.000 hitz, baina badirudi literatur hizkera aldetik, hebraiera rabinikoa ez zela biblikoa bezain aberatsa.

Gai monografikoa

Ulpana

  • Didakteka
  • Sortua: 20 apirila 1984
  • Bisitak: 106
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

1948.ean, Israelgo estatua sortzearekin batera, etorkin asko hasi zen hara iristen. Hebraiera ez jakiteak ia-ia ezinezkoa bihurtzen zuen pertsona hauen gizarte eta lanbideko integrazioa. Hezkuntza Ministeritzak, Agentzia Judaikoaren laguntzaz, Ulpanak sortzea erabaki zuen hebraieraren irakaskuntzarako. Lehenengo Ulpana (Etzión) 1949.ean sortu zen Jerusalem-en. Ulpanaren berezitasuna zera zen, etorkina bertan barnetegian bezala zegoela eta ikasketek zirauten bitartean diru arazorik ez zuela. Etzión Ulpanaren antzera beste Ulpan batzu eraiki ziren gerora, hauek ere etorkinen hizkuntz eta kultur integraziorako.

Gai monografikoa

Akiva Ulpana

  • Didakteka
  • Sortua: 20 apirila 1984
  • Bisitak: 115
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Aurreko lanetan irakurri ahal izan duzuenez, Ulpan hitzak ikastegia adierazi nahi du; hortik «irrati ulpana», TV ulpana eta abar ... Dena den, Ulpan hitza hebraiera irakasten deneko ikastetxe eta lekuei lotua doa batik bat, Ulpanak «agentzia judaikoaren» ardurapean jaio eta indartu ziren, eta hebraiera irakasteko, hain zuzen. Israelgo Ulpan gehienak, guztiak ez esatearren, agentzia judaikoaren ardurapean aurkitzen dira, nahiz eta ardura pedagogikoa Gobernuko Kultura Sailarena izan. Eta zer dugu Akiva Ulpana?

Gai monografikoa

50 ordu hebraiera ikasten. Edukien progresioa.

  • Didakteka
  • Sortua: 20 apirila 1984
  • Bisitak: 142
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ulpan Akivako Ikastaroak normalean 80-90 bat ordukoak izaten dira. Gurea gertatu zen beharbada urteko ikastarorik laburrena, juduen jairik garrantzitsuenak sasoi honetan direlako (gure abendu - urtarrilen antzekoa). Ikastaroa 1982ko irailaren 14an hasi eta urriaren 8an amaitu zen. Bukatu baino bost egun lehenagotik utzi behar izan genion ikasteari, azken egunotarako programa bereziak prestatu baitzizkiguten; beste mailatako klaseak ikusi, etab. Guztira, gure ikastaroak ez zuen 50 klase-ordutik gora jo.

Gai monografikoa

Israelgo Telebista

  • Didakteka
  • Sortua: 20 apirila 1984
  • Bisitak: 102
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Israelek 1948. urtean lortu zituen bere askatasun eta burujabetza. Garai hartan Israelen bizi ziren juduak 650.000 ziren. Horietatik euneko 90ek hebraieraz zekien, gutxi zein asko. Hogeita hamasei urte geroago, Israelen bizi diren juduak 3,5 milioi dira. Ehuneko 55 Israeletik kanpora jaioak dira eta nekez aurki daiteke hebraieraz ez dakienik.

Gaur egun hebraiera da Israelgo administrazio, hezkuntza eta komunikabideetako hizkuntza ofiziala. Umetan hebraieraz ikasi zuen lehen belaunaldiak 30 urte inguru ditu, eta bere heziketan zehar, eskola, prentsa idatzia, irratia zein telebista hebraieraz aurkitu izan ditu ia betidanik.

Gai monografikoa

Hizkuntz plangintza instituzionala: Israelgo kasua

  • Didakteka
  • Sortua: 21 apirila 1984
  • Bisitak: 170
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntz plangintza ez dugu bakarrik gauza posibletzat jo behar. Prozesuan ematen den zuzendaritza edo gida-bidea behar-beharrezkoa da, eta badirudi alor instituzionala dela plangintzari nahitaez behar duen arrazionaltasuna eransten diona. Hizkuntzaren nolabaiteko aldaketaz ari garenez, aldaketa honek bi bereizgarri ditu: alde batetik, aldaketarekiko erabakiak problemen azterketa zehatzaren ondorio izan behar dutela eta, bestetik, argi azaltzen zaigu, denborari dagokionean, plangintzak gerorantz zuzenbidetu beharra.

Solasean

Arieh Shoval-ekin elkarrizketa

  • Didakteka
  • Sortua: 21 apirila 1984
  • Bisitak: 116
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ez da hau Arieh Shoval euskal aldizkarietan elkarrizketatzen den lehenengo aldia. 1976.ean ANAITASUNA aldizkariak (323-24 zenb.) elkarrizketa bat argitaratu zuen, urte hartako uztailean Donostian ospatu zen elebitasunari buruzko mintegian partaide zela eta. Geroztik, Israelen izandako euskal delegazioek beti izan dute Arieh Shovalen laguntza baliotsua, bai aholkuak emanez eta bai Israelgo zenbait pertsona eta elkarte linguistikorekiko harremanak erraztuz.

Gela irekia

Ariketa komunikatiboak

  • Didakteka
  • Sortua: 21 apirila 1984
  • Bisitak: 126
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Donostiako Euskaltegian, A mailarako ariketa komunikatiboak prestatzen.

Gela irekia

Atzeratuta gelditzen diren ikasleekin zer egin

  • Didakteka
  • Sortua: 21 apirila 1984
  • Bisitak: 100
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

ZUTABE aldizkariaren azken alean gai honi buruzko Karlos Salinasen iritzia irakurri ahal izan badugu ere, oraindik sakonki aztertzeke dagoen arloa dugu hau, berak dioskun bezala. Euskaltegi guztietan agertzen zaigun arazoa izan arren, gutxitan plazaratu da eta bakoitza ahal izan duen eran saiatu da problemari heltzen eta bera gainditzen. Hemen duzu Bilboko HABE Euskaltegian 1983.eko irailean hasitako ikastaroan eman diogun irtenbidea.

Gela irekia

Zenbakiak irakasten

  • Didakteka
  • Sortua: 21 apirila 1984
  • Bisitak: 119
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan euskararen irakaskuntza prozesuaren une puntual batean geldituko gara, zenbakien irakaskuntzan alegia, hor erabiltzen den materia didaktikoa, egiten diren jokoak eta burutzen diren ariketak aurkeztu asmoz. Eta hau, noski, ez soilik zenbakiak nola irakatsi erakusteagatik. Gure helburua zabalagoa da: euskararen irakaskuntza prozesuaren une jakin batean oinarrituz, zenbait material didaktiko, ariketa mota eta abarren berri ematea, hain zuzen ere.

Bestelako lankidetzak

Alfabetatze teknikoa

  • Didakteka
  • Sortua: 21 apirila 1984
  • Bisitak: 94
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskaldun askok -nahiz euskaldunberri nahiz euskaldunzahar- ez dugu aukerarik izan geure ikasketak euskaraz egiteko. Dakiguna eskuharki erdaraz ikasia dugu. Hau, jakina, euskarak pairatu duen eta oraindik ere pairatzen ari den mendekotasunaren ondorio besterik ez da.

Bestelako lankidetzak

Ebaluazioa hizkuntz klaseetan

  • Didakteka
  • Sortua: 21 apirila 1984
  • Bisitak: 173
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ez daga hemen gogoratu beharrik «azterketa ordua» beldur eta kezka unea izaten dela ikasle guzti edo ia guztientzat. Baina, era berean, onartu beharra daukagu une honek ez duela askotan irakaslea batere kezkatzen. Are gehiago: badira irakasle batzuk, klasean zer egin ez dakitenean, azterketara jartzen dutenak, «entretenigarri» gisa denbora emateko.

Bestelako lankidetzak

lkasle helduentzat material pedagogikoak nola antolatu

  • Didakteka
  • Sortua: 21 apirila 1984
  • Bisitak: 108
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gaur egun hizkuntza bizien alorrean helduez. arduratzean, eragin galanta izan dute Europako Kontseiluaren lanek, horien bidez nabarmendu baitira ikaskuntzak helduengan dituen eskakizun bereziak. Ohizko hurbilbideek, heziketak sortutako beharrei egoki erantzuteko kemenik ez zutenez gero, kontzeptuok eta antzekoak zabaldu dira: hizkuntz beharrak, atalase maila, unitate pilagarriak, hizkera bereziak, hizkera funtzionalaren ikastaroak, hizkuntzak .helduei irakasteak zekartzan arazoen arabera,

Gure iturrietatik

Gure mundutxoa 4

  • Didakteka
  • Sortua: 21 apirila 1984
  • Bisitak: 184
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Expolangues-1984

Berrikuntzak HABEKO MIK eta HABEn

Alfabetatze teknikozko ikastaroa

Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak Hondarribian

Alfabetatze ikastaroa

Soziolinguistika egunak

Lehen euskarazko argazkinobela, Legazpin.

HABEren liburu berria: Helduen euskalduntzea ebaluatzen

1983-84: EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEKO DATUAK

Gure iturrietatik

Iritziak 4

  • Argitalpenak
  • Sortua: 21 apirila 1984
  • Bisitak: 146
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskadi lrratiko «Gure hizkuntza hobetzeko» irratsaioa

Ez konplexurik sartu, otoi

Berbetan