Zutabe 12

Argitaratua: igandea, 7 abendua 1986, 8:35
Zutabe 12 alearen aurkezpena

Zutabe 12 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 6 abendua 1986
  • Bisitak: 155
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 12 alearen aurkezpena

Gai monografikoa

Jariotasuna lantzeko mintzamen-ariketa ereduak

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abendua 1986
  • Bisitak: 148
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Jakitun batzuk diotenez, hizkuntz ikaste prozesurik garrantzitsuenak hizkuntza era naturalean, hots, egoera komunikatiboetan erabiltzen denean ematen dira. Argi ikusi dugu guk ere azken urteotan euskararen irakaste prozesuan mintzamenari eman behar zaion garrantzia. Orain, euskara-ikastaro gehienetan, lehen ez bezala, ahozko komunikazioari ematen zaio lehentasuna. Bidea ibiliz egiten da eta, oraindik ere asko falta den arren, bide zuzenetik abiatu garela esan liteke inolako zalantzarik gabe.

Trebetasun honen garrantzia kontuan izanik, berau aztertzeko bi artikulu antolatzea pentsatu genuen hasieran: bat mintzamenak bere garapenean dituen zenbait alderdi teoriko jorratzeko eta beste bat, berriz, HABEren Euskalduntzerako Langaietan agertzen diren mintzamen-ariketen sorta sistematizatzeko. Hala ere, monografia izena duen sail honen mugak kontuan harturik eta aipaturiko bi artikuluen luzapena ikusi ondoren, Zutabeko bi aletan argitara emateko erabakia hartu dugu. Izan ere, bata bestearekin lotuta egon arren, bakoitzak bere aldetik bere entitatea baitu.

Gela irekia

Akatsen bilduma analitikoa

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abendua 1986
  • Bisitak: 134
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskalduntzearen C eta EGA mailetako idazlanak nire eskuetatik ehundaka pasa dira azken urteotan. Bikainak batzuk , besteak kaskarragoak; batzuk atseginez eta patxadan landuak, besteak derrigorrez edota presaka zirriborratuak. Zuzenketak egiterakoan, okerrik errepikatuenak, akatsik nabarmenenak, bereizten saiatu nintzen , gero klasean komentatzeko. Eta halaxe, ia konturatu gabe , fitxaz fitxa, ikastaroz ikastaro, mordo dezentea pilatu nuen. Akats bilduma hori analitikoki ordenaturik , ikasleari itzultzea izan da lantxo honen helburua; zalantzazko alderdi ilun horiek ikusi , aztertu eta zuzentzea mesedegarri izango zaiolakoan.

Beste iturrietatik

Zentru ingelesa

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abendua 1986
  • Bisitak: 90
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntz eskolak azken urteotan iritsi dira ikasleek beren ikaskuntzan eskolaz kanpo dituzten beharrak aintzakotzat hartzera. Ondorioz, eskolako sarreran edo harrera-gelatan edo hutsik dagoen zenbait lekutan askotan jarri ohi dituzte material batzuk: norberak erabiltzeko baliabideak, liburutegi txikiren bat, magnetofonoa eta, zenbaitetan , eskuartean dirua dutenek edo arriskatuek bideoa edo konputagailu txikiren bat ere bai. Berrikuntza horren pean askotan bada uste bat, oso zehatza ez baldin bada ere, ikasleak goizago etortzeko eta klaseen ondoren eskolan geratzeko gogoa izango dutela, alegia, ingelesa entzun eta ikasiz.

Bestelako lankidetzak

Egoera txarrari, etekin ugari*

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abendua 1986
  • Bisitak: 92
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Oso gutxitan gertatzen da irakasleak bere ikastaldearekin zenbateraino burutu dezakeen zehat-mehatz aurrez jakitea. Trabak, ustekabeak, eragozpenak ezinbestekoak ditu ikastaroan zehar: programa zaharkituak, azterketen presioa, goikoen eta gurasoen interferentziak, ikasleen nagikeria eta indiferentzia, ikasle kopuru handiegia eta, agian, baldintza eskaseko ikasgela, material ezegokia ... Eta ikasgelako eguneroko «errealitatea» osatzen dutenen zerrenda hasi besterik ez dut egin.

Bestelako lankidetzak

Hiztegia irakasteko teknikak

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abendua 1986
  • Bisitak: 129
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hiztegia ikasteko behar duen aditasun eta arreta osoa nekez lortuko du ikasleak, horretarako interesa eta gogo berezia sortarazten ez badugu berarengan. Nola suspertu interes eta gogo bizi hori?

Gure iturrietatik

lrakurmena

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abendua 1986
  • Bisitak: 86
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Irakurmena hizkuntz trebetasunetako bat da, beste hiruak mintzamena, entzumena eta idazmena direlarik. Irakurmena esatean, eta hizkuntzen irakaskuntzan ari garelarik, bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan hain zuzen ere, irakurriaren ulermenaz ari gara. Artikulu hau egiterakoan Grellet-ek Developing Reading Skills liburuan egindako sailkapenari eta ariketa-ereduari jarraitzen diot.

Geure iturrietatik

Helduaren motibazioak bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abendua 1986
  • Bisitak: 96
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ezinbesteko indarra du bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan , beste edozer ikasterakoan legez , motibazioak. Horren baitan baitago ikasleak Jan horri ekitea ala ez ekitea, horretan saio luzeago edo motzagoak egitea eta izango duen iraupena. Krashen-en ustez (1981) hizkuntz egokimenak eta jarrerak (faktore afektiboek) zerikusi handia dute noski bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan; baina ez dute beren artean loturarik. Hau da, adimena eta hizkuntz egokimena ez dabiltza jarrera eta motibazioarekin batera.

Beste iturrietatik

Peter Kline: Sugestopedia hezkuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abendua 1986
  • Bisitak: 89
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Peter Kline oraintsu arte Thornton Friends School-eko Zuzendaria izan da Silver Spring USAn. Bere emaztearekin batera kolegio hori sortu aurretik, Washingtoneko zenbait eskola pribatutan aritu zen irakasten. Dunbarton Collegen Zuzendari dramatikoa izana da eta 1951.ean Antzerkiko Elkarte Lirikoa sortu zuen , opera arina egiteko taldea, hamalau urtez lanean aritu dena. Dramaz , antzerkiaz, hezkuntzaz, psikologiaz, fisikaz, literaturaz eta musikaz liburu asko idatzi ditu. Hitz gutxitan esateko, haur eta gazteen irakasle handia da, irakasteko medio gisa sugestopediaz baliatzen dena.

Solasean

Stephen Krashen

  • Didakteka
  • Sortua: 7 abendua 1986
  • Bisitak: 101
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Stephen Krashen irakaslea gaurregungo ikertzaile nagusietako bat da hizkuntza aplikatuaren eremuan. University of Southern California-n, Los Angeles-en, irakasten du. Bere 198leko «Second Language Acquisition and Second Language Learning» liburuarekin Modern Languages Association-en saria irabazi zuen, bigarren hizkuntzen irakaskuntzarako urte hartako ekarpenik handienaefgiteagatik. Liburu horretan aurkeztutako ideiak «Principies and Practice in Second Language Acquisition» (1982) delakoan teoria koherente baten osagai bihurturik agertzen dira berriro. 1983.eko urtean «The Natural Approach» izeneko liburua argitaratu zuen, Tracy Terrell-ekin.

gure iturrietatik

Gure mundutxoa 12

  • Didakteka
  • Sortua: 7 abendua 1986
  • Bisitak: 160
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Alemaniera-irakasleen nazio arteko 8. biltzarra Zuritx-Suitzan.

lrakasle berrien prestaketarako ikastaroa.

«Galbahe» testak.

«Clase de euskera» telesaila.

Alfabetatzerako langaiak. Bizkaieratik baturantz.

ltzulpen Saila - 1986: 9 - 12. zenbakiak.

Euskalduntzearen B mailarako zazpi langai berri kalean.

ccAurten bai» kanpaina Bizkaian.