Zutabe 11

Argitaratua: osteguna, 1986(e)ko abuztuaren 14(e)an, 12:15(e)an
Zutabe 11

Zutabe 11 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 168
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Uda amaitu da eta honez gero udazkenaren bideetan barrena abiatuak gara. Kurtsoa eta euskarazko ikastaroak martxan daude jadanik. Dena den, pasa den udan bizitutakoari begirada bat botatzen diogunean, nostalgia pitin bat sentitzen dugu oraindik ere.

Ez zaigu hain erraza gertatu udaren xarma utzi eta orduko lozorro gozo horietatik ateratzea. Haatik, denboraren poderioz ia lortu dugula esan liteke. Guk ere bizitzaren gurpilari heldu diogu berriro eta froga gisa eskuan duzu, irakurle, ZUTABE berri hau. Hitz bitan bada ere, ekin diezaiogun alea azaltzeari

Gai monografikoa

Hizkuntz ikasbide multimediak

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 108
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hiru arotan sailkatzen du McLuhan-ek gizakion historia, komunikazioari dagokionean. Aro hauetako bakoitzaren ezaugarri nagusia media desberdin batzuren gailentzea izan da, eta media horiexek ematen diote sasoi bakoitzari berezko duen jite berezia.

Lehenengo aroan, antzinateko zibilizazio idazmenik gabekoak kokatzen dira. Garai honetan, mezua aho-belarrizko kanalean hedatzen da eta konkretuaren mailari egokitzen zaio gehienbat. Bigarren aroak errotiko aldaketa batean du oinarri, idatziaren agerpenean, alegia. Aro honetan, ikusizko kanalak berebiziko garrantzia bereganatzen du; mezua leku eta denboran zehar garraiatu bait daiteke izkribuaren bidez. Idazmenak intelektuaren gaitasun guztiak bersailkatu beharra ekarri zuen berekin: pentsamenduak beste era batera kodatu behar honek igorri beharreko ideian bertan ere eragiten zuen eta.

Hirugarren aroa teknologia berrien eskutik datorkigu. Aro honetan, bigarrenean bezala, espazioaz eta denboraz garraiatu daiteke mezua. Oraingoan, ordea, entzutezko kanalaz gain ikusizkoaz ere balia gaitezke. Jakina, aro baten etorrerak ez ditu aurreko mediak deuseztatzen, bereganatu egiten ditu baizik. Gizonak, mezuak idazteko eta irakurtzeko gai bilakatu zenean, ez zion hitzegiteari utzi; eta media elektronikoak azaldu zirenean ere idazten jarraitu zuen.

Gai monografikoa

"Bai horixe": nahiz euskaltegian, nahiz telebistaz, euskara ikasten hasteko saio erraza

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 103
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Badirudi telebistari ere euskararen irakaskuntzan barrena abiatzeko garaia iritsi zaiola. Aspaldi honetan airean zebilen asmoa dagoeneko mahai gainean daukagu eta aukerak zehazten eta definitzen hasi garen ordu honetan, telebistari ahalik eta probetxurik haundiena ateratzea beharko luke xede izan.

Horrek gaurregun (euskaltegiei euskalduntze prozesuan berez dagokien lehentasuna kendu gabe) multimediara garamatza edota multimediari buruzko eztabaidari aurre egitera behintzat. Ez multimediari euskalduntzearen prozesuan erabateko ahalmenik ikusten diogulako; ez da horrenbesterako. Bide horretatik joko ez bagenu, ordea, kom,unikabideek euskararen irakaskuntzari eskaintzen dizkioten abantailak ez genituzke behar bezala aprobetxatuko eta eginahal guztiak beharrezko zaizkigun garai honetan hori ez litzateke zilegi.

Gai monografikoa

«Bai horixe»ren programazioa

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 120
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

«Bai horixe»ri buruzko idazlana irakurri duenak badaki lau direla ikastaro honen ehuna bilbatzeko erabili ditugun hariak: mintzagaiak, edukiak, esamoldeak eta azkenik, hiztegia; eta bilbe horren gainean moldatu ditugula saioaren diseinu eta gidoiak.

Bestelako lankidetzak

Komikia euskara irakasteko metodologiaren ardatzean

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 163
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ez dut uste komikiari buruz teorizatzen hasteko une egokia denik, eta are gutxiago niri dagokidanik. Horretarako badira marrazkilariak, komikilariak, eta batipat grafikoari eta marrazkiari dagokion ikerketa egiteko tekniko bereziak. lrakaskuntza nire lanbidea denez, eta honen barruan euskararen irakaskuntzarako metodologia, arlo honi soilik lotuko natzaio.

Esperientziak azaldu behar direla eta, komikiak duen didaktismoari begiratuko diot. Beraz, komikia irakaskuntzaren prozeduran sartzen badugu, irakasle-komiki-ikaslea trinomioaren arteko erlazio estu eta lotua aztertu behar dugu. Elementu aberasgarri eta berri honen erabilkera nolakoa den eta nolakoa izan litekeen esan nahi dugu «azterketa» hitzarekin, besteak beste. Orain arte euskara irakasteko eta ikasteko testuetan komikiari ez zaio oinarrizko lekurik eskaini. Gure eskuetara heldu diren testu-liburuak klasikoegiak izan dira, eta oso gutxi gure izate berezia edo nortasuna kontutan hartu dutenak. Gehienetan kanpoko ideiak hartu ditugu eta moldaketa propioa eman diegu. Gaitz erdi!

Bestelako lankidetzak

«CUISENAIRE» erregleten bidez istorioak osatu

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 118
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Mintzamena era askotan lan daiteke. Era guztiok beharrezko bezain probetxugarriak izanik, lerrootan euskararen irakaskuntzan erregletez baliatzeko iradokizun batzu proposatzen ditut. Mintzamena eratzeko sistema ernagarria daitekeela bait deritzot. Eta mintzamena ez ezik, idazmena ere antzeko bidetik abia liteke.

Bestelako lankidetzak

«TALDE BEREZI» ikastaroak Donostiako elizbarrutiko irakasle eskolan

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 122
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Elizbarrutiko 0.H.O.eko Irakasle Eskolak azken urteotan antolatu dituen «talde berezi» ikastaroak aurreneko aldiz 1979-1980 kurtsoan hasi ziren, ikastaro hauenjaiotze arrazoiak eskola honetako ikaslegoaren euskara maila hobetzean oinarrituz.

Hasiera batean ikastaro hauek osatzeko, zenbait gai, eta euskara soilik, ematen zen. Urtetik urtera irakasle kopurua jaitsiz joan ahala, euskara beraren maila ere beherantz joan da. Hori dela eta, azken Jau urteetan zehar talde berezia sendotzea eta Jau hilabetez eta egunean bost orduko saioak ematea erabaki zen.

bestelako lankidetzak

Mintzamenaz aparte beste trebetasunak lantzeko hurbilpen funtzional bat

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 116
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

David Wilkins-ek «funtzional» hitzaren garrantzia azpimarratu digu hizkuntz erabilpen komunikatiboan. Keith Johnson-ek azaldu digu programa funtzionala osatzea ikasle talde konkretu baten elkar komunikatzeko premiak batzea dela. Premia hauek ez dira beti hizkuntza mintzatura mugatzen; hurbilpen funtzionalaren aplikapena, gehienetan, mintzamenari lotua dagoen arren, ezin dugu horretara soilik mugatu hurbilpen horren baliagarritasuna. Hizkuntzaren beste trebetasunetara ere zuzen dezakegu bide funtzionala.

Artikulu honen helburua, hain zuzen, hauxe. dugu: entzumena, irakurmena eta idazmena lantzeko hurbilpen funtzionalaz ikustea nola balia gaitezkeen. Horretarako azter dezagun lehenik ekintza horiek zer diren.

Bestelako lankidetzak

Mintza-praktika

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 101
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Klasean egiten den mintza-pratikaren helburu zuzenak zeintzu diren gogoratuko dugu lehenik eta behin: entzumena trebatzea eta hizketa informalaren jariotasuna lortzea.

Zehaztu beharra dago, baita ere, zeintzu ez diren mota horretako klaseen helburu: idazmena, jakina ezetz; gramatika ikasketa eta akatsen zuzenketa ere ez; ezta ere, nire ustez, hiztegia aberastea. Berez helburu ez izan arren, komunikazio-iturri diren neurrian onar ditzakegu rnintza-praktikan aipatu aspektu gramatikalak; inoiz ere ez dira,ordea, izango helburu zuzenak.

Bestelako lankidetzak

Bakarka: Euskera a distancia

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 100
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gaineko izenburua UBEI-INBADen euskara emateko testu-liburu batena da. Argi dezagun ere laburdura horren azpian ez dela inongo sindikatu, ez koalizio politikorik izkutatzen, transferituberri dugun Urrutiko Batxilergo Institutua baizik, norbaiti agian ezagunago gertatuko zaion INBADen kide autonomoa.

Ez da, beraz, euskara korrespondentziaz, postaz alegia, ikasteko sistema berriren bat ere, herritik kanpora estranjeri aldean dabilen zenbaitek ulertu duen bezala. UBEin irakasten dena batxilerra da, A ereduko batxilerra, eta honen barman euskara asignatura soil bat da. Horregatik, testu-liburu diodanean, ez dela gramatika bat esan nahi dut, ez metodo bat ere, eta iritziak ematerakoan dagozkion irizpidez eta neurriz hartu behar dela.

gela irekia

lrakasle komunikatiboa

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 98
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Furi-furian dago gaur egun hizkuntz irakaskuntzaren alorrean «komunikatibo» hitza. Hain furian ere, irakaskuntzaren osagai guztiak kutsu komunikatiboaz jotzeko zorian bait daude: helburuak eta metodologiak, metodoak eta teknikak, ariketak eta jardunak.

Arazoz ondo hornitua dagoen edozein alorretan gertatu ohi da sarri. Bapatean sortu dela halako hitzen bat, askotan inork gutxik dakiena zer esan nahi duen, eta badoazela denak erleak loretara bezala, gaitz guztien sendagaia non aurkituko. Ez alferrik gehienetan. Mirariak urri nonbait. Horrelakoetan, gainera, ez da urruti ibiliko merkatari lotsagabe horietakoren bat, jendearen irrikan merkantzia saltzeko aukera ezin hobea ikusiz, bere betiko ardo merkea etiketaz aldatu eta munduko onenaren izenean salduko duena. Eskerrak geroak bereziko dituen ozpinak eta ardoak. Bitartean, ordea, zenbat bihoztar, ernegatze eta frustrazio ...

Euskararen kutxa

Marratxoaren erabilera zenbait hitz-elkartetan

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 105
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lehenik esan behar da marratxoaren erabileran ez dagoela batasun edo adostasun handirik gaurko praxian. Gaurko praxiari begira, esan liteke batzu maximalistak direla eta beste batzu minimalistak. Alegia, zenbaitek hitz-elkartearen antza duten kasu guztietan jartzen dute marratxoa. Agian, UZEiren praxia da zorrotzena auzi honetan. Kasu honetan zehaztasuna izan liteke arrazoi nagusia, hizkera teknikoari dagokion zehaztasunaren haritik.

Bestelako lankidetzak

«Tandem» metodoa eta kulturarteko zentruak

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 112
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Harritzekoa eman dezake, irakasleen heziketarako aldizkari batean batez ere, hizkuntz ikastaroen moldaketa-ereduak deskribatzen dituen artikulu batekin topo egiteak. Alabaina, zalantzarik gabe, antolamenduak izan dezake, esate baterako, testu-liburuak aukeratzeak baino garrantzi handiagoa eta, Euskadiko O.H.O.n euskara eta gaztelania nahastuz ematen diren A, B eta D ereduetan pentsatzen badugu, garbi ikusten da nolako eragina duten alor pedagogiko eta linguistikoan erabaki administratibo hutsek.

gure iturrietatik

Atalase mailari hurbiltzen

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 113
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lanabes bat baloratu ahal izateko, lehenbizi jakin behar da zertarako den egina, nola erabil litekeen, eta zein premia edo hutsune betetzeko izan den asmatua. Beraz, esan dezagun, aldez aurretik, Atalase Maila lanabes bat dela.

Hortaz, lehen hurbilketa praktiko bat egiteko asmotan idatzi dugun artikulu honetan, alde batera edo, menturaz, beste baterako utziz bai analisiaren alderdi teorikoagoak, bai erabilpenaren xehetasunak, Atalase Maila dela eta oinarrizko puntu hauexek azaltzen saiatuko gara, hots, hizkuntza baten irakaskuntzari begira sortutako tresna hori:

- zer eta zertarako den,

- nork erabil dezakeen eta nola,

-nolako tresna den eta zergatik -zein filosofiak bultzaturik- den horrelakoa eta ez bestelakoa.

Gela irekia

Hutsegiteen inguruko zenbait ohar

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 142
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntz ikasleek idaztean zein hitz egitean egiten dituzten errakuntzen kopuru haundia da irakasleok gehien kezkatzen gaituen arazoetako bat.

Hutsegiteak estuki loturik daude hizkuntzaren ikasprozesuarekin; eta horiek aztertzerakoan, zuzenketarako teknikak, guztiz baliagarri eta desiragarriak daitezkeenak, hautatu ez ezik, hutsegiteak gertatzearen zergatiak aurkitzen eta sailkatzen ere ahalegindu beharko dugu. Ikerketa honek hutsegite jakin bat nola zuzen daitekeen ikustarazi badiezaguke ere, are garrantzizkoagoa da ikastaldiari errakuntzak aldez aurretik kontutan harturik -eta ez alderantziz- ekitea.

Bestelako lankidetzak

lrakurri: zer?, nola?, zertarako?

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 112
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Beharbada gure egoera pertsonala ez da izango J .P. Sartre-ren hitz hauek adierazten dutenaren antzekoa, nahiz eta gure ingurune soziokulturalak material idatzi ugari baten erabili beharra sarritan inposatu.

Gure zibilizazioak informazio ugariez jabetzea eskatzen digunez, eta sarritan informazio hori idatzirik igortzen digunez, beharrezkoa zaigu jakitea nolakoa izan den gure iraganeko irakurketarekiko jarrera, premia berrietara egokitzeko dugun irakur-ohitura. Horretaz gainera, irakurle helduak irakurketa zertan datzan jakin beharko luke. Irakurketa ez da bapateko sormena, urrats batzuk jarraituz eraikitzen den prozesua baizik, eta irakurketan zehar izaten dugun jarrera ez da izaten beti kontzientea.

Bestelako lankidetzak

Elkarrizketa: Joan Melcion

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 113
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Melcion Bartzelonako Hizkuntz Eskola Ofizialeko katalan-irakaslea katalanaren Atalase Maila (Nivel Llindar) landu duen taldearen koordinatzailea izan da. Era berean, bere esku eduki du hizkuntza hori irakasteko antolatu den proiektu multimediaren (Digui, digui... ) koordinazioa ere.

Gure iturrietatik

Gure mundutxoa 11. alea

  • Didakteka
  • Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
  • Bisitak: 126
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gure mundutxoa