Zer dugu Moodle-ren kontra? Eta alde?

Argitaratua: ostirala, 2016(e)ko abenduaren 30(a)n, 10:55(e)tan
Abel Camacho eta Pedro Lonbide

Gaur egun, ikaskuntza kudeatzeko sistema (LMS) edo plataforma telematikoen artean Moodle da ezagunena, ezbairik gabe. Hezkuntza-etapa guztietako zentroetan ari da erabiltzen, gurean nahiz nazioartean.

Hala ere, ikaragarrizko zabalkunde hori gorabehera, galdera asko datozkigu Moodleren erabileraren egokitasunaz. Moodleren erabiltzaile guztiek behar al dute Moodle? Beren beharrak asetzen al ditu? Zein dira Moodlek ekar ditzakeen abantailak? Eta desabantailak?

Artikulu honetan, galdera horiei erantzuten saiatuko gara; betiere, hezkuntza-zentro txiki edo ertain batean ari den irakasle edo ikastaro-sortzaile baten ikuspuntutik.