Twitter: irakasleen garapen profesionala eta praktika-komunitateak

Argitaratua: astelehena, 2018(e)ko azaroaren 12(e)an, 14:00(e)an
Fernando Rosell-Aguilar

Artikulu honetan aipatzen diren hizkuntza-irakasleek Twitter erabiltzen dute garapen profesional jarraiturako, #MFLtwitterati traol-hitzaren bidez. Oinarritzat hartuz inkesta bat (n = 116) eta elkarrizketak (n = 11), irakasle multzo horrek traol-hitz hori erabili eta Twitterrek beren lanean nola eragiten dien ebaluatu da. Emaitzen arabera, gehienek probatzen dituzte sare horretako iradokizunak eta ideiak, eta horrek eragin positiboa du beren irakasle-lanean. Azkenik, traol-hitz horren erabiltzaileak praktika-komunitate bat ote diren jorratzen da.

Jatorrizko argitalpena

Rosell-Aguilar, F. (2018). Twitter: A Professional Development and Community of Practice Tool for Teachers. Journal of Interactive Media in Education, 2018(1): 6, 1–12 or. DOI: https://doi.org/10.5334/jime.452

Beraien baimenez egokitua, itzulia eta argitaratua.