Sen onez Interneteko itsasoetan

Argitaratua: osteguna, 5 maiatza 2011, 1:40
Iñaki Murua

Abiadura itzelekoak dira Internet eta teknologia berriak. Aldaketa aldaketaren gain, hortxe ditugu Facebook, Tuenti, Neurona, Dejaboo.net, Sonico, etab. Artikulugileak berak dioskunez, 600.000.000 erabiltzaile daude jadanik Facebook sarean. Informazioa inoiz ez bezalako tamainan heda daiteke gaur egun eta informazio horren igorleak eta jasotzaileak ere biderkatu egin dira. Zer ondorio du horrek guztiak gizartean, zer ondorio irakaskuntzan eta, bereziki, hizkuntzen irakaskuntzan?

Artikulu honetan, gogoeta egiten du Iñaki Murua artikulugileak aurrerapen horien guztien zer-nolakoez. Bere ustez, harreman pertsonalen aberastea da ondorio garbienetako bat ondo gogoan hartuta tresnak tresna direla, eta, tresnek gizakiaren zerbitzupean egon behar dutela eta ez alderantziz.