Sarbide zuzeneko sistemak hizkuntz irakaskuntzan

Argitaratua: asteartea, 26 urria 1993, 9:30
Itzulpen Saila 35

Liburu hau, zenbait urtez Dublin-go Trinity College-ko Centrefor Language ami Communication Studies delakoa, Nancy-ko II Unibertsitateko Centre de Recherches et d' Applicatlons Pédagogiques en Langues delakoa eta Cambridge-ka Unibertsitateko Department of Linguistics delakoarcn artean egindako ikerketa baten emaitza da. Hiru erakundeok interes handia dute hizkuntz ikaskuntzan autonomia garatzean, eta hirurek sarbide zuzeneko zentroak ezarri dituzte.

Liburuaren asmoa hizkuntza arrotzak ikasteko sarbide zuzeneko sistemak ezartzearen oinarrizko arrazoiak eta moduak erakusten dituen gida praktikoa izatea da. Liburua idazterakoan, ikaslearen autonomia eta autogidaren gaiak, eta sarbide zuzeneko sistemen antolaketari dagozkion arazo praktikoaren gaiak lehendabiziko aldiz ukitu genituenean guretzat baliagarrienak izan ziren informazio eta argudioak eskaintzen saiatu gara. 1. kapituluan hizkuntz ikaskuntza, hizkuntz eskurapenari buruzko ikerketen emaitzak eta ikaslearengan ardaztea hiru alor hauen bidez autoikaskuntza eta autonomia garatzearen gaia jorratzen da: gure ustez, gomendiorik praktikoenak ere printzipio-sail koherente bati lotuta egon behar dute. 2. kapituluak sarbide zuzeneko sistema bat erabiltzean kontutan hartu beharreko arazo nagusiak deskribatzen ditu, 3. kapituluak zera azaltzen duen bitartean, sarbide zuzeneko sistema nola ebaluatu behar dugun bere garapena ziurtatzeko. Liburuak gure esperientzia praktikoarekin zerikusia duten jakintzagaietako ikerketa-aurkikuntzak erakusten baditu ere, ez da bere asmoa ikerketarako ekarpenik egitea. Beraz erreferentziak minimoak dira. Liburuaren bukaerako irakurketa-iradokizunak liburuan zehar planteatzen ditugun arloei buruz gehiago irakurri nahi dutenentzat hasierako orientabide gisa jarri ditugu.

Gure lanaren esparrua diren hiru erakundeak , zenbait alderditan oso desberdinak izanik ere. unibertsitateak dira. Bai gure sarbide zuzeneko zentroen antolaketak eta baliabideak, bai zentro horietara joaten den ikasle-motak muga zorrotzak jartzen dizkiote gure ikuspegiari. Bereziki. sarbide zuzeneko zentroak martxan jartzea, beren erabilpena eta ebaluazioari buruzko gure azterketak unibertsitateko sarbide zuzeneko sistemetan lanbide-deskribapenekin bat etortzeko joera duten rolak ( 'laguntzailea'. 'Iiburuzaina '. 'teknikaria ·) bereizten ditu, Badakigu, noski, eskola batcko edo hezkuntzarekin zerikusirik ez duen inguru batean sarbide zuzeneko sistema ziur aski desberdina izango dela. Halere. rolak bete beharrekoak dira, mantentze-kontratu bidez teknikariaren kasuan, adibidez, edo liburuzainaren eta laguntzailearen rolak konbinatzen dituen pertsona bat edukiz. 

HABEren liburutegian