Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera

Argitaratua: osteguna, 24 iraila 2015, 8:45
Hector Rios

Azken urte hauetan, aipatzen da oso garrantzitsua dela ekintzara bideratutako ikuspegia lantzea, zertarako-eta garatzeko bai ikasleen autonomia, baita Life Long Learning kontzeptua edo bizitza osorako ikaskuntza ere. Ikasgelaren barruan eta kanpoan ikuspegi hori erabiliz lan egiten badugu eta ikuspegi hori web-tresnak baliatuz ezarriz gero, komunikazio-gaitasun digitala ahalbidetuko duten ikaskuntza-estrategiak sustatu eta ikasle autonomoen eta prosumirtutzaileen (kontsumitu + produzitu + elkarri eragin) kontzeptua garatu ahal izango dugu, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan. Artikulu honetan, Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa (ELE) proiektu digitalen bidez (gure kasuan, podcast-en bidez) ikasteko prozesuen aldeko arrazoiak eman nahi dira. 


Lankidetzak eta talde-lanak garrantzi handia dute prestakuntza-prozesuetan. Horregatik, web 3.0 tresnek ahalbidetu eta areagotu egiten dute talde bateko partaide izatearen sentsazioa, eta, horrenbestez, komunikatzeko gaitasuna aro digitalean. 


Ekintzara bideratutako ikuspegia ikasgelara eramateak eta planteamendu hori zeregin digital bidez osatzeak ikuspegi zehatzagoa eman diezaguke irakasleon eta ikasleon prestakuntza-prozesuetan esku hartzen duten gaitasunez, jarrerez, prozesuez, trebetasunez eta jakintzez.

Comments

  • 2012ko maiatzekoaIñaki Murua - or., 15 urt 2016, 12:22
    2. saria lortu du Héctorrek "CAGLIARIDENOCHE, una experiencia de prosumición en el ELE" lanagatik, IKTetan oinarritutako ELEko irakas-praktika onenei begirako "Premios Editorial Difusión - PROLINTER (Universidad Politécnica de Madrid)" lehiaketan. Zorionak!

Beste eduki interesgarriak

Villatoro Herrera

El podcast en la enseñanza de lenguas

Si tenemos que definir el podcast en pocas palabras, diremos que es un archivo de audio que se puede oír o descargar de la web y que cuenta con un sistema de suscripción para recibirlo en tu ordenador cada vez que se actualiza. Si YouTube es la televisión 2.0, el podcasting sería la radio, pero con un formato mucho más libre y accesible a todos los usuarios. El podcasting se ha convertido en una de las propuestas tecnológicas más fructíferas a la hora de producir contenido en formato de audio dentro de cualquier contexto comunicativo, por lo que se perfila también como una herramienta muy eficaz en los procesos de enseñanza y aprendizaje.
XXIV Encuentro práctico ELE BCN 15

XXIV Encuentro práctico de profesores de ELE BCN 2015

Bartzelonan abenduan burututako topaketari buruzko informazioa
Adell

PLE (Personal Learning Environment) edo NIA (Norberaren Ikas-Alorra)

Sarritan entzuten eta irakurtzen dugu azken boladan PLE (Personal Learning Environment), edo bere euskarazko itzulpena, NIA (norberaren ikas-alorra, alegia). Jordi Adell da kontzeptu horren inguruan ari den adituetako bat. Berak dioenez, Internetek, sareek, teknologiek... eskainitako aukerak baliatzeko eta ulertzeko modu bat dago PLE kontzeptuaren azpian, prozesu informaletarako osagarri edota garapen profesionalerako tresna izan daitekeena.

"Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan" artikulua, egilearen aurkezpen laburra

HIZPIDE aldizkariaren 86. zenbakian argitaratu zen Héctor Ríosek idatzitako "Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera" artikulua. Egilearen aurkezpena dago bideo labur honetan.
Premios Difusión-Prolinter

Difusion-Prolinter Sarien II. edizioa: IKTak eta gaztelaniaren irakaskuntza

Difusion-Prolinter Sarien II. edizioko sariak eman eta irabazleen lanak aurkeztu dira berriki Madrilen antolatu diren "VII Jornadas Didácticas para profesores de ELE" jardunaldien baitan. Hizpide 86an artikulua idatzi zuen Hector Ríos dugu sarituen artean, aldizkarian aurkeztutakoarekin lotura zuzena duen lan batekin.
Ikaslenia

358 udako ikastaroan egindako bloga

2016ko udan antolatu den prestakuntza-ikastaroetako batean, 358 zenbakia duen "Entornos y Redes Personales de Aprendizaje en la Enseñanza del Euskera a Adultos – Predicando con el ejemplo" ikastaroan, hain zuzen, blog bat sortu dute, bertan ekoitzitakoa aurkeztu eta plazaratzeko.