Parekoen behaketa irakasleen garapen profesionalean: Video Enhanced Observation (VEO) sistemarekin egindako esperientzia praktiko bat

Argitaratua: ostirala, 30 ekaina 2017, 1:15
Jaume Batlle

Parekoen behaketa gero erabiliagoa da ikastetxeetan irakasleen garapen profesionalerako praktika gisa. Gogoeta egitea barne hartzen duenez, irakasleek eskolan egin duten lanari eta izan duten jokabideari buruzko gogoeta egin dezakete behaketa modu honi esker, ikasgelan gertatu dena behatuz eta eztabaidatuz. Hala ere, sarritan, irakasle askok ez dute era horretako prestakuntza-ekintzetan parte hartu nahi izaten, behatuak izateak beldurra edo erreparoa ematen dielako. Parekoen behaketaren ezaugarriak analizatzea da artikulu honen xedea, irakurleak sakonago ezagutu ahal izan dezan zer esan nahi duen eta zer eskaintzen dion irakasleen garapen profesionalari. Halaber, parekoen behaketaren ezaugarriak jorratu ondoren, Video Enhanced Observation (VEO) aurkeztuko da. Ikasgelako saioak bideoan grabatzeko aplikazio mugikor bat da, klasean zehar gertatzen diren elementuak eta ezaugarri bereziak etiketatzeko aukera ematen duena, behaketa-prozesua eta, batez ere, behaketaren ondorengo eztabaida, errazagoa, arinagoa, malguagoa eta zehatzagoa izan dadin.

Show comments

Beste eduki interesgarriak

Begia

Behaketa eskolan

Datuak jasotzeko moduetako bat dugu behaketa. Eta erabilera ugari ditu, besteak beste, irakasleen garapen profesionalean. Sarrera interesgarria idatzi du Jaume Batllek eskolen behaketaren eta irakasleen prestakuntzaren inguruan.
Hormaetxe & Iruskieta

Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa

Lan honen helburua ikasmaila ezberdinetako ikasleek euren parekoen ahozko komuni-kazio-jarduna eta -estrategiak nola ebaluatzen dituzten aztertzea da. Horretarako, bi tresna ezberdin erabili ditugu: bata, bideo-etiketa bidezko behaketa (Video Enhancing Observation, VEO tresnarekin) eta, bestea, errubrika digitala. Aztertu ditugun ikasle-taldeak bi hauek dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle-taldea eta unibertsi-tateko ikasle-taldea. Ondoren, bi tresnen erabilerarekin lortu diren emaitzen inguruko hausnarketa egin da, horretarako ikasleei inkesta bidez galdetuta. Bukatzeko, ikasleen esperientzia oinarri hartuta, horien parte-hartzea deskribatu da eta, komunikazioko ar-loari erreparatuz gero, arreta handiena non jarri duten aipatu: errubrika bidez egindako ebaluazioan ala bideoan oinarritutakoan. Emaitzen arabera bai unibertsitateko ikasleek bai DBHko ikasleek uste dute egokiagoa dela bideo-etiketa bidezko behaketa, ahozko jarduna hobetzeko eta horri buruzko atzeraelikadura emateko.