Multimedia Learning-a eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza (II): sakontzea

Argitaratua: ostirala, 2017(e)ko abenduaren 29(e)an, 10:20(e)an
García & Rigo

Artikulu honetan, aurrekoan, “Multimedia Learning-a eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza (I): teoria”, eskainitako ikuspegi teorikoa zabalduko dugu, bigarren hizkuntzen irakaskuntzari buruzko zehaztapenen bitartez. Gainera, gaur egungo egoeraren alderdi batzuk aipatuko ditugu, baita unibertsitate-ikasle batzuekin egindako azterlan interesgarri bat ere –multimedia-materialak erabili ziren, bigarren hizkuntzako gramatika-gaitasuna lantzeko–. Azkenik, NIA edo PLEen bitartez egin daitezkeen etorkizuneko ikerketa-ildoak proposatuko ditugu.

Beste eduki interesgarriak

García, Rigo eta Jiménez

Multimedia Learning-a eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza (I): teoria.

Multimedia Learning edo Multimedia-Ikaskuntzaren teoria aurkeztuko da artikulu honetan. Hauxe da teoria horrek oinarrian defendatzen duena: multimedia-bitartekoen bidez irakaskuntza tradizionalarekin baino gehiago eta hobeto ikasten dela. Teoria konplexua da, eta luze jotzen du haren azalpenak; horregatik, aurkezpena bi artikulutan banatzea pentsatu dugu. Lehenengoan, teoria ulertzeko sarrera bat egingo da; bigarrenean, berriz, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan aplikatzeko ematen dituen aukera pedagogikoak eta ikerketa-arlo posibleak landuko dira.