Multimedia Learning-a eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza (I): teoria.

Argitaratua: asteazkena, 2017(e)ko maiatzaren 10(a)n, 13:05(e)tan
García, Rigo eta Jiménez

Multimedia Learning edo Multimedia-Ikaskuntzaren teoria aurkeztuko da artikulu honetan. Hauxe da teoria horrek oinarrian defendatzen duena: multimedia-bitartekoen bidez irakaskuntza tradizionalarekin baino gehiago eta hobeto ikasten dela. Teoria konplexua da, eta luze jotzen du haren azalpenak; horregatik, aurkezpena bi artikulutan banatzea pentsatu dugu. Lehenengoan, teoria ulertzeko sarrera bat egingo da; bigarrenean, berriz, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan aplikatzeko ematen dituen aukera pedagogikoak eta ikerketa-arlo posibleak landuko dira.

Erakutsi iruzkinak
  • Hasier Agirre Aranburu-ren irudiaHasier Agirre Aranburu - or., 2017(e)ko mairen 12(a)n, 11:34(e)tan
    Hona, HEOCa oinarri hartuta, atera litezkeen zenbait ondorio:

    1. Multimedia-bitartekoak ere testutzat hartzen ditu HEOCak. Ikus-entzuneko testuak lirateke, ezta? Ekintza komunikatiboetan ere egiten zaie tartea testuoi, baina neurrian.
    2. Trebetasun hartzaileetan trebatzen dira ikasleak, nagusiki. Curriculumak, ostera, erabileraren aldeko apustu garbia egiten du. Hortaz, ez da komeni, agian, bitarteko hori gehiegi erabiltzea. Gehiago iruditzen zait ikasprozesuaren osagarri, berorren abiaburu eta jomuga baino.
    3. Ezagutza-kargarena oso interesgarria. Horren harira, esango nuke HEOCak egin duela ikus-entzuneko testu horiek mailakatzeko ahalegina; alegia, zein mailatan zein ikus-entzuneko testu-genero ulertu beharko litzatekeen, gutxi gorabehera: A1ekoak telebistako iragarki eta mezu sinpleak; A2koak hedabideetako mezu nagusiak (kirol-kontuak, eguraldiaren iragarpena…); B1eko ikasleak filmen eta telesailen hari nagusia ulertuko du, eta mintzamenean haren gaineko iritzia eman lezake lagunartean. Ipuinak eta bertsoak.. B2koak tokiko hizkeran telebistan entzundako zuzeneko elkarrizketak (albisteak, kronikak), eta abar, eta abar.
    4. Bertsolaritza multimedia-arma gisa: Nire uste apalean, “Hitzetik Hortzera” bezalako programak izugarri interesgarriak dira euskalduntzeko, B1etik aurrera. Bertsolariek rolak jokatzen dituzte; fikziozkoak badira ere, ekintza komunikatibo sinesgarri eta errealak gauzatzen dituzte bertsoaldietan, eta hori da, hain zuzen ere, guk ikasleei eskatzen dieguna.
    Gai orokor eta arruntak, baita sakonagoak ere, jorratzen dira; kultur erreferentziak eta estrategiak (errimatu beharrak eta edukia neurrira ekarri beharrak harrarazten dituen estrategiak; komunikazio-estrategia peto-petoak, azken batean…) oso ohikoak dira, eta ikaslea euskal munduan eta diskurtsoan murgiltzen du. Baina bertsoaldiak aukeratzen jakin behar! Egañak amona-paperean eta Peñak mozkor-paperean botatakoak, solaskideen harremana gertukoa eta gaia bera ere arrunta izanik, B1erako modukoak dira, inondik ere. Maialen Lujanbiok “Altzoa” hitza gai hartuta botatako bederatzi puntukoa, ordea, ez luke ulertuko maila horretako ikasleak. Testu-generoa berbera da (bertsoa), baina gaiak, interakziorik ezak, bakarkako bertsoen diskurtso jasoagoak… askoz zailago egiten dute bigarrena.
    5. Ikaslearen bakarlanerako edo erabilera askerako orduak: Aztertu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da, beharbada, multimendia-bitarteko horiek irakaslearen gidaritzarik eskatzen ote duten. Ez al dira egokiagoak, trebetasun hartzaileak lantzen diren aldetik, ikaslearen erabilera askerako? Euskal produktuak kontsumitzeko ohitura hori sustatuz gero, ikasleak berak joko luke beroien bila.
    6. Bukatzeko, nola ez, txistetxoa: Nahiko genuke hizkuntzen irakaskuntzan irudi batek mila hitz balioko balitu!!