Materialak lexikoaren ikuspegitik sortzearen inplikazioak

Argitaratua: asteazkena, 8 apirila 2020, 1:33
Sergio Troitiño

Ikuspegi lexikotik material didaktikoak sortzeak dituen ondorioez ari da egilea artikulu honetan. Hala, lexikoaren garrantzia justifikatzen du, eta adierazten du esanahi semantikoa komunikazioaren oinarria dela, hizkuntzek izaera lexikoa dutela eta modu lexikoan prozesatzen direla eta lexikoa gramatikara iristeko bide garrantzitsua dela; behar bezala arrazoitzen du hori guztia, adibideak emanez gainera. Horren ondoren, eskolara eramateko asmoz programatu beharreko lexikoa kontzienteki eta adimenez hautatzeko prozesuan laguntzen digu. Galderak eta erantzunak baliatzen ditu azalpenerako; horrez gain, zenbait kontzeptu ere hartzen ditu kontuan, hala nola erabilgarritasuna, adierazgarritasuna, errentagarritasuna edota zailtasuna. Bibliografia oparoaren aurretik, infografia interesgarri bat eskaintzen da bukaera gisa: hamar ideia eskolan lexikoari probetxurik onena ateratzeko.

Jatorrizko argitalpena

Troitiño, S. (2017). Implicaciones de crear materiales desde una perspectiva léxica. In F. Herrera (ed.), Enseñar léxico en el aula de español. El poder de las palabras, (143-161 or.). Difusión.

Egilearen zein argitaletxearen baimenez egokitua, itzulia eta argitaratua.