Lineako partaidetza-foroak

Argitaratua: ostirala, 2017(e)ko abenduaren 29(e)an, 11:45(e)an
cassany.jpg

Interneten usuenetakoa, interaktiboenetakoa eta errazenetakoa den genero bat aztertzen da artikulu honetan; foroa, hain zuzen ere. Artikuluaren oinarrian ikaskuntza-ingurune birtualak suma daitezkeen arren, adierazitakoak hizkuntzaren irakaskuntza-ikaskuntzaren bestelako egoeretara ere hedatu ahal dira, hizkuntza hori H1a zein H2a izan. Hizkuntzen ikasgelarako foro-motak proposatzen dira: (orokorrak eta partikularrak, irekiak eta itxiak) eta berorien nolakotasuna zein erabilera adierazten. Bukatzeko, foroen abantailak eta arazoak aurkeztuko dira.