Iritzi bat eta lokailuaren eta hainbat tartekiren arteko puntuazioaz

Argitaratua: asteartea, 2 iraila 2014, 12:20
Euskararen kutxa

Puntuazioa izango da, ziurrenik, idaztean, euskaldunok gehien deskuidatzen dugun alderdia. Susmoa dut, gainera, euskaraz ez ezik, gaztelaniaz ere ez diogula behar beste erreparatzen hain garrantzizkoa den zeregin honi, puntuazioari. Eta zirkunstantzia horrexek, hain zuzen, bultzatu nau lerro hauek idaztera.