Irakaskuntz teknikak frantsesa bigarren hizkuntza gisa irakasteari egokituak

Argitaratua: ostirala, 15 maiatza 1987, 8:20
Itzulpen Saila 13

Duela hogei bat urte ohiko metodoak arbuiatu zirenez geroztik aho-belarrizko eta ikus-entzunezko metodoak azaldu ziren bigarren hizkuntzaren irakaskuntzako panazea bezala. Hastapen metodologikoak ondo erabiltzean eta egunetik egunera hobeago den ikus-entzunezko materialaz baliatzean (disko. filma geldi eta animatuak, kasetea , hizkuntz laborategi. etab.) ezarri da itxaropena oso-osorik . Gaur egun medio hauek erabili dituzten irakasleak lortutako emaitzak ikusirik eta ikasle-irakasleentzat edukia (elementuen aukera ), aurrerabideak (elementuen ordena) eta jokabide didaktikoak (irakaskuntzaren eraketa eta ariketen moldeak) aurrez antolatzen dituzten «antolamendu metodologikoaren emankortasun murritzaren aurrean, gero eta zalantza handiagoak ditugu» dio Debyscr-ck bere Nouvelles orientations dans l'enseignement du français, langue étrangére liburuan.

Metodo aho-belarrizko eta ikus-entzunezkoak ez ditugu erabat arbuiatzen, baina garbi ikusten dugu metodoen aldaketek ekintza pedagogikoa bera eta irakasle-ikasle harremanak ez dituztela hobeagotu. Baita ere, metodologiaren juxtukeriari loturik egon direnak ikaslearengan edo ikastaldearen dinamikan ikaslearen sormen eta posible den autonomian oinarritutako pedagogiaren kezketatik urrun egon direla. Horrelakoak ikusita ere, bigarren hizkuntzaren didaktikariek ez dute hori guztia alde batera utzi behar , baizik eta zientzia psikologikoak bakoitzari,. nahiz bakar bezala,  nahiz taldekide bezala zor zaion garrantzia itzultzeko egin dituzten aurrerapenak aztertu. Elementu hauei ematen zaien garrantziak badu zerikusirik bai irakaskuntzarekin eta baita irakasle eta ikaslearen artean sortzen diren harremanekin ere. Nola hobeago dezakegu bai ekintza pedagogikoa eta baila ere ikasle-irakasleen arteko harremana? Galdera hauei erantzuten saiatuko gara, teknika pedagogiko eta psikopedagogiko batzuk aztertuz.

HABEren liburutegian

Comments