Ikaslea hizkuntzaren erabiltzaile gisa: ikasgelako praktikak hizkuntzen irakaskuntzan

Argitaratua: ostirala, 10 ekaina 2011, 1:05
Bestelako lankidetzak

Aspaldian da aldarrikatua gizakiaren izaera sozialak ikasteko prozesu orotan duen eragina. Gizakiok gaur egun dakiguna, munduaz dugun ikuskera, giza harremanei zor zaie hein handi batean. Jaio eta hil arteko ibilbidea ahaide, adiskide eta lagunen konpainian egiten da nagusiki. H1 ere horrela ikasi genuen gurasoen laguntzaz. Gure izaera sozialari esker izan dezakegu inoiz bizi izan ez ditugun esperientzien berri. Eta guk ere jakinaraz diezaiokegu lagun hurkoari berak inoiz bizi izan ez duenaren edo oraindik ez dakienaren berri. Izaera sozial hori, norberaren iritziak, ezagutzak, pentsamendua… besteri jakinarazteko ahalmen hori da, ezbairik gabe, giza zibilizazioen aurrerapenaren euskarririk behinena. Komunikazio-prozesu horretan funtsezko tresna da hizkuntza.  Artikuluaren egileak bi alderdiei begiratzen die: hizkuntzari bere soilean, eta, gizakion arteko harreman sozialei, elkarreraginari, alegia. Bi ardatz horiek H2 ikastearekin duten loturaz gogoeta xehea egiten du. Merezi duen artikulua da, enurarik gabe.

Beste eduki interesgarriak

Ernesto Martín Peris

Zer esan nahi dugu eskolan hizkuntza erabiltzea esaten dugunean?

“¿A qué nos referimos cuando hablamos de ‘usar la lengua para aprenderla’?” hitzaldia eman zuen 2010ean Ernesto Martín Perisek. Horretan oinarritua, Bellaterra Journal of Teaching & Learning Language & Literature aldizkarian argitaratu zuten artikulu bat urte berean. 2011n, berriz, HIZPIDE aldizkarian ere plazaratu zen bertsio bat "Ikasleak hizkuntzaren erabiltzaile gisa: ikasgelako praktikak hizkuntzen irakaskuntzan" izenburuaz.