Ikaskuntzaz ohartzea atzerriko hizkuntzen eskolan (II): garapenerako orientabideak

Argitaratua: osteguna, 2018(e)ko otsailaren 22(e)an, 12:16(e)an
Lola Torres

Artikulu honek bi zati ditu. e-HIZPIDEren 91. zenbakian argitaratu zen lehenengo zatia. Teoria erakusten da bertan, honako hau azaltzeko: hausnarketak, kontzientziak eta metakognizioak zer nolako garrantzia duten atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan. Sakonago aztertzen da, ondoren, hiru alderdi horiek eskolan nola ezartzen diren, eta estrategien irakaskuntzak zein irakaslearen rolak nolako garrantzia duten. Bigarren zati honetan, berriz, proposamen praktiko batzuk eskaintzen dira eskolan ikaskuntzarekiko kontzientzia lantzeko. Ondorengoak baliatuko dituzte proposamenok: hausnarketa, norberaren ikas-alorrak eta hizkuntza bat ikasteak duen esanahiari buruzko eztabaida eta komunikazioa bultzatzen dutenak ikus-entzunezko materialak.


Beste eduki interesgarriak

Lola Torres

Ikaskuntzaz ohartzea atzerriko hizkuntzen eskolan (I)

Artikulu honek bi zati ditu. Aurreneko zatian ibilbide teoriko bat egiten da, hausnarketak, ohartzeak eta metakognizioak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan daukaten zeresanaren inguruan eta, horrez gain, sakonago aztertzen da ezaugarri horiek eskolan nola sartzen diren eta nolako garrantzia duten estrategia horiek irakasteak eta irakaslearen rolak. Bigarren zatia e-HIZPIDE aldizkariaren hurrengo zenbakian argitaratuko da eta, bertan, ikaskuntzaz nola ohartu lantzeko hainbat proposamen praktiko egiten dira. Hain zuzen ere, honela landuko da ohartze hori: eskolan hausnarketa eginez, norberaren ikas-alorrak erabiliz eta komunikazioa zein hizkuntza bat ikasteak duen esanahiari buruzko eztabaida bultzatzen duten ikus-entzunezko materialak baliatuz.