Hizpide 36

Argitaratua: osteguna, 15 abuztua 1996, 10:15
Gela irekia

Esapide esklamatiboen ildotik jatortasunerantz

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abuztua 1996
  • Bisitak: 111
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hainbatetan eta hainbatetan ekin izan diogu hizkeraren jatortasunaren kontuari, euskaldunberrien kasuen bereziki. Euskaldunberrien jarduna plastiko hutsa dela, artifiziala, erdal moldeak hitzez hitz euskaratuak, eta antzerakoak sarri askotan erabili izan ditugu. Baina ez dugu sekula azterketa sakonik egin honetaz, eta ez litzateke erraza nondik nora jo, konponbideak jartzea eta abarrekoak zehaztea. Eta, ez da hori artikulu honen helburua, nire ustez jatortasunarekin zerikusi handia duen atal baten gaineko hausnarketa baino, harridurazko esaldien erabilerarena hain zuzen ere.

Egilearen eskutik

Esaizu

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abuztua 1996
  • Bisitak: 122
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Testuliburu hauek, Hezkuntz Erreformaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako euskara arloko testuliburuak dira, 14-16 urte bitarteko gaztetxoentzat, alegia. "Esaizu"ren berezko hartzaileak ama-hizkuntza euskara izan ez duten neska-mutilak dira. Halere, egileen ustetan, material honek ia bere osotasunean ongi erantzungo lieke euskara ama-hizkuntza duten gazteen beharrei ere.

Euskararen kutxa

Euskal joskeraren mito kaltegarriak (II) Euskararen hitz-ordena librea

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abuztua 1996
  • Bisitak: 135
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hemen duzu, irakurle, aurreko alean azaldutakoaren segidan euskaraz idazteko darabilzkigun arauak eta moldeak aztertu eta modu arin, ulergarri eta aberats batean idazteko proposamenen jarraipena.

1. elementu laburrak + 2. aditza + 3. esaldiko elementu luzeenak

ikerketak

Elebitasun aktiboa garatzeko baldintzak edo zergatik egiten zait hain zaila euskaraz hitz egitea?

  • Didakteka
  • Sortua: 17 abuztua 1996
  • Bisitak: 131
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan aurkezten dugun ikerketa enpirikoan, gure artean, euskaldunberrien artean, dauden elebitasun-motak aztertzen dira, eta, aldi berean, horietako bakoitzaren ezaugarriak bilatzen saiatuko gara (elebitasun pasiboa, aktiboa eta neutroa). Ikerketa hau 1991-1992 ikasturtean egin zen Euskal Herriko Elkarte Autonomoko 11 euskaltegitako 269 ikaslerekin.

Solasean

Alan King-ekin elkarrizketan

  • Didakteka
  • Sortua: 17 abuztua 1996
  • Bisitak: 123
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

"A communicative grammar of the basque verb (select aspects)". Hauxe dugu Alan King-ek paratu duen tesi doktoralaren titulua. Londresko unibertsitatean aurkeztu zuen eta berarekin hitz egin dugu Lan mardul honen berri eman diezagun.

Bestelako lankidetzak

Berezko taldeak: harremanak euskaldunduz norberaren burua euskaldundu

  • Didakteka
  • Sortua: 17 abuztua 1996
  • Bisitak: 127
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

"Berezko taldeak euskalduntzeko ikasestrategia: Gazte talde baten kasuan", hauxe dugu artikulugileak burutu duen tesiaren izenburua. Bertan suma daitekeenez, lan teoriko-praktiko baten aurrean gaude. Lagunarte batekin izandako esperientzia luzea (bi urtekoa) aztertzen da eta haren sustraian eta jatorrian zeuden hausnarketa eta uste teorikoak biltzen dira tesian eta horietxek jorratzen ditu, labur, egileak eskuartean duzun artikuluan.

Oroimenari buruzko ikerketa batzuek erakusten dutena

  • Didakteka
  • Sortua: 17 abuztua 1996
  • Bisitak: 105
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Giza oroimenari egindako ikerketek bistaratu dute ikasteko gaitasunean eragina dutela: suspertasun-mailak, ikasaioan informazioa ezarrita dagoen lekuak, ikasgaia zenbat alditan eta nolako tarteekin lantzen den eta ikasgaiko atalen elkarren antzak. Puntu hauek banan-banan ukituko dira artikuluan, hizkuntzen irakaskuntzan dituzten ondorioak aztertuz.

lngurua eta gizartea elkarreraginean: hizkuntzen ikaskuntzan duten eragina

  • Didakteka
  • Sortua: 17 abuztua 1996
  • Bisitak: 111
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honek adierazten du ikasgela, bertako ingurua eta gizartea mugatuak izanik ere, elkarreraginerako gune izan daitekeela eta baduela gure egunotako didaktikan hain desiratua den komunikamena indartzeko kemena. Horretarako proposatzen du: partaideen jarduera beste era batekoa izan dadila eta hala berean gaien aukera eta atazen lanketa ere, eta, hori lortzeko lehen pauso gisa, ikasprozesuari buruzko gogoeta sakonagoaren beharra begien bistaratzen du.

Hiztegia ikasi bideoaren bitartez

  • Didakteka
  • Sortua: 17 abuztua 1996
  • Bisitak: 114
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honen xedea da berez bigarren hizkuntzaren (H2) irakaskuntzarako asmatu ez diren bideoez baliatuz hiztegia irakasteko ariketa batzuk nola prestatu azaltzea. Jakina, gure asmoa ez da irakasleek gure bideoak eta ariketak erabil ditzaten; aitzitik, bideo-aurkezpen sortzaileak garatzera sustatzea eta, era zabalago batean, irakasleak maila guztietan horrela irakastera bultzetzea.

lkasgelan sortzen diren elkarreragin-motak eta hizkuntz garapena

  • Didakteka
  • Sortua: 17 abuztua 1996
  • Bisitak: 115
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Bigarren hizkuntzak ikasteko gelatan burutzen diren hainbat jardun-mota, hauek sortutako elkarreragina eta horien bitartez lortutako hizkuntza-ikaskuntza analizatzen ditugu artikulu honetan

Edukitan oinarritutako hizkuntz irakaskuntza

  • Didakteka
  • Sortua: 17 abuztua 1996
  • Bisitak: 126
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntza hobeto menderatzen da, bai gizartean bai eremu akademikoetan, testuinguru esanguratsu eta baliagarritan erabiltzeko denean. Horra hor edukitan oinarritutako hizkuntz irakaskuntzaren lehenengo printzipioa. Horri jarraituz gero, hizkuntza ez ezik bestelako ezagutzak ere eskuratzeko parada izango luke ikasleak. Eta horrek ikaslearen motibazioari era probetxugarrian eragingo lioke. Hemen eskaintzen dizkizuegu, bada, irakaskuntzan edukia eta hizkuntza uztartu nahi dituen ideiaren inguruko hainbat argibide Karin Bradberry-ren eskutik.

Arreta hizkuntzen ikaskuntzan eta ohiko ikasaioan

  • Didakteka
  • Sortua: 17 abuztua 1996
  • Bisitak: 105
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Eskola ematea ez da bestek idatzitako ikasmetodo edota programazioari itsu-itsuan jarraitzea. Hizkuntz irakasleak ikastaldiz ikastaldi talde eta ikasle ezberdinak izan ohi ditu. Eta, ikasteko erak ere halaxe izaten dira. Horrela, bada, gorabehera horiek oso kontuan hartuz antolatu eta bideratu beharko du hizkuntz irakasleak bere lana. Artikulu honek hainbat modu iradokitzen ditu ikasle bakoitzak egokiena dukeen jardunbideaz irakasleek beren artean gogoetak egin eta irtenbideak elkarrekin bila ditzaten.

Beste iturrietatik

Tarteko hizkera

  • Didakteka
  • Sortua: 17 abuztua 1996
  • Bisitak: 89
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikuluak frogatzen du bigarren hizkuntzaren ikasprozesuko faktoreak hiru hizkuntz ekoizpen-sistema elkarrekin konparatuta aurkitzen ditugula: 1) ikaslearen jaiotizkuntza; 2) bigarren hizkuntzan duen gaitasuna, tarteko hizkera; eta 3) xede-hizkuntzaren sistema. Azkenean, ikasleak tarteko hizkeran duen eta xede-hizkuntzan lortu nahi duen gaitasunaren arteko aldeen eragile diren prozesuak ere deskribatzen ditu.