Hizpide 78

Argitaratua: osteguna, 2011(e)ko abenduaren 22(e)an, 10:35(e)an
Hizpide 78

Hizpide 78 zenbakiaren aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2011(e)ko abenduak 22
  • Bisitak: 194
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 78 zenbakiaren aurkezpena

gaimonografikoa

Gainbegirada bat HABEren egiaztatze-probei: prozedurak eta emaitzak

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2011(e)ko azaroak 5
  • Bisitak: 233
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan begirada egingo diogu HABEren mailak egiaztatzeko prozedurari. Zortzi urte iragan dira 2003ko abuztuaren 3ko Kultura sailburuaren Agindua Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako euskararen ezagutza-maila egiaztatzeko sistema zehazten duena indarrean jarri zenetik. Hari ugariko mataza da, ezbairik gabe, ebaluazioa. Hemen alderdirik behinenak gainbegiratzen ahaleginduko gara gaiaren nondik norako nagusiak, bederen, aztertuz.

bestelako lankidetzak

Europako Markoaren bidez HABEren mailetan sakontzeko modulua

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2011(e)ko azaroak 4
  • Bisitak: 241
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Helduen euskalduntze-alfabetatzeaz arduratzen diren profesionalek argi izan dute beti prozesu baten baitan burutzen dela beren jarduna, eta prozesu hori zehaztu beharra dagoela, hizkuntza bat ikas/irakasteko ibilbideak abiapuntu eta jomuga argiak izan ditzan. Hala, HABEk hasiera-hasieratik hainbat urrats eman ditu euskararen ikas/irakaskuntza prozesua zehaztu eta biderat zeko, eta lan horren emaitza da 1999an argitaratu zuen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK). Alabaina, gaur egun prozesu hori bideratu eta hizkuntz gaitasunaren mailak zehazteko oinarri bakarra ez da HEOK; izan ere, ezin dugu alde batera ut zi Europako Kontseiluak 2001ean argitara eman zuen Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa. Horra hor bi osagai euskararen ikas-irakaskuntza prozesua zedarritzeko. Baina sukaldeko errezetetan bezala, osagai horiek ongi lotu behar dira, plater goxoa prestatzeko. Guk asmo horrekin prestatu dugu Europako Markoaren bidez HABEren mailetan sakontzeko modulua.

Bestelako lankidetzak

Helduak euskalduntzeko mintzamen-ariketak

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2011(e)ko azaroak 5
  • Bisitak: 353
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Artikulu honetan mintzamen-ariketa komunikatiboak eskaintzen dira. Helduekin lan egiteko dira. Gaiak aldatuta ariketa mota hauek ikasle gazteagoentzatere balio lezakete. Ariketa ereduak dira, irakasleak bere beharretara egokitu ditzakeenak. Adibidez, hurrenkeratze- edo zerrendatze-jardueretan umearen mundutik hurbil dauden itemak hurrenkeratu daitezke: janariak, irudi bizietako pertsonaiak, kirolariak, jolasak, kantak…, asmakizun zientifi koak hurrenkeratu ordez. Hurrenkeratzeko irizpideak aldatzeko aukera ere badago.

Gaia ere alda liteke ikasteko arloaren arabera, dela historiako, ingurumeneko, musika eta abarreko edukiak erabilita murgiltze-eredu batean (CLIL). Itemak hurrenkeratzeko jarduerak daude; rol-jokoak egiteko jarduerak daude; produktuak ekoizteko jarduerak daude: eztabaidak, plangintzak…

Asmoa goi-mailetarako ariketa-bildumatxo bat egitea da. Ariketa-tipoak izango dira, gero, irakasleak, moldatuko dituenak bere mailen arabera.