Hizpide 61

Argitaratua: astelehena, 17 apirila 2006, 8:50
Hizpide 61

Hizpide 61 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 17 apirila 2006
  • Bisitak: 187
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 61 alearen azalpena

hizpide 61

Corpus linguistikoen eta konkordantzien erabilera didaktikoa hizkuntzen irakaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 12 maiatza 2006
  • Bisitak: 157
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntzen ikasgelan benetako materialak erabiltzea onuragarria dela egiaztatuta dago. Azken hogei urteotan informaziorako eta komunikaziorako teknologia berrien garapenari esker, biderkatu egin da material errealak irakaskuntzan erabiltzeko aukera. Ordenagailuak datu-kopuru handia gordetzen du, eta hainbat programa informatikok informazioa ateratzen dute datu horietatik. Internet ere etengabe ari da hedatzen gure gizartean.

Oraintsu corpus linguistikoak sortu eta informatizatu egin dira. Corpus hauek bizitzan, ohiko jardunetan, erabiltzen diren ahozko zein idatzizko testuek osatzen dituzte. Hauek dira, besteak beste, datu-iturriak: aldizkariak, saiakera-liburuak, eleberriak, zientzia eta beste arloetako ekoizpenak (ahoz zein idatzizkoak). Corpus informatizatu hauek –programa informatikoek (concordancers) lagunduta– testuak aztertzeko hainbat bide zabaltzen dituzte: gramatika lantzeko, hitzen adiera testuinguruan ulertzeko…

Artikulu honetan hizkuntzen irakaskuntzan corpus linguistikoak nola erabil daitezkeen azaltzen saiatuko gara.

hizpide 61

Hiztegia ebaluatzeko tresna eta teknikak

  • Didakteka
  • Sortua: 12 maiatza 2006
  • Bisitak: 191
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntza-irakasleak badaki hizkuntzari buruzko komunikazio-gaitasuna garatuko bada, lexikoa edo hiztegia garrantzizkoa dela. Eta horregatik irakasleak galdetzen dio bere buruari ze baliabide dauden ikasleak hiztegi hori nola barneratzen duen eta nola erabiltzen duen ebaluatzeko. Ikuspegi horretatik begiratuta dago egina artikulu hau.

Hasteko, hona galdera batzuk: zer da ebaluatzea? Zer da hiztegia? Ze ulertzen da hiztegia ebaluatzeko teknikaz eta tresnez jardutea? Hiztegia ebaluatzeko zein tresna eta teknika ditugu? Galdera hauek erantzute aldera, artikulu honekin zerikusia duten terminoak definitzen hasiko gara. Ondoren hiztegia ebaluatzeko erabiltzen diren hainbat teknika eta tresna ikusiko ditugu, hots, joera nagusiez arituko naiz, ez dut teknika eta tresna horiek sakonetik azaltzeko asmorik. Nire azalpena deskriptiboa izango da. Hurrengo artikulu batean baloratuko dugu testak egiteko zein irizpide nagusi hartzen diren aintzat.

hizpide 61

Puntuazioa lantzen

  • Didakteka
  • Sortua: 12 maiatza 2006
  • Bisitak: 170
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Aurtengo ikasturtean, 2005-2006an, hasi ziren bost euskaltegi ematen, lehenengo aldiz, euskalduntzearen laugarren mailako ikastaroak. Eta 2006-2007an hasiko dira beste batzuk. Aukera egokia da HEOKaren (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren) planteamenduan sakontzeko eta, bide batez, lehen hiru mailetan landutako hainbat gai gehiago jorratzeko. Besteak beste, puntuazioarena.

Planteamendu komunikatiboa barneratzen den neurrian, bestelako dimentsioa hartzen du hizkuntzaren ohiko hainbat gaik. Baita puntuazioarenak ere. Normalean, gramatikaren baitan ikasi eta landu ohi da, eta ortografiaren alorrean. Baina ikuspegi komunikatibotik aritzean, gaitasun testualaren eta gaitasun estrategikoaren eremuetan ere sartzen da.

Lan hau, nahiz eta helduen euskalduntzearen laugarren mailako ikasleei begira prestatu, baliagarria izan daiteke beste mailakoentzat ere.

hizpide 61

Ikasteko entzutea ala entzuten ikastea?*

  • Didakteka
  • Sortua: 12 maiatza 2006
  • Bisitak: 160
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Entzumena da, ziur aski, lau hizkuntza trebetasunen artean esplizitutasun gutxien duena eta, hori dela-eta, lortzeko trebetasunik zailena. Artikulu hau laburpen batekin hasiko da, entzumenean inplikatutako prozesu kognitiboen ikuspegi orokorra eta horiek H2ren entzumena lantzeko dituzten inplikazioak azalduz. Ondoren, H2ko entzuleei hizkuntz input-a prozesatzen laguntzeko hainbat teknikari buruzko ikerketak (1998-2003) aztertuko ditugu, entzumenaren irakaskuntzaz, batez ere ikasleei nola entzun irakats diezaieketen teknikez, informazioa eman dezaketen datuez ohartaraziz.

Entzumena lantzeko, bi planteamendu aurkeztuko dira: entzumenaz ohartzeko ahalmen metakognitiboa pizteko planteamendua (goitik beherako prozesuak bultzatzen dituena), eta segmentazio lexikala eta hitzak ulertzeko trebetasunak garatzeko planteamendua (behetik gorako prozesuak bultzatzen dituena).

H2 entzuten irakasteko eredu bateratua proposatzen da. Azkenik, hainbat entzumen-motari buruzko ikerketak eta entzumenaren dimentsio soziolinguistikoa aztertuko dira (ad., entzumen akademikoa, norabide biko entzumena). Artikulua etorkizunerako ikerketetarako gomendio batzuekin bukatuko da. Oinarrizko premisa hauxe da: entzumenak hizkuntz ikaskuntzan duen funtsezko rola kontuan hartuta, ikasleek “entzuten ikasi” behar dute, “ikasteko entzun” ahal izan dezaten.