Hizpide 46

Argitaratua: ostirala, 2000(e)ko abuztuaren 18(e)an, 08:50(e)an
Hizpide 46 alearen azalpena

Hizpide 46 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2000(e)ko abuztuak 18
  • Bisitak: 155
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 46 alearen azalpena

Bestelako lankidetzak

Zertan ikasi behar da irakurle trebea izateko?

  • Didakteka
  • Sortua: 2000(e)ko abuztuak 16
  • Bisitak: 160
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan estrategiek irakurketa-prozesuetan duten zeregina aztertuko dugu. Gaitasun testualaren garapenerako marko metodologiko bat eskaini nahi dugu, bertan gaitasun estrategikoak izan beharko lukeen lekua aztertuz. Dena dela, estrategiez gain, ulerkuntzan eragina duten aldagaiak azaltzen saiatuko gara, gainetik baino ez bada ere.

Bestelako lankidetzak

Autonomia eta ikas-estrategiak aurrez aurre

  • Didakteka
  • Sortua: 2000(e)ko abuztuak 17
  • Bisitak: 131
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Autonomia esaten dugunean, neurri handi batean, ikas-estrategiak esaten ari garela ikustaraztea eta bata zein bestea klasera nola eraman daitezkeen erakustea da artikuluaren helburua. Hasteko, bi kontzeptuen zenbait topiko eta sinplifikazio aztertuko ditugu. Ondoren, autonomia eta ikas-estrategien definizioak erkatzeko saioa egingo dugu, autonomiaren definizioaren atal bakoitzean zein ikas-estrategia sar daitekeen azaltze aldera. Bukatzeko, autonomia lantzeko bide ezberdinak eta horiek jorratzeko adibide errazak emango ditugu.

Euskararen kutxa

Kontakizuna: hiru osagai eta zenbait adizki

  • Didakteka
  • Sortua: 2000(e)ko abuztuak 17
  • Bisitak: 148
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan, kontakizuna dugu gai orokor: kontakizuna iraganean. Eta kontakizunaren baitan, honen hiru osagai landuko ditugu; eta, zehatzago esanda, nola jokatzen duten adizkiek osagai horien eraketan.

Beste iturrietatik

Atazatan oinarritutako hizkuntz irakaskuntza humanista eta ESOL ikaslea: ikaslea egiazkiago ardatz hartuko duen metodoaren bila

  • Didakteka
  • Sortua: 2000(e)ko abuztuak 17
  • Bisitak: 107
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ezaguna da euskalduntze-alfabetatzearen alorrean atazatan oinarritutako hizkuntz irakaskuntza. Eta asko eta askotarikoak dira, Hugo Vanegas artikulugilearen ustez, irakaskuntza-mota horren abantailak. Hala ere, ez zaio iruditzen metodo behavioural, kognitibo eta humanistetatik garatutako planteamenduak bazter utzi beharko liratekeenik. Badago, bestalde, atazen bidezko irakaskuntzarekin batera oso aintzat hartzeko alderdia: ikasleak ikas-estrategietan trebatzea autonomoagoak izan daitezen.

Beste iturrietatik

Ikuspegi lexikala: maparik gabeko ibilaldia?*

  • Didakteka
  • Sortua: 2000(e)ko abuztuak 17
  • Bisitak: 112
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Scott Thornbury irakasle eta trebatzaile da Bartzelonako International House-n. Ben Warren sarietarako hautagaien artean 1998an egon zen “About Language” (CUP) liburuaren egilea da. Artikulu honetan, Ikuspegi Lexikalaren testuinguru historikoa azaltzeaz gain, oinarri teoriko eta ondorio pedagogikoak kontuan hartuta, ikuspegi horren balorazioa egingo digu.

Beste iturietatik

Hizkuntz irakaskuntza komunikatiboaren inguruko zenbait uste oker

  • Didakteka
  • Sortua: 2000(e)ko abuztuak 17
  • Bisitak: 70
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntzalari aplikatu eta irakasle askorentzat, hizkuntz irakaskuntza komunikatiboa da metodorik eraginkorrena gaur egun erabiltzen direnen artean. Hala ere, badabiltza zenbat uste oker planteamendu honen inguruan. Artikulu honek oker nagusiotako lau aurkezten ditu, zergatik sortu diren aztertuz, eta zergatik jo daitezkeen halakotzat ere azalduz. Hori egitearekin batera, artikulua saiatzen da hizkuntz irakaskuntza komunikatiboak, gaur egun erabiltzen den moduan, dauzkan zenbait ezaugarri garrantzitsu definitzen.

Beste iturrietatik

Generoa, testu-mota eta hizkuntz klasea

  • Didakteka
  • Sortua: 2000(e)ko abuztuak 17
  • Bisitak: 145
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Azken urteotan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio generoaren ideiari hizkuntz ikasgelan. Hala ere, “testu-motaren” ideiari garrantzi gutxiago eman zaio. Artikulu honek argudiatzen du “generoa” eta “testumota” bereiztea garrantzitsua eta onuragarria dela. Bereizketa hau argitu nahian, generoan oinarritutako testuliburu bitatik ateratako testuen azterketa aurkezten du.

Erabilitako testuliburuetako batek helduen bigarren hizkuntzako alfabetatzea lantzen du, eta besteak, berriz, testuinguru akademikoko idazketari erreparatzen dio. Artikuluak, bestalde, generoen eta testu-moten arteko erlazioak hizkuntz klasean ustiatzeko moduak ere proposatzen ditu.