Hizpide 44

Argitaratua: asteartea 21 abendua 1999, 09:30
Hizpide 44 alearen azalpena

Hizpide 44 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 21 azaroa 1999
  • Bisitak: 165
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 44 alearen azalpena

Gela irekia

Idazten hastea izaten da maiz zailena

  • Didakteka
  • Sortua: 19 abendua 1999
  • Bisitak: 111
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Irakasleok goi-urratseko talde bat dugunean, idazmena lantzea izaten da buruhausterik handienetakoa. Gorriak ikusten ditugu, hobetu nahian ikaslea laguntza eske datorkigunean. Baina bada kezka orokor bat ikasleen artean, hasierarena, hain zuzen ere. Artikulu honek ikasleen, “zelan hasi?”, eta antzeko galderei erantzuten laguntzea du helburu

Gela irekia

Ikasleak bere ahozko ekoizpenari erreparatzeko saiotxo bat

  • Didakteka
  • Sortua: 19 abendua 1999
  • Bisitak: 212
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan, 12. urratseko talde bateko ikasleekin egindako esperientzia bat azaltzen dugu. EGA azterketa baino pare bat hilabete lehenago egindako grabaketak baino ez dira, gero ikasleek beraiek egindakoa edo beren diskurtsoa entzun dezaten, eta egiten dituzten akatsei errepara diezaieten. Hasierako helburua akatsak zuzentzea besterik ez zen, ikasleak autozuzenketaren bidean jartzea, konszienteago bihurtzea; geroago, baina, ikasleek ateratzen zituzten ondorioak guk uste baino ugariagoak izaten ziren.

Bestelako lankidetzak

Estrategiak hizkuntzen ikaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 19 abendua 1999
  • Bisitak: 113
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hirurogeigarren urteez geroztik, gutxi gorabehera, benetako aldaketak gertatu dira hizkuntzen irakaskuntzan, bai oinarri eta printzipioetan, baita ikasgelako aplikazioan ere. Ohiko irakaskuntza irakaslearen inguruan eratutakoak atzera egin du, ikasleari eta honen ezaugarriei begira dagoen ikuspegi baten mesedetan. Psikologia kognitibo-humanistak eragin handia du ikuspegi horretan.

Gizabanakoa izaki adimendun gisa hartzen da, bere behar eta interesen zioz bere ikaskuntzan eragin zuzena eta estilo propioa dituen izaki gisa. Ildo horretatik, ikasleari bere ikas-prozesuan begiratu nahi dioten ikerketa asko egin dira (Rubin, 1975; Naiman, Fröhlich, Stern eta Todesco, 1978; O’Malley eta Chamot, 1990; Oxford, 1990; Wenden eta Rubin, 1987). Analisi-alor berri bat sortu da hortik: ikas-estrategiena; analisi horrek bide eman baitu ontzat hartzen diren ikasleen eta txartzat hartzen direnen artean alde garrantzi handikoak atzemateko, eta aldi berean ikasle autonomoaren ezaugarriak deskribatzeko.

Bestelako lankidetzak

Metakurrikulua

  • Didakteka
  • Sortua: 19 abendua 1999
  • Bisitak: 123
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Iazko azaroan eta abenduan, Metakurrikulua gaia aurkeztu genizuen, zortzi taldetan eta beste horrenbeste mintegi-saiotan, euskaltegietako ehun eta hogei irakasleri. Agindu nizuen, bide batez, HIZPIDEn ere azalduko genuela gaia. Hona hemen, agindua bete. Balioko ahal du, batetik,mintegietan taldez talde landutakoa gogoratu eta landuagotzeko eta, bestetik, izan ez zirenei ere kurrikulu berriaren bidea egiten laguntzeko!

Bestelako lankidetzak

Itzulpena komunikatu eta H2 ikasteko tresna

  • Didakteka
  • Sortua: 19 abendua 1999
  • Bisitak: 113
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Itzulpengintza komunikatiboa ez delako usteak ez du inolako euskarririk itzulpenaren eta komunikazioaren esanahiei analisia egiten bazaie. Iritzi hori komunikazioari eta ezagutzari buruzko teorien argitan faltsua dela agertu nahi dugu lan honetan eta, gainera, frogatu itzulpena komunikazioko jardun izan daitekeela hizkuntz klasean.

Bestelako lankidetzak

IKERLANeko erabilera-plana eta euskalduntze-alfabetatzeak (I)

  • Didakteka
  • Sortua: 19 abendua 1999
  • Bisitak: 126
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

IKERLAN Teknologi Ikertegia 1974an sortu zuen egun MCC-Arrasateko Kooperatiba Korporaziokoa den enpresa-talde batek, laguntza teknologiko egokia izateko. Gaur egun, IKERLAN ikertegi aditua da Mekatronikan2, eta hiru sail operatibotan banaturik dago: Elektronika eta Sistemak, Diseinu eta Produkzio Teknologiak eta Energia.

Horrezaz gain, enpresa guztietan bezala, IKERLANeko zerbitzu-atalak daude: marketing-a, giza baliabideak, idazkaritza, etab. Azkenik, enpresa honen beste ezaugarri nabarmen bat azaltzeko, adierazi IKERLANek nazioarteko proiekzioa lortu duela, Europako Batasunaren I+G programetan lan egiten baitu.

Beste iturrietatik

Berrikuntzak zabaltzea hizkuntz irakaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 19 abendua 1999
  • Bisitak: 121
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntzalaritza aplikatuko azken bi hamarkadetan –gutxi gorabehera planteamendu komunikatiboa hizkuntz irakaskuntzan garatu den denboran– hainbat berrikuntza izan dira hizkuntz irakaskuntzan, hala nola syllabus nozional-funtzionala, prozesuzko syllabusa, Planteamendu Naturala, prozedurazko syllabusa eta atazetan oinarritutako hizkuntz irakaskuntza.

Proposamen hauek guztiek asko lagundu dute hizkuntz syllabus berritzaileen diseinuari lotutako arazo teorikoak hobeto ulertzen.Baina orain gutxira arte hizkuntzalari aplikatuak ez dira hasi berrikuntza horiek gauzatzeari lotutako arazoak ikertzen.

Beste iturrietatik

Sormena “s” txikiarekin

  • Didakteka
  • Sortua: 19 abendua 1999
  • Bisitak: 116
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Alan Maley artikuluaren egileak dioenez, irakasle asko kexu dira beren irudimena nahi bezain zabala ez dutelako irakasterakoan. Ez dator Alan Maley iritzi horrekin bat. Bere ustez, sormena askoz ere zabalduago dago uste dugun baino. Eta hainbat bide eskaintzera dator, irakurgaiak lantzeko eta ustiatzeko eta, horiek adibide gisa harturik, apur bat saiatuz, irakasleek jardunbide berriak asmatu eta urratzeko.

“Ez naiz batere kreatiboa”.

“Nik uste dut ez dudala batere irudimenik”.

“Nahiago nuke X bezain kreatiboa banintz…