Hizpide 43

Argitaratua: astelehena, 1998(e)ko abenduaren 21(e)an, 09:20(e)an
Hizpide 43 alearen azalpena

Hizpide 43 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 1998(e)ko abenduak 21
  • Bisitak: 223
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 43 alearen azalpena

Ikerketak

Ikasten ikastearen eragina: ikaslearen jarreraren aldaketa

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko abenduak 18
  • Bisitak: 157
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Urte batzuetatik hona, hizkuntzen irakaskuntzaz aritzean, guztiz normala bilakatu zaigu autonomia hitza. Autonomia diogunean, ikasleek ikasprozesuan duten garrantziaz zein erantzukizunaz dihardugu eta, ene ustez behintzat, kontzeptu hau dugu gure arloan aspaldian egin den aurkikuntzarik garrantzitsuenetako bat. Izan ere, irudi luke bigarren hizkuntzen irakaskuntzaren metodoen historia, metodo jakin batek edo bestek dutela arrakastaren giltza eta egun, berriz, metodoei baino, ikasleen lanari aitortzen zaio meritua. Egun, pentsatzen irakastea edo ikasten irakastea (eta ikastea) maiz aipatzen dira.

Eta pentsatzen irakasteko teknikak hobetzeko eta areagotzeko programa zein enfoke ezberdinak bultzatzen dira. Horrela bada, gaiak merezi duelakoan eta ikasleak gogoeta egitera sustatu asmoz, proiektu bat diseinatu eta martxan jarri nuen ikastalde batean. Hona hemen horren deskribapena.

Bestelako lankidetzak

Komunikazioaren heriotza?

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko abenduak 18
  • Bisitak: 142
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Izana da Euskal Herrian Robert O’Neill ingeles-irakasle eta metodogile entzutetsua. O’Neill irakasleak ez ditu joera komunikatibistak begiko. Eta bere arrazoien nondik-norakoak Bilbon egin zuen hitzaldian eskaini zituen. Phillip Ball-ek, artikulu honen egileak, O’Neill-en argudioen berri eman ez ezik bertan zertan eta zergatik ez datorren bat ere adieraziko digu segidan.

Bestelako lankidetzak

Poznan-eko euskal lektoretza

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko abenduak 18
  • Bisitak: 168
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Adam Mickievicz unibertsitateak tradizio luzea dauka hizkuntzen irakaskuntzan eta, beroni dagokionez, onenetarikotzat jo izan da beti Polonian; izan ere, ikasleek anitz aukera daukate mintzairarik ezohikoenak ere ikasteko. Hala ere, euskara ez da inoiz eskainia izan, ez baitzegoen gai hau emateko aukerarik, ezta horretarako gauza zen irakaslerik ere. Baina, gaur egun badago euskara ikasteko aukerarik. Adam Zawiszewski euskara-irakasleak eskola horien berri eskainiko digu segidan.

Bestelako lankidetzak

Euskararen irakaskuntza Estatu Batuetan: esperientzia bat

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko abenduak 18
  • Bisitak: 148
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

EEBBetan, Georgetown unibertsitatean, Gaztelania eta Portugesa sailean ari diren ikasleek badute jadanik euskara ikasteko aukera. Unibertsitate horrek egiten duen eskaintza Igone Arteagoitia artikulu honen egileari zor zaio. Berak jarri zituen abian, 1995. urtean, euskara-eskolak unibertsitatean. Eta berak azalduko dizkigu segidan esperientzia horren zertzeladak.

Bestelako lankidetzak

Erabilera-plangintzak

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko abenduak 18
  • Bisitak: 169
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lan honen helburua, erabilera-plangintzen garrantziaren nondik-norako batzuk nabarmentzeaz gain, batez ere EAEko administrazioaren babespean garatu diren planen sorrera eta bilakaeraren deskribapen laburra egitea da, eta, etorkizuna gogoan, hainbat gogoeta eskaintzea. Bestalde, mugak ere argiak dira. Batetik, erabilitako informazioaren muga dago, eta, bestetik, historia berrinterpretatzailearen halabeharrezko ulerpidea. Horiek horrela, beste erremediorik ez dago, subjektibotasunaren irazkin halabeharrezkoa gidari, elementu garrantzitsuenen batzuk nabarmentzea baino.

Beste iturrietatik

Formara bideratutako irakaskuntza

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko abenduak 18
  • Bisitak: 148
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

H2 nola eskuratzen den azaltzeko eredu teoriko bat eraiki du Rod Ellis-ek. Eredu horrek bere-bereak ditu informatika-alorrean ohi diren zenbait arrazoibide logiko; “H2 eskuratzearen eredu konputazionala” izena eman dio Ellis-ek, hain zuzen ere. Eta, ezagutza inplizituaren eta esplizituaren arteko loturak azaldu eta, teoria horri jarraiki, ikasgelan zer egin litekeen ere aditzera emango du artikulugileak segidan.

Beste iturrietatik

“BEA”: erabilera mugatua al du?

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko abenduak 18
  • Bisitak: 141
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gero eta iritzi gehiago ari dira plazaratzen BEA (benetako erabilera, erabilera mugatua eta argibideak) proposamenaren gainean (ikus, Jim Scrivener-en artikulua “APP eta gerokoak“ Hizpideren 37. alean, 78-81 orr.). Artikulugilearen iritziz, BEA ez da eredu bat. Badu alde on ugari. Baina, eskolako jarduna zertan den azaltzera soilik mugatzen da, ez baitio erantzunik ematen ikasgelan zer egin behar duen galdezka datorren irakasle berriari. Hori horrela, hizkuntzen irakaskuntzan irakasleen prestaketan dagoen koxka nagusienetako bat berdindu gabe uzten du.