Hizpide 55

Argitaratua: ostirala 16 apirila 2004, 11:10
Hizpide 55 alearen azalp

Hizpide 55 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 16 apirila 2004
  • Bisitak: 89
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 55 alearen azalp

Ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan oinarritutako esku-hartze programa bat

  • Didakteka
  • Sortua: 18 maiatza 2004
  • Bisitak: 128
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honen egileak azterlan bat burutu du euskalduntze-alfabetatzearen

alorrean. Bi helburu nagusi izan ditu: batetik, euskara-ikasle helduengan

ikas-estiloek eta ikas-estrategiek zer-nolako eragina izan dezaketen

hizkuntz erabileran aztertzea. Eta, bestetik, ikerketaren emaitzak kontuan

harturik, esku-hartze programa pedagogiko bat eraikitzea. Berak

dioskunez, ikerketa honen ekarpen apala baina, akaso, nagusiena,

hauxe da: ikas-estrategietan eta ikas-estiloetan oinarritutako hizkuntza-

-irakaskuntza beste faktore bat da H2ren erabilera ikasgelaz kanpo bultzatzeko.

Faktore horrek zenbateko indarra duen ikuskizun dago. Baina,

esan ere esan liteke, ikaslearen autonomia indartzen den heinean,

zeharbidez eta neurri batean, ikaslea bultzatzen ari garela hizkuntza

bere kasa erabiltzera.

hizpide 55

Adina eta hizkuntzen ikaskuntza: gaia zertan den

  • Didakteka
  • Sortua: 18 maiatza 2004
  • Bisitak: 100
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

"Txikitan ikasten ez bada jai dago". "Hobe dute orain haurtzaroan ikastea; haurrek batere ahaleginik gabe ikas dezakete eta, guk ez bezala". “Joan zitzaigun guri ikasteko garaia”. Horra, adinaren gaia dela eta, herri xehearen ahotik maiz askoan entzun ohi ditugunak. Azterlanek, ordea, ez dute frogatu berrogeita hamar urterekin edota are zahartzaroan ere H2 ezin ikas daitekeenik. Ez dago esaterik adineko ikasleentzat H2 ikastea ezinezkoa denik nahiz eta egia izan H2 ikastea adinduei gehiago kostatzen zaiela.

euskararen kutxa

Galdegai-lekua testu hastapenetan (eta II)

  • Didakteka
  • Sortua: 18 maiatza 2004
  • Bisitak: 1234
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Aurreko artikuluan aztertu nituen idazle bi: bata, P. Miguel Urruzuno, eta, bestea, Jean Duvoisin. Lehenengo idazlearekin azterketa bat egin nuen haren hiru libururena (Ipuinak, Ur-zale baten ipuiak eta Sasiletrau baten ziria) eta bigarrenenarekin batena (Baigorriko zazpi liliak). Idazle bataren zein bestearen liburuetan jorratu nituen narrazioetako lehenengo perpausak, hasierakoak, ea egileek zelan erabiltzen zuten, non kokatzen zuten galdegaia, aditz aurrean edo atzean. Oraingo artikulu honetan jorratuko ditut, aurrekoan ez legez, ahozko testuak iparraldeko hainbat hiztunenak, eta, horretarako, hartuko ditut ipuin batzuk Wendworth Websterenak, zeintzuek osatzen baitute lehenengo liburua egilearen ipuin bilduma batean (Ipuinak-I), eta liburuon jorratuko ditut hasiera perpausak, aitzineko artikuluan moduan.

Eleaniztunaren konpetentziaren arkitektura eta konplexutasuna

  • Didakteka
  • Sortua: 18 maiatza 2004
  • Bisitak: 124
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lan honetan aurkezten ditugun ebaluazioari buruzko gogoeta eta proposamenak, Hezkuntzako OCDn idatzita dagoenarekin lotu nahi izan ditugu. Hau da, lan honetara hurbiltzen den irakasleari ezagunak egingo zaizkio, aurki, hemen aipatuko ditugun hainbat alderdi. Izan ere, EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuan, ikasleek hizkuntza ezberdinetan (lehendabizikoan, bigarrenean, atzerriko hizkuntzan) garatu behar dituzten gaitasunen deskribapena aurkituko du irakasleak; ez, ordea, hiru hizkuntzen artean gerta daitezkeen harremanak ezta, horiek gerta daitezen, nola landu eta nola ebalua daitezkeen ere. Hori dela eta, hobekuntzak egin beharra ikusten diogu gaur egun dugun OCDri. Hemen esango ditugunak batez ere hezkuntza-sistemari begira idatzita daude. Hala ere, badute interesa hizkuntza irakaskuntzan diharduen edonorentzat ere.

Preskripzioa: oinarrizko hizkuntz ekintza

  • Didakteka
  • Sortua: 18 maiatza 2004
  • Bisitak: 118
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hiru erreferentzia nagusi ditugula aritu gara Lourdes Elosegi eta biok, hiru urtean, hamazazpi euskaltegiren kurrikulu-proiektuak elikatzen. Oinarria: HEOK dokumentua (HEOK: Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua). Printzipio bateratzailea: ekintza komunikatiboa. Eta gidaria: Jean-Paul Bronckarten Activité langagière, textes et discours liburua.

HEOK dokumentua, batez ere, analisi-lan handi baten emaitza da. Xehe-xehe azaltzen ditu, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun, euskalduntzearen helburu, eduki eta ebaluazio-irizpide orokorrak. Analisi-lan xehe horrek, ondoren, ezinbestekoa du sintesi-lana. Horrela bilduko eta zehaztuko ditugu, jardun didaktikoari begira, HEOKan (saka)banatuta dauden elementuak. Dokumentuak berak eskaintzen du horretarako oinarririk. Eta, hain zuzen, biltze-lan horren isla ere badira –kurrikuluaren osagai nagusien zehaztearenaz gain– hamazazpi euskaltegien kurrikulu-proiektuak.

Biltze-lan horretan, lehenik, ekintza komunikatibotan zehaztu ditugu mailaz mailako helburuak. Ondoren, helburu horien adierazle diren testu benetakoak bildu ditugu, eta Bronckartek proposatutako eskemaren arabera aztertu. Hala ditugu, besteak beste, zehaztuak berrogei helburu, eta bilduak eta aztertuak berrogeita hamahiru testu.

Testuen azterketa horrek beste oinarrizko kontzeptu batera ere eraman gaitu, diskurtso-tipoen eta testu-moten eskutik. Hizkuntz ekintza deitu diogu, eta zazpi bereizi ditugu. Oinarrizkoak dira hiru: kontaketa, azalpena eta preskripzioa; eta horiek markatuz eta uztartuz sortzen dira beste laurak: narrazioa, deskribapena, esplikazioa eta argudioa.

Lan honetan, preskripzioa (aginduak eta instrukzioak ematea, eta prozedurak azaltzea) aztertuko dugu, aurreko bi HIZPIDE aletan –52an eta 53an– jorratutakoaren harian eta haien osagarri.

Autoikaskuntza-zerbitzua euskara ikas-irakasteko (I)

  • Didakteka
  • Sortua: 18 maiatza 2004
  • Bisitak: 117
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Aspaldi honetan, sarritan entzun eta irakurri ahal izan dugu helduen euskararen irakaskuntza maldan behera datorrela, eta, euskaltegien sektoreak, krisialdian egonik, ausardiaz jokatu eta berrikuntzak proposatu beharko lituzkeela esparru berriak irabazteko eta betikoak ez galtzeko. Ildo honetatik, ordenagailu bidezko ikas-prozesuak eta autoikaskuntza-sistemak, besteak beste, gero eta ozenkiago aldarrikatu izan ohi dira, arazo gehienen konponbidea bailiran.

Aldi berean, eta neurri batean behintzat, joera nabaritu da ohiko taldeikaskuntza madarikatuen txokora baztertzeko. Baina, betiko legez, oreka mutur bi horien artean bilatu behar dugu, bakoitzaren nahien eta ahalmenen arabera, batera zein bestera gehiago hurbilduz. Bestalde, taldeikaskuntzan gertatu bezala, autoikaskuntzan ere ez dago jokabide edo aukera bakarra eta, ikasleek ikas dezaten balio duten neurrian, den-denak dira erabilgarri, emaitzek erakutsiko baitigute zeintzuk diren emankorrenak. Beraz, ondoko lerroetan, hausnarketarako bide bat eskaini nahi da, izan beharko lukeen ez baina izan daitekeen adibide batez osotua. Azkenik, esan beharra dago ekarpen hau HABEren ardurapean antolatutako Autoikaskuntza Batzordean izandako eztabaidak, iritzien trukaketa eta erabilitako materialak kontuan hartu gabe askoz urriagoa izango zatekeela. Doazkiela, beraz, bertan lankide izan ditudan guztiei nire eskerrik beroenak.