Hizpide 41

Argitaratua: asteartea, 1998(e)ko apirilaren 21(e)an, 08:30(e)an
Hizpide 41 alearen azalpena

Hizpide 41 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 1998(e)ko apirilak 21
  • Bisitak: 117
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 41 alearen azalpena

Ikasgela irekia

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka: ebaluazioa (eta III)

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko apirilak 17
  • Bisitak: 180
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ondorengo artikuluak gure euskaltegietarako –gure baliabideak, egituraketa eta egoera, oro har, kontuan hartuta– ebaluazio bideragarri bat proposatu nahi dugu. Esan behar da artikulu honen zutabe nagusia egileak Leioako Udal Euskaltegian ebaluazioa berriztatzeko aurkeztutako aurreproiektua dela, oraindik ere eztabaidatzeko eta aplikatu barik dagoena. Gaurko ebaluazioaren kontzeptua, hau da, ebaluazio formatiboa garatu nahi dugu euskaltegian eta artikuluan. Horretarako, HABEren OKDn dauden norabideak, gaurko ikerketa garrantzitsuenek diotena eta gure euskaltegiaren eskarmentua erabiliko ditugu.

Egilearen eskutik

Irakaslea I

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko apirilak 17
  • Bisitak: 98
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gero eta ugariagoak dira ordenagailuak, gero eta indartsuagoak. Eta, ondorioz, gero eta laguntza handiagoa eskain diezaiokete euskararen irakaskuntzari. “Irakaslea I” multimediazko programa hasia da bere bidea urratzen hainbat eta hainbat ikastaldetan. Agurtzane Ortiz de Landaluze programaren egileetako bat da, eta berak jakinaraziko digu programaren nondik-norakoen berri.

Bestelako lankidetzak

Zer ikas dezakegu jariotasuna vs. zuzentasuna eztabaidatik?

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko apirilak 17
  • Bisitak: 114
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Azkeneko hogei urteotan jariotasunaren eta zuzentasunaren inguruko eztabaidan argia ekarri duten puntu batzuk hausnartuko ditu artikulu honek, autore batzuen argudio nagusiak azalduz eta gaian sakonagotzeko erreferentzia batzuk eskainiz. Bigarren hizkuntzen didaktikan garrantzi handia duen gai hau ikasgelako ikuspegitik landuko du artikuluak, ikerketek erakutsitakoa eguneroko lanean isla dadin, irakaslea baita teoriak eskaintzen dituen ikuspegi eta proposamenak direnak direla, hizkuntza irakatsi behar duena.

Irakasleak horiek ondo ulertu eta ikasgelan mamitzen dituenean agertuko da teoriaren balioa eta zenbat eta irakaslea teoriako puntu nagusien jakitunago izan orduan eta hobeto garatuko ditu bere lanean estrategia egokiak.

Bestelako lankidetzak

Gramatikaren pendulua bueltan ote?

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko apirilak 17
  • Bisitak: 122
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Badaude H2 irakasteko alorrean hainbat ikasmetodo hizkuntzaren gramatika berariaz ez irakastea hobesten dutenak. Horien arabera, hizkuntza ikasteko aski da ikaslea komunikazio-testuinguruan mezua negoziatuz aritzea. Eta horrela arau gramatikalak era inplizituan eskuratuko dira hizkuntza erabiltzearen poderioz. Zenbait ikerketak erakutsi dute, ordea, hanka batek soilik eutsitako ikasprozesua trankin geldi daitekeela.

Eta, gramatikaren kontzientzia pizteak, inputa nabarmentzeak, hizkuntzaren formari erreparatzeak eta prozesu bidezko irakaskuntza gramatikalak gaia mahaigainera ekarri dute berriro.

Bestelako lankidetzak

Interneten euskaraz solasteko kanala

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko apirilak 17
  • Bisitak: 86
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Bete du jadanik bere lehenengo urtea Interneten denbora errealean euskaraz aritzeko kanalak. Horrelako komunikazio-tresnak IRC (Internet Relay Chat) sistemaz baliatzen dira eskuarki. Eta sistema horren ezaugarria da guk geure ordenagailuan idazten duguna une hartan bertan ari dela gure solaskideeneetara iristen. Hemen eskaintzen dugun informazioa kanalaren erabiltzaile bati, Miren Alaña euskaldun berri gasteiztarrari eskertu behar diogu eta, noski, kanalaz beraz baliatu da bilketa horretarako.

Bestelako lankidetzak

Benetako dokumentuak gelako ikaskuntza komunikatiboan

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko apirilak 17
  • Bisitak: 97
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ikasgelaz kanpo ekoizten diren benetako dokumentuak1 oso langai egokia eskaintzen dute hizkuntzen ikaskuntzan, eta irakasleek erabili izan dituzte eta erabiltzen dituzte. Jatorrian gizaki edo gizataldeen arteko komunikazioa errazteko helburua zuten dokumentu horiek; horien sorreran eta lanketan, beraz, ez da izan irizpide didaktikorik. Asko dira horrelako dokumentuen abantailak hizkuntzen irakaskuntzan, baina ez dugu berriro ere horretan jardungo artikulu honetan. Beste bat da gure xedea:

material horiek didaktikan erabili nahi izatera, bi galdera dira oinarrizkoak: zein dokumentu erabiliko dugu?, eta zer egingo dugu dokumentu horiekin? Bi galdera horiei erantzutea da artikuluaren lehenengo bi zatien helburua; hirugarrenean, egunkarietatik ateratako hiru testurekin egindako lanaren ereduak aurkeztuko dira.

Beste iturrietatik

Gaitasun komunikatiboa: asmo pedagogikoek sortutako eredu bat, osagaien edukiak zehaztuta

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko apirilak 17
  • Bisitak: 115
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan** hizkuntz irakaskuntzaren arloen deskribapen eguneratu eta esplizituaren beharra aldarrikatu nahi dugu, gaitasun komunikatiboaren eredu zehaztu batetik abiatuta. Lehendabizi, gaitasun komunikatiboaren bi eredu deskribatuko ditugu, eta gero geure konstruktoa proposatuko. Gurea arrazoi pedagogikoetan oinarrituta dago eta bost osagai ditu: (1) diskurtsoaren gaitasuna, (2) hizkuntz gaitasuna, (3) ekintza-gaitasuna, (4) gaitasun soziokulturala eta (5) estrategia-gaitasuna.

Gaitasun horiek gaur egun zertan diren ahal den bezain zehazki aztertuko dugu, osagai bakoitzaren edukiaz xehetasunak emanez. Azkenik, beste gai batzuk ukituko ditugu gainetik, eta bi berba esango ditugu etorkizunean ildo honetatik gara litezkeen ikerketen gainean.

Grammar. Batstone, Rob

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko uztailak 21
  • Bisitak: 351
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gure irakasle-lanarekin zerikusirik handiena duten eta maizenik entzuten diren hitzak zein diren galdetuko bagenu, honakoak aipatuko lirateke zalantzarik gabe: “hiztegia”, “diskurtsoa”, “mintzamena”, “idazmena”, “komunikazioa”... eta, nola ez, “gramatika”. Izan ere, gramatika beste elementuen funtsezko ezaugarria da, hizkuntzaren berezko atala.

Liburu honetan gramatikari buruzko ikuspegi desberdinak aurkezten ditu egileak: lehenengo atalean, esaterako, azterketa teorikoa egiten du; bigarrenean, aurreko ideia horiek ikasgelara nola eraman aztertzen du; eta hirugarrenean, lan egiteko proposamen praktiko batzuk ematen.

HABE Liburutegian: http://rebiun.crue.org/cgi-bin/abnetop/O7005/ID3b2aabde?ACC=161#

Language Testing in Practice: Designing and Developing Useful Language Tests

  • Didakteka
  • Sortua: 1998(e)ko uztailak 22
  • Bisitak: 421
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hiru atal nagusi bereizi dituzte egileek, ohiko

bibliografia eta liburuan zehar ageri diren funtsezko

terminoen indizearekin batera. Lehenengo ataleko lau kapituluek testatzearen oinarri kontzeptualez dihardute. Liburuaren beraren helburu nagusia ezartzetik hasten dira egileak lehenengo kapituluan: irakurlea trebatzea testak diseinatzen, garatzen eta erabiltzen. Horrekin batera, frogen inguruan egileen ustez izan ohi diren hainbat uste oker eta gaizki ulertu aztertzen dituzte, hala nola beti egongo dela froga

guztiz egokiren bat, egoera zeinahi izanik ere, horri erantzuteko modukoa pentsatzea, edota neurketaren teknikaz itsu-itsuan sinestea...