Hizpide 87

Argitaratua: asteazkena, 2015(e)ko abenduaren 9(e)an, 13:25(e)an
Joseba Erkizia

Hizpide 87. Hitzaurrea

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2015(e)ko abenduak 10
  • Bisitak: 532
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

HABEren zuzendari orokorrak idatzitako hitzaurrea

Hizpide 87

Hizpide 87. zenbakiaren aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2015(e)ko abenduak 9
  • Bisitak: 443
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 87. zenbakiaren aurkezpena

Francisco Herrera

Gamifikazioa eta bigarren hizkuntzak: ikasgela, ikasteko jolas-esparru gisa

  • Didakteka
  • Sortua: 2015(e)ko azaroak 24
  • Bisitak: 654
  • Iruzkinak: 3
  • Gogokoak: 0

Atsegin dugu jolasean aritzea. Gizaki garen aldetik, jolasaz modu naturalean gozatzeko programatuta gaude. Soziologia, etnologia eta antropologia duela mende batetik baino gehiagotik arduratu dira frogatzeaz zer garrantzi duen alde ludikoak giza kulturaren garapenean.

Javier Fruns

Hautagaiaren eta elkarrizketatzailearen arteko elkarreraginaren kudeaketa ahozko azterketan

  • Didakteka
  • Sortua: 2015(e)ko azaroak 24
  • Bisitak: 1040
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan, hautagaiaren eta elkarrizketatzailearen artean izan ohi den elkarreraginaren kudeaketarekin lotutako gai nagusiak jorratuko ditugu; betiere, atzerriko/bigarren hizkuntzaren (AH/H2) ziurtagiria lortzeko azterketa bateko ahozko probetan. Gorabehera horiek guztiek eragina dute bai probaren diseinuan eta aztertzailearen materialean, bai aztertzailearen prestakuntzan, bai eta elkarrizketatzailearen jardunbidean ere; prozesu bereko faseak dira, eta bertan parte hartzen duten eragileei dagozkie: sortzaileei,irakasleei eta aztertzaileei.

Mikel Gartziarena

Egiaztatze-probak: zuzentasunaren azterketa 3. mailako idazlanetan

  • Didakteka
  • Sortua: 2015(e)ko abenduak 1
  • Bisitak: 716
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Erroreen gaia ez da berria aldizkari honetan. 1998an, esaterako, “Erroreak helduen euskalduntzearen azken urratsetan” idatzi zuen Pello Esnalek garai hartako ZUTABEn. Azken zenbakietara erreparatuta, berriz, Ribas eta D’Aquinok erroreen zuzenketari buruzko ekarpena argitaratu zen HIZPIDEren 84.ean; erroreen analisia HABEren 2. mailako azterketetan izan zuen gai Naroa Perezek zenbaki berean. Ikuspegia osatzera dator oraingo artikulua, egiaztatze-deialdietako 3. mailako azterketetan zuzentasuna ikertu baitu Mikel Gartziarenak.

Iñaki Murua

Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza

  • Didakteka
  • Sortua: 2015(e)ko azaroak 24
  • Bisitak: 661
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Doktore-tesi bat laburbilduko dugu artikulu honetan. Honako alderdi hauek aurkeztuko dira: testuingurua, ikerketa-prozesuaren nondik norako nagusiak, ikas-ziberkomunitatearen definizioa, horrelako komunitate bat sortzeko eta garatzeko baldintzak, berorietan erabiltzen diren erreminta edo tresnak, partaidetzari buruzko balorazioa eta, azkenik, aurrera begirako proposamenak. Laburpena izaki, Sarean lor eta irakur dezake gazteleraz ikerketaren testu osoa begiratzeko interesa duenak (Murua, 2015).

Yolanda Arrieta

NI-tik GU-ra, tailer-giroan

  • Didakteka
  • Sortua: 2015(e)ko abenduak 4
  • Bisitak: 512
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Bi tailer egin berri ditut euskara-irakasleekin: bata, idazketa sortzailearen inguruan; bestea, literaturaren ahozko baliabideak ardatz hartuta. Ez dira lehenak, ia mende laurden baitaramat esanak eta idatziak josten, bakarka nahiz taldean.

Tailerrotan egin duguna idatziz azaltzeko eskatu didate. Tailerron motorra ekinez ikastea izanik, zaila egiten zait modu informatzaile hutsean aritzea. Artikulu hau izan bedi, bada, tailerron berariazko izana ere ezagutzeko lagina.

Alcedo eta Pastor

Zortzi urrats irakaskuntzatik itzulpengintzara

  • Didakteka
  • Sortua: 2015(e)ko abenduak 4
  • Bisitak: 795
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Urteak emanda euskararen irakaskuntzan euskaltegi publiko batean, itzultzaile-lanetan aritu beharrean kausitu ginen eta bi unibertso horien — irakaskuntza eta itzulpengintza— arteko jauzia egin beharrean, beraz. Bi mundu horien arteko trantsizioan topatu ditugun aldeak eta egin behar izan ditugun urratsak batu, eta zortzi kategoriatan sailkatuta azaldu nahi izan ditugu artikulu honetan.

Eskarne Lopetegi

“Jon eta Jone” irratsaioaren lanketa didaktikoa IKASBIL atarian

  • Didakteka
  • Sortua: 2015(e)ko azaroak 24
  • Bisitak: 495
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskadi Irratiak Jon eta Jone fikziozko saioen edizio berriari ekin zion 2015eko urtarrilean. Atal berriak sortu zituen, eta hiru minutu inguruko fikziozko saioak emititu zituen, Prime time tarterako eduki gisa. Guztira, ehun eta hamalau atalek osatu zuten bilduma.

2005ean emititu zen fikziozko saioez osatutako bilduma honen aurrekaria. Jon eta Jone saioen kapitulu haiek argitaratu, eta B2 eta C1 mailetako jarduerez hornitu zituen HABEk.

Oraingo ekitaldian aurreikusitako produkzio-emanarekin beste hainbeste egin daitekeela eta kapitulu berri hauek didaktikoki ustiatzeko baliagarriak direla iritzita, beste egitasmo bati ekin dio Materialgintza Atalak.

Egitasmo didaktiko honek badakartza, hala ere, hainbat berrikuntza. Horien artean, nagusiena hauxe: HEOCaren ikuspegi pedagogiko eta ildo metodologikoei jarraituz, jardun biko ikasteredurako sekuentziak diseinatzeari ekin diogu.