Hizpide 84

Argitaratua: astelehena, 3 azaroa 2014, 1:00
hizpide 84

Erroreen analisia, HABEren 2. mailaren azterketetan

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2 ekaina 2014
  • Bisitak: 284
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lan honen helburua da euskara-ikasleek euskara-probetan egin dituzten erroreen analisia egitea, HABEren egiaztatze-deialdietako 2. mailaren idazmen- eta mintzamen-probak oinarri hartuta; alegia, gai eta ez gai direnen gaitasun-profilen arteko bereizgarriak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki zehaztea.

Horretarako, deialdi jakin bateko idazlanak eta ahozko grabaketak baliatu ditugu. Ikerketa egiteko jarraitutako pausoak hurrengo hauek izan dira: transkribatu, erroreak identifikatu eta erroreen analisia egin. Hainbat tresna erabili dira horretarako. Alde batetik, analisi kualitatiborako Atlas.ti eta Monoconcprograma informatikoak, eta Type Token Ratio formula. Analisi kuantitatiborako, aldiz, Monoconceta SPSSizenekoak. Lortutako emaitzak oso argiak izan dira. Espero izatekoa zenez, puntuazio baxuetan topatu da errorerik gehien. Ondorioztatu da ikasle guztiek antzeko erroreak egiten dituztela edozein delarik egiaztatze-probetan lortutako puntuazioa eta, antzeko errore-motak egin diren arren, maiztasunean dagoela ezberdintasuna. Bestetik, gehiago izan dira errore gramatikalak diskurtsiboak baino. Amaiera gisa, euskaltegietako eskoletarako proposamen batzuk egiten dira; izan ere, aintzat hartzekoa izango da ikasprozesuetan ekoizpen- gabeziei erreparatzea.

Nekane Solano

Euskal gramatika didaktikorantz: 1. mailaren euskara-ikasleen gramatika ikasteko estrategiak

  • Argitalpenak
  • Sortua: 7 maiatza 2014
  • Bisitak: 241
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gramatikak hizkuntzaren sistema deskribatzen eta azaltzen du. Dena dela, gaur egungo joera da gramatika deskribatzaile horretatik haratago joatea, gaitasun gramatikala eta komunikazio-gaitasuna uztartuz.

Baina nola eskuratzen dugu gramatika? Beharrezkoa al da gramatikari erreparatzea bigarren hizkuntza ikasteko prozesuan? Galdera horien erantzuna bilatzen saiatu gara; edo, hobe esanda, erantzunaren zati bat. Horretarako, bi euskaltegitako lehenengo mailako taldeak aztertu dira ikerketa honetan. Hiru tresna erabiliz eta metodologia kuantitatibo eta kualitatiboari jarraiki, ikasle horiek erabiltzen dituzten estrategiak jaso dira, baita gramatikari ematen dioten garrantziaren nolakoa ere. Bi galdetegiri erantzun diete berrogeita hamar ikaslek —lagina, orotara, 50 ikaslekoa izan da—: batean, gramatikari buruzko galdera orokorrak egin zaizkie, eta, bestean, estrategiei buruzko testa osarazi. Ondoren, elkarrizketa labur bat izan dugu horietako 29 ikaslerekin, galdetegiak bete ostean informazio osagarria biltzeko asmoz. Ondorio nagusia izan da gramatika beharrezkoa dela ikasle horientzat; batez ere, zuzen idatzi ahal izateko eta hizkuntzaren oinarri sendo bat eraikitzeko. Bestalde, ikusi da gramatika ikasteko estrategia anitz erabiltzen dituztela.

Beste iturrietatik

Erroreen zuzenketa, tresna didaktiko gisa

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2 iraila 2014
  • Bisitak: 217
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Sarri askotan, frustrazio-sentsazioarekin lotzen dute erroreak zuzentzea hizkuntza lantzean, bai zuzenketa egiten dutenek, bai jasotzen edo pairatzen dutenek. Hizkuntza-irakasleak luze aritzen dira zuzentzen, eta ahalegin handia egiten dute ikasleen erroreak zuzentzeko; eta, hala ere, gauza handirako balio ez duela iruditzen zaie. Askok uste dute zuzentzea irakasle txarra ez izateko egin beharreko zerbait dela.

Gu, ordea, ziur gaude onuragarria dela zuzentzea, nahiz eta gaizki, ohikeriaz eta koherentzia eskasez egiten den askotan. Ondorioz, alde batetik, irakasleak zapuztuta egoten dira beti, errore berberak behin eta berriro errepikatzen direla uste baitute, nahiz eta haiek beti zuzentzen aritzen diren. Eta, bestetik, ikasle asko lotsatu eta erroreak egiteko beldur izaten dira, edota porrot-sentsazioa izaten dute, goitik behera gorriz markatutako testu bat itzultzen bazaie.

Irakasleek zuzentzea alferrikakoa dela uste dute sarri —hau da, ez dela eraginkorra—, baina uste oker batean oinarritua dago iritzi hori: errore bat antzeman eta zuzendu ondoren, ikasi egin dela uste ohi dute. Sinpleegia da ikaskuntza-prozesua ikusteko modu hori; zerbait ikasteko zer horretaz jabetzea nahikoa izango balitz bezala. Nolanahi ere, H2 ikasteko prozesuak askoz ere konplexuagoak dira. Zuzenketa ikaskuntza-prozesua indartzeko tresnatzat hartu behar da, ikasleari tarteko hizkuntzaren arauak baieztatzea edo zalantzan jartzea ahalbidetzen dion feedbacka edo atzeraelikadura emateko modu gisa; baina ez du automatikoki funtzionatzen. Zuzenketaren bidez, ikasleak erroreen inguruan berriz hausnartu, eta ekoizpena hobetzen du, irakaslearen laguntzaz. Prozesu horrek faktore konplexu ugari ditu: ikaskuntzaren sekuentziak, zuzenketaren unean ikasleak duen arreta edota afektibitatearekin lotutako alderdiak (adibidez, motibazioa edo jarduera gauzatzen denean duen estres-maila).

hizpide 84

Ohiko hutsegiteak pentsamenduan

  • Argitalpenak
  • Sortua: 7 maiatza 2014
  • Bisitak: 215
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

«Emozioen kudeaketa» ikastaroan ikusi genuen, beste hainbat gauzaren artean, zer-nolako garrantzia duten pentsamenduek emozioak taxutzean. Emozio batzuk desegokiak gertatzen dira, hau da, ez digute balio izaten aurre egin beharreko arazoak konpontzeko, eta gehiago sufriarazten digute. Horietako asko dira pentsamenduak eragindako hutsegiteez eratutakoak. Artikulu honetan, hutsegiterik ohikoenetako batzuk deskribatzen dira.

Euskararen kutxa

Iritzi bat eta lokailuaren eta hainbat tartekiren arteko puntuazioaz

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2 iraila 2014
  • Bisitak: 204
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Puntuazioa izango da, ziurrenik, idaztean, euskaldunok gehien deskuidatzen dugun alderdia. Susmoa dut, gainera, euskaraz ez ezik, gaztelaniaz ere ez diogula behar beste erreparatzen hain garrantzizkoa den zeregin honi, puntuazioari. Eta zirkunstantzia horrexek, hain zuzen, bultzatu nau lerro hauek idaztera.