Hizkuntzak ikasteko irudiak

Argitaratua: astelehena, 26 urria 1992, 9:00
Itzulpen Saila 32

Liburu honek irakasleak irudiak erabiltzeko modu berriak asma ditzan oinarria eta adorea ematea nahi nuke. Liburuan ematen diren irudiak erabiltzeko moduen adibide ugariak A partea Irudiak hizkuntz ikasgelan atalean, deskribatutako printzipioen adibide izateko aukeratu dira.

Pentsatu da baliagarria gerta zitekeela ahalik eta adibide gehien izatea, xehekiago idatzitako adibide gutxiago baino. Hartara, irakasleak adibide-sail zabala du probatzeko eta printzipioak zein zabal aplika daitezkeen ikusi egin dezake. Esan behar da emandako adibideak gehienetan hasiberrientzat eta maila ertaineko ikasleentzat direla. Hala ere, ia kasu orotan beharbada, ikasle aurreratuentzat ere egoki daitezke, edo hizkuntza arrotza xede berezi batez ikasten ari diren ikasleentzat.

Liburu honetako ezein ideiak ez dizu eskatzen irudiak erostea. Zenbait herrialde aberatsagoak dira 'doako ' irudietan beste batzuk baino, baina denek dute zerbait. D partea Irudiak aurkitu, erabili eta gordetzea atalak lagundu egiten dio irakasleari irudi-mota desberdinekin zer egin, eta irudiak egiteko eta gordetzeko oinarrizko zenbait iradokizun ematen ditu.

HABEren liburutegian

Beste eduki interesgarriak

Garbiñe Larralde eta Itziar López

Visual Thinking-a hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan

Gizarte honetan, irudien mundua baztertua izan da, oro har, hezkuntzaren eremutik. Dena den, gero eta beharrezkoagoa da irudiari berriz ere protagonismoa itzultzea eta berez daukan potentzial didaktikoa baliatzea. Ildo horretatik, Visual Thinking-a aliatu indartsua izan daiteke bigarren hizkuntza bat ikasteko prozesuan. Izan ere, irudien unibertsaltasunari, kode zuzenari eta interpretatzeko erraztasunari esker, edozein garunek atzeman ditzake kontzeptuak eta ideiak. Halaber, oso formula egokia eta baliozkoa da pentsamendu bisuala narrazio digitalak ekoizteko; horrela, edozein eduki modu bisual eta erakargarrian egituratzen ikasteaz gain, mintzamena eta idazmena lantzen dira.