Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka

Argitaratua: astelehena, 8 ekaina 2020, 12:42
Arriola-Goikoetxea-Iruskieta

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan hizkuntza-teknologiak egin dezakeen ekarpena azaltzea da artikulu honen helburua. Horretarako, hizkuntzalaritza konputazionala zer den eta eskolan zelan erabil daitekeen landuko da alde batetik. Beste alde batetik, testuinguruari eta nazioarteko esperientziei gainbegirada orokorra emateaz gain, euskararen esparruan garatu diren baliabideei eta egiten ari diren ikerlanei ere erreparatuko zaie, etorkizuneko bideak eta erronkak alde batera utzi gabe.

Beste eduki interesgarriak

Hormaetxe & Iruskieta

Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa

Lan honen helburua ikasmaila ezberdinetako ikasleek euren parekoen ahozko komuni-kazio-jarduna eta -estrategiak nola ebaluatzen dituzten aztertzea da. Horretarako, bi tresna ezberdin erabili ditugu: bata, bideo-etiketa bidezko behaketa (Video Enhancing Observation, VEO tresnarekin) eta, bestea, errubrika digitala. Aztertu ditugun ikasle-taldeak bi hauek dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle-taldea eta unibertsi-tateko ikasle-taldea. Ondoren, bi tresnen erabilerarekin lortu diren emaitzen inguruko hausnarketa egin da, horretarako ikasleei inkesta bidez galdetuta. Bukatzeko, ikasleen esperientzia oinarri hartuta, horien parte-hartzea deskribatu da eta, komunikazioko ar-loari erreparatuz gero, arreta handiena non jarri duten aipatu: errubrika bidez egindako ebaluazioan ala bideoan oinarritutakoan. Emaitzen arabera bai unibertsitateko ikasleek bai DBHko ikasleek uste dute egokiagoa dela bideo-etiketa bidezko behaketa, ahozko jarduna hobetzeko eta horri buruzko atzeraelikadura emateko.