Hezkuntza-berrikuntza hizkuntza-ikasgelan. Bide posibleak

Argitaratua: osteguna, 3 iraila 2020, 11:55
Vanessa Ruiz & Lola Torres

Artikulu honetan, hizkuntzak irakasteko eta ikasketa-prozesuei heltzeko ibilbide-mapa bat aurkeztuko da, ikasleen arteko komunikazioa zein elkarlaneko ikaskuntza aktiboa sustatzen duten hezkuntza-esperientzia berritzaileetatik abiaturik. Hori horrela, berrikuntza-kontzeptua aztertuko da hasteko eta behin, hezkuntza-eremuan dituen inplikazioak kontuan hartuz. Ondoren, ikasgelako esperientzia berritzaileen diseinuan inplikatutako trebetasunak eta jarrerak nabarmenduko dira. Halaber, ikaskuntza esanguratsurako gako batzuk iradokiko dira, baita hizkuntzak irakasteko eta ikasteko hainbat jardunbide egoki ere. Testua amaitzeko, praktika bat ebaluatzeko moduari buruzko gogoeta egingo da, benetan berritzailea ote den egiaztatzeko.