Helduen euskalduntzearen azterketa. 2007-2008 / 2012-2013

Argitaratua: asteazkena, 24 iraila 2014, 8:35
Hizpide 83. alea

Jadanik, badira sei urte 2000-2001 eta 2006-2007 bitarteko ikasturteak aztertu zirenez geroztik (Elortza eta Perales, 2008) eta, beste hainbeste ikasturte igaro direnez, abagune egokia iruditu zaigu, luze eta zabal erreparatzeko helduen euskalduntzean azken sei ikasturteotan egindako bideari. 


2007-2008tik 2012-2013ra bitarteko ikastaroen analisia taxutzeko, lan honen helburua da, batetik, aztertzea Euskal Autonomia Erkidegoan HABEren babesean euskara irakasten eta ikasten aritu diren helduen profila eta horiek egindako urratsen nolakoa, eta, bestetik, helburu ere bada atzematen diren joerak azaleratzea.

Helburuak ezartzean, ezinbestekoa izan ohi da funtsezko galderak egiten asmatzea eta, ondorioz, azterketaren helburu zehatzak mugatzea. Horregatik, guk jakin nahi izan dugu zer gertatu den epealdian, zer-nolako joerak atzematen diren eta, azkenik, etorkizunari begira ere jarri gara ondorioen atalean.

Beste eduki interesgarriak

hizpide 68

IKAS-PROZESUAREN AZTERKETA (2000-2001/2006-2007)

Azterlan honek 2000-2001 ikasturtetik 2006-2007 ikasturtera bitartean EAEn HABEren babespean euskara irakasten eta ikasten aritu diren helduen profi la eta horiek egindako lana aztertzea du helburu.