Bigarren hizkuntzen klaseetako plangintza: hiru aldiko narratiba

Argitaratua: Wednesday, 6 October 2021, 1:29 PM
Vicenta Gonzalez Argüello

Gizartean, narratibak beti izan dira presente; batez ere, irakaskuntza-eremuan. Hauxe da gure proposamena: ikasleak narratiba horiek eraikitzeko lanetan inplikatzea, gehiago motiba daitezen ikasprozesuan. Horretarako, eskola-plangintzak diseinatzea izango da irakaslearen rola, narrazio-egitura argiak segi ditzaten, ezusteko norabide-aldaketa eta guzti, ikasleek erabakiak hartu eta hipotesiak prestatu behar izan ditzaten, emaitza posibleak aurkitzeko ikasgelan guztien artean lantzen ari diren istorioari. Eskola-plangintzak diseinatzeko ideiez aparte, joko batzuk ere aurkeztuko ditugu, ikasgelan erabili ohi direnak, nahiz eta ez diren sortu bigarren hizkuntzak irakasteko.

Oharra

Artikulu honetarako DOI zenbakia lortu bezain laster adierazi egingo da sarreran zein testuan.