Bigarren hizkuntzen didaktikaren berrikuntza mapatzea: eremu bateko nodoak eta ertzak

Argitaratua: osteguna, 9 uztaila 2020, 9:26
Herrera & Pujolá

Bigarren hizkuntzen didaktikaren berrikuntza mapatzea dute helburu dute egileek artikulu honetan, alegia, eremu hori nolabait irudikatu eta osagai desberdinak bertan kokatzea irakasle zein ikertzaileek errazago esploratu ahal izan dezaten. Izan ere, teknologien hedapenak eta erabilerak, zientzia kognitiboen nahiz ikaskuntzari buruzko teorien ekarpenekin batera, badute eraginik hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. Hala, hezkuntza berritzeko nodo nagusietako batzuk aurkezten dituzte (esaterako nonahiko ikaskuntza, jardun bikoa, sarekoa, transmedia edota gamifikazioa) eta horietako bi edo gehiago elkartzen dituzten hiru ertz lantzen: truke birtuala edo telelankidetza, ikasgela iraulia (edo flipped classroom) eta norberaren ikas-alorra (NIA edo PLE). Bukatzeko, hiru ikerketa-lerro zertzelatzen dituzte, berrikuntza, irakaskuntza-praktika eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza landutako ikuspegiaren arabera aztertzen segitzeko.

Jatorrizko argitalpena

Herrera, F. eta Pujolà, J. T. (2019). Mapear la innovación en la didáctica de segundas lenguas: nodos y aristas de un territorio. In C. López Ferrero eta J. T. Pujolà (ed.), La didáctica de lenguas de par en par. Diálogo entre teoría y práctica. Un homenaje a Ernesto Martín Peris, (114-133 or.). Difusión.

Egileen zein argitaletxearen baimenez egokitua, itzulia eta argitaratua.