H2 ikasgelako diskurtso didaktikoa: ba al dakigu nola hitz egiten dugun eskolak ematean?

Argitaratua: osteguna, 30 ekaina 2016, 9:45
Vicenta Gonzalez

Irakasle izateak hainbat gaitasun eskuratzea eta garatzea dakar; ez baita nahikoa gaitasun komunikatibo ona izatea edota jaiotzetiko hiztuna izatea. Horrenbestez, guztiz gomendagarria da ikasgelan egiten den jarduna aztertzea, ikas-irakasprozesuan azaleratzen diren indarguneak eta ahulguneak ikusteko. Horrela, proposamen honen helburua da ikertzea ikasgelan ikasleekin izaten den interakzioan erabiltzen den diskurtsoa aztertzea.