Glosategia Moodle plataforman: erabilera didaktikoa

Publicado: ostirala, 10 de ekaina de 2011, 08:40
Gai monografikoa

Laburpena

Gero eta emankorragoa da teknologia berrien bidea hizkuntzen irakaskuntzan. Eta ezaguna da euskalduntze-alfabetatzearen alorrean Moodle euskarri telematikoa. Euskarri hori komunikazio-gune aparta da. Asko dira euskara-irakasleak Moodle bidezko ikastaroren bati jarraitu diotenak baita ebaluazio-deialdietan aztertzaile jardun eta aurretiazko bateratze-saioetan parte hartzen dutenak ere. Moodle ez da produktu itxia aldizka-aldizka ari baita aldatzen, berritzen eta baliabide gehiagoz hornitzen.

Oraingoan, Moodle-ek eskaintzen duen beste aukera baten berri emango du artikulugileak: glosategia. Glosategia hiztegi modukoa da baina neurri apalagokoa. Artikuluan, glosategiaren nondik norako nagusiak azaltzeaz gain lexikoa lantzeko hainbat jardunbide ere eskainiko ditu María José Lasherasek.