Gaitasuna helburu denean

Argitaratua: larunbata, 22 abuztua 2015, 2:05
Luis Mari Txabarri

Azken urteotan, "gaitasun” kontzeptuak pentsaezinezko bidea ireki du curriculumetan, eta, zer esanik ez, taxonomia, programazio eta ebaluazio prozesuetan. Horrela, gero eta eremu zabalagoa hartu du gaitasunen inguruko diskurtsoak hezkuntza formaleko eremu eta mailetan, hasi Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan eta amaitu Unibertsitatean, eta, ia-ia, ikuspegi nagusi bilakatu da gaur egun.