eusLiderrak. Hizkuntza portaera berriak sortzeko tailerra

Argitaratua: asteazkena, 3 iraila 2014, 9:59
Eusliderrak

3-6 saio laburrek osatzen dute eusLiderrak. Saio horietan, era egituratuan, zenbait informazio, tresna eta eredu eskaintzen zaizkie parte-hartzaileei. Helburua da —euskaraz hitz egiteko lotsak, beldurrak edo aurreiritziak gainditzearekin batera— ekintza bat burutzea euskaraz. Lortutako aldaketa hori, txikia izanik ere, emozionalki esanguratsua bada, arrakalatu egingo du orain arteko sistema, eta, ondorioz, pentsamendua berregituratu beharra ekarriko du. Pentsaera zuzentzaile berri horrek, atzetik, portaera- aldaketa gehiago eta iraunkorragoak ekarriko ditu. 2008 urtean ekin zion Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak  eusLiderrak proiektuari, EHU-UPVko Gizarte Psikologia eta Giza Portaera Zientzien Metodologia Sailaren laguntzarekin. Daniel Hermosilla Perez izan da proiektua abiatzen lagundu duen irakasle eta ikerlaria, eta Juan Jose Arrospide Eizagirrek ere lagundu du hainbat momentutan. Metodologia ezagutzeko aurreneko elkarlanaren ondoren, ahize-aek hizkuntza aholkularitzaren lehenengo saioak Eralan egitasmoaren barruan garatu ziren, 2010. urtean. Egitasmoak eusLiderrak izena hartu zuen 2011. urtetik aurrera. Hurrengo lerroetan, egitasmoaren gaineko giltzarrietako batzuk jaso ditugu. Egindakoaren berri emateaz gain, oinarrian dauden erreferentzia teoriko nagusiak ere ekarri ditugu.

Show comments