Euskara eskoletan toponimia lantzeko proposamena

Argitaratua: osteguna, 30 ekaina 2016, 9:35
Idurre Lekuona Antzizar

Helduen euskalduntze-alfabetatzean irakasle, askotan sumatu dut gertuko toponimo bat ulertzeak ikaslearengan sortzen duen zirrara; esate baterako, betidanik ezagutu dituen “Jaizkibel” edota “Larrendi” toponimoen esanahia ulertzen duenean: halako dirdira begietan, halako ezustea, urteetan entzundako hitz arrotza bat-batean ulergarri bihurtzen zaionean. Horregatik, eta behin eta berriz errepikatzen dugulako ikasleekin erabiltzen dugun materialak motibagarria, interesgarria eta erabilgarria izan behar duela, toponimia eskolaratu beharra sumatu eta horren gaineko proposamena egingo dut artikulu honetan.